GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/02/11

JAINKOAK HARRERA ONA«KUTSATUEI»
Urteko 6. igandea / Markos 1,40-45 / 2015eko otsailaren 15a

Ustekabean, lepradun bat «hurbildu zaio Jesusi». Legearen arabera, halakoak ezin du izan harremanik inorekin. «Kutsatua» da eta bakan bizi beharra du. Tenpluan ere ezin sartu da. Nolatan onartuko du Jainkok bere aurrean halako izaki nazkagarri bat? Bazterturik bizitzea du bere zoria. Hori du legearen agindua.

Halaz guztiz, lepradun hau, etsirik, ausartu da arau guztiei desafio egitera. Badaki «oker» ari

2015/02/07

Urteko 5. igandea B 2015-02-08
HOMILIA

Anai-arrebok!
Kontraste handia dakusagu gaurko lehenengo irakurgaiaren eta ebanjelioaren artean.
Batetik, Job, lehen irakurgaian. Lur jota ageri den gizona; ez soilik ekonomiaz eta kanpotik, baita gogoz ere: gaua bera luze egiten zaio; jira batera, jira bestera pasatzen du gaua. Ezin egonez.
Bestetik, Jesus, ebanjelioan. 24 orduko egunaren ordez, 48 orduko eguna nahi lukeela; denbora guztia gutxiegi duela, egin nahi duena egiteko.
Bai. Markosen ebanjelioak Jesusen

2015/02/06

Urteko 5. igandea B ABESTIAK 2015-02-08

SARRERA

Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona!
Zuri gure bizia;
hartu gure Jaun ona
gu geraden guztia.- R/.

Gure bihotz barruan
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
argi Jainkoz betea.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2)

SALMOA(Mintzo eta Kantu B Urtea 2015 3/34)

Gora Jainkoa,
egin kantu,
bihotz hautsiak
pizten ditu.

Goretsazue Jauna,
ona baita gure Jainkoari eresi egitea;
gozo,

2015/02/05

URTEKO 5. IGANDEA B 2015-02-08

SARRERA

Senideok, urteko bosgarren igandea ospatzen dugu gaur. Gai desberdin asko aipatzen digute irakurgaiek.
Lehenengo irakurgaiak Job dakarkigu gogora. Joben liburuaz, gaurko liturgiako pasarte hau bakarrik hartuko bagenu, negargarria izango litzateke Joben liburu hori. Baina, zorionez, hori baino zabalagoa da liburu osoaren ikuspegia. Bestalde, norbaitek galdetu du: Zergatik aukeratu da liturgiarako hain negatiboa eta ezkorra den pasarte hau? Erantzuna: Joben ikuspegi kaskar hori eta gaurko ebanjelioko

2015/02/04

Jesusen jokabide atipikoa
Urteko 5. igandea B (2015-02-08)

Joan den igandeko ebanjelioak, Jesusen predikuak eta espiritu likitsen gaineko haren ahalmenak eragindako harridura kontatu zigun. Hori guztia larunbat batean gertatu zen, Kafarnaumeko sinagogan. Gaurko ebanjelioak hori guztia nola bukatu zen esaten digu, eta ondorengo egunetan zer gertatu zen.

Jesusek larunbatean sendatu

Jesusen irakaspenak harridura eragin zuen, aginpidez irakasten zuelako, eta ez lege-maisuek bezala. Aginpide hori bera azaldu du larunbatean Pedroren amaginarreba sendatzean. Markosen kontakizuna

2015/02/03

BAKARDADERA OTOITZ EGITEKO
Urteko 5. igandea B Markos 1,29-392015eko otsailaren 8a

Profeta ibiltari bezala ari zuen jarduera bizian, beti arduratu zen Jesus Jainkoarekin harremanak izateaz isiltasunean eta bakardadean. Zirrara sakona eragin zuen Jesusen ohitura baten oroitzapena gorde digute ebanjelioek: gauez bakardadera joan ohi zen Jesus otoitz egiteko.

Markosek dakarren pasarteak Jesusentzat otoitza zer den ulertzen laguntzen digu. Bezperan lan gogorra izan du. «Gaixo asko sendatu zituen» Jesusek. Handia izan da arrakasta. Txunditurik

2015/01/31

Urteko 4. igandea B (2015-02-01)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko bi irakurgaietan, lehenengoan eta ebanjelioan, ideia orokor nagusi hau ageri da: Jainkoa ez da urruneko norbait; baizik eta gizon-emakumeez arduratzen den Norbait da. Baina ez zaie agertzen gizon-emakumeei aurrez aurre eta zuzenean. Profeten bidez hitz egiten die. Profeta horietan, Moises handia izan da bat. Baina Moisesen beraren Jainkoak adierazi du, profeta handiago bat bidaliko duela. Kristauontzat profeta handi hori Nazareteko Jesus izan da.

Profeta, Jesus

2015/01/29

Urteko 4. igandea B ABESTIAK (2015-02-01)

SARRERA

Bihotz batez elkarturik
“zugana gatoz, Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna:
entzun arren Jauna!

KANDELAK ETA FRUITUAK BEDEINKATZEAN

Jauna gure Jainkoa, // bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile, // bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile, // bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, // bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, // bedeinkatua zu!

Jesus, Jainko Semea, // bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara, // bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta, // bedeinkatua

2015/01/29

URTEKO 4. IGANDEA B 2015-02-01

SARRERA

Senideok, urteko laugarren igandea ospatzen dugu gaur.
Lehenengo irakurgaian, Jainkoak esaten digu: gurekin hizketan jarraituko duela; baina ez berak zuzenean, baizik profeta baten bidez, Moisesen bidez hitz egin zuen bezala. Esaera honetan, kristau-tradizioak hau ulertu du: beste inoren bidez baino gehiago, Jesus bidez hitz egin eta hitz egiten digula Jainkoak. Jainkoaren Hitza da Jesus.
Bigarren irakurgaian, bizitzan nola jokatu esaten digu Paulok: geure bizitzako arazoez

2015/01/28

Bi erreakzioa Jesusen aurrean
Urteko 4. igandea B (2015-02-01)
Markos 1,21-28

Galilean barna dabilela aurkeztu digu Markosek Jesus, Jainkoaren erregetzaren berri ona hots egiten ari dela. Alabaina, ez du ezer esan jendearen erreakzionatzeko moduaz.
Badakigu, lau mutilek, Jesusen nortasunak erakarririk, dena utzi dutela hari jarraitzeko. Eta gainerakoek? Nola erreakzionatu du gainerako jendeak? Hauxe izango du Markosek bere ebanjelioaren lehen kontakizun zabal honen gaia.

Entzuleen harridura.
Galileako herririk inportanteenetako batera garamatza Markosek, Kafarnaumera,

Page 206 of 218