GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/03/10

JAINKOAK MUNDUA MAITE DU
Garizumako 4. igandea Joan 3,14-21 (2015eko martxoaren 15a)

Ez da hori edozein esaldi. Ez dira Ebanjeliotik ezaba daitezkeen hitzak, garrantzizko zerbait aldatu gabe. Kristau-fedearen funtsezko muina biltzen duen baieztapena da. «Hartaraino maite izan zuen Jainkoak mundua, non bere Seme bakarra eman baitzuen». Jainkoaren maitasun horixe da gure esperantzaren jatorria eta oinarria.

«Jainkoak mundua maite du». Den bezalakoa maite du. Bukatu gabea eta ziurtasunik gabea. Gatazkaz eta kontraesanez

2015/03/06

Garizumako 3. igandea B (2015-03-08)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Esanahi handikoa da gaurko ebanjelioa. Jesusek Jerusalemgo tenplutik kanporatu egin du salerosketan ari zen jendea. Bide batez, lurrera bota du diru-trukatzaileek zerabilten dirua.

Lau ebanjelariek dakarte pasadizo hau. Badira aldeak lauen artean. Joan ebanjelariak agertzen du pasadizoa xehetasun gehienaz. Batez ere, Joanek ematen ditu pista handienak pasadizoa ulertzeko. Zergatik egin du Jesusek kanporatze hori? Batez ere, jakinik, ekintza horrekin handitu egingo duela beraren etsaien amorrua?

Askotan,

2015/03/05

Garizumako 3. igandea B (2015-03-08)
ABESTIAK

SARRERA (Loyola, Cantoral 491)

Basamortuan zehar dabila
Jainko herria erromes;
argi, bake (e)ta maitetasuna
dakarten zeruen galdez.
Agindu lurra Jainkoak dio
emango kateen ordez;
penak utzita goza dadien
bizi berri baten pozez.

Zure pozetan goaz,
Jerusalem berri;
fedeak Zu baitan du
bere zimentarri.
Maitasunak Zu zaitu
bere berogarri:
piztu itxaropena
zeure herriari.

SALMOA (Mintzo eta Kantu 2015 Garizuma 4/32)

Bai maite dudala, Jauna,
zure legea.

Jainkoaren legea bikain, barrena birbizteko.

2015/03/05

GARIZUMAKO 3. IGANDEA B 2015-03-08

SARRERA

Senideok, Garizumako orain arteko hiru igande hauetan, Jainkoak egindako hitzarmenez hitz egin digu lehenengo irakurgaiak: lehenengo igandean, Noerekin egindako hitzarmenaz; bigarrenean, Abrahamekin egindakoaz; hirugarren honetan, gaur, Moisesekin egindakoaz.
Zuzen hitz eginda, Jainkoak ezin du egin hitzarmenik inorekin. Gauza bat da gizaki batzuek, beren kultura mailaren arabera, Jainkoaz izan dezaketen esperientzia eta beste bat, oso desberdina, Jainkoa zer den kontuan hartzea. Maitasun hutsa da Jainkoa; baldintzarik

2015/03/03

TENPLU BERRIA
Garizumako 3. igandea B / Joan 2,13-25 / 2015eko martxoaren 8a

Lau ebanjelariek dakarte Jesusen keinu probokatzaile hau: «animalia-saltzaileak» eta «diru-trukatzaileak» tenplutik botatzearen keinua. Ezin du jasan Jesusek bere Aitaren etxea kultutik bizi den jendez betea. Jainkoa ezin erosia da «oparien» bidez.

Joanek, ordea, lau ebanjelarietarik azkenak, Jesusen eta juduen arteko elkarrizketa dakar, zeinetan Jesusek era handiosean baieztatzen baitu, tenplua suntsitua izango delarik, «hiru egunean eraikiko duela berak». Inork ez

2015/02/27

Garizumako 2. igandea B (2015-03-01)
ABESTIAK

SARRERA

Jaungoikoaren / hegalen pean,
“zer bakea” (2)!
Indar guztiak dituenaren
“itzalean” (2).
Jaunari diot:
“Nire babesa / zure baitan;
bihotz guztiaz /
nago Jaunaren / eskuetan”.

SALMOA

Ibiliko naiz
zure aurrean,
bizi direnen
lur zabalean.

“Ni bai dohakabe” nioen arren,
baneukan itxaropen.
Jaunaren begietan balio handikoa
haren zintzoen herioa.

Ibiliko naiz
zure aurrean,
bizi direnen
lur zabalean.

EBANJELIO AURREKOA

Aintza, Jesus, zuri beti:
zu zara gure argi.

Hodei distiratsutik
Aitaren ahotsa entzun

2015/02/26

Garizumako 2. igandea B (2015-03-01)
HOMILIA

Anai-arrebok, Garizumako 2. igandean Jesusen ANTZALDATZEAREN kontakizuna entzuten eta hausnartzen dugu; urte batean Mateoren ebanjeliokoa; beste batean Lukasen ebanjeliokoa; aurten Markosen liburukoa. Pasadizo hau hiru ebanjelioetan kontatu izanak lehen ikasleentzat gauza oso inportantea izan zela adierazten du. Halaxe hartu du gure Elizaren tradizioak ere.

Meza honetako Oharpenetan entzun dugunez, Itun Zaharreko sinbolo asko ageri dira ebanjelio honetan. Pentsa: Mendi garai batera igotzea dela, Pedrok eraiki nahi

2015/02/26

Jesusen garaipena aurretiaz
Garizumako 2. igandea B (2015-03-01)
Jesusen antzaldatzea

Garizumako 1. igandea, Jesusen tentazioei eskaini ohi zaie beti. Eta 2. igandea antzaldatzeari. Ulerterraza da arrazoia: Pazkorako prestaketa-aldia da Garizuma, eta ez Aste Santurako bakarrik, Jesusen heriotza gogoratzeko bakarrik hartzen bada; piztuera ere barne da. Jesusen garaipena aurretiaz agertzen digun gaurko pasadizo honek aste hauek egoki fokatzen lagunduko digu.

Testuingurua

Jesusek iragarri du, ezen asko sufritu beharko duela, ukatua izango dela, hilko dutela

2015/02/26

GARIZUMAKO 2. IGANDEA B 2015-03-01

SARRERA

Senideok, Garizumako bigarren igandea ospatzen dugu gaur. Jesusen Antzaldatzearen igandea da: Jesus dirdaitsu agertu zaie ikasleei. Eta, Moises eta Elias, Testamentu Zaharreko bi gizon handi haiek, han zeudela, ahots bat entzun zuten ikasleek: «Nire Seme maitea da hau. Entzuiozue».
Oso argi dago mezua: Jesusi entzun behar zaio, Testamentu Zaharreko Legea eta Profetak ulertu nahi badira. Moisesek eta Eliasek ordezkatzen dituzten Legeaz eta Profetez ari gara.

2015/02/25

EZ NAHASTU JESUS BESTE INOREKIN
Garizumako 2. igandea / Markos 9,2-10 (2015-03-01)

Ebanjelariak dioenez, Jesusek Pedro, Santiago eta Joan berekin hartu eta mendi batera eraman ditu aparte, eta «antzaldatu egin da haien aurrean». Gurutzeko dolorezko bere zoriaz hitz egin izan dienean, aurka gogorkienik egin diotenak dira hiru horiek.

Gainera, ideia zoro horiek Jesusi burutik kentzen saiatu da Pedro. Santiago eta Joan anaiak Mesiasen erreinuan lehen postuen eske joan zaizkio Jesusi. Hain juxtu,

Page 204 of 218