GAIA

santuak
2022/03/24

2021/09/10

2021/09/10

2021/05/17

SAN JOSEREN URTEA

2020ko abenduaren 8-tik 2021ko abenduaren 8ra.

Frantses (Frantzisko) Aita Sainduaren otoitza (Patris corde gutunetik) :
Agur Salbatzailearen begiralea (zaintzailea),
Birjina Mariaren espos laguna.
Jainkoak zuri eman dautzu bere Semea ;
Mariak zutan ezarri du bere konfiantza ;
Kristo zurekin gizon egin da.
O Josep dohatsua,
izan zaite ere aita bat guretzat,
eta gida gaitzazu biziko bidean.
Ardiets (Irits) iezazkiguzu grazia, urrikalmendu eta kuraia,
eta begira gaitzazu gaitz guzietarik. Amen.

2020/08/28

2020/08/27

2020/08/14

Andre Maria Zeruratua 2020-08-15
HOMILIA

Anai-arrebok!

Andre Mariaren zeruratzea ospatzen dugu. Andre Mariaren piztuera. Andre Maria, orduaz gero, Kristorekin erabat eta betiko bat eginik bizi da. Kristo bezala, mundu honetako gure arazoetan partaide bizi da. Ebanjelioak esaten digu, Jainko Aitaren asmoa bere-bere egin zuela Kristok; horregatik zeruko Aitak piztu egin zuela Kristo. Era berean esan behar dugu Mariaz ere: bere Semearen asmoa bere-bere egin duelako, piztu egin du Maria zeruko Aitak bere

2020/08/10

Andre Mariaren zeruratzea ABESTIAK 2020-08-15

SARRERA

Abestu dezagun denok / misterio handiena:
garaiturik heriotza, / piztu da Jesus Jainkoa.

Aleluia! Aleluia! / Hilobitik piztu Jauna!
Aleluia! Aleluia! / Hilobitik piztu Jauna!

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan, aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea, lurrean gizonari.

SALMOA

R/.-Gure+erregina / zure+eskuinean / dago zutik.

Erregeen alabak bidera datozkizu,
Erregina, Ofirko urrez apaindurik,
zure eskuinean dago zutik.-R/.

ALELUIA

Aleluia aleluia aleluia.

Maria zeruetara jasoa izan

2020/08/10

Andre Maria zeruratzea 2020-08-15 OHARPENAK

SARRERA

Anai-arrebok, Andre Mariaren zeruratzea ospatzen dugu gaur. «Zeruratze» hori ez da hartu behar, fisikoa den mundu honetatik fisikoa izango litzatekeen zerura joatea edo eramana izatea bezala. «Zeruratua» esatea, hitz egiteko modu bat da. Aintzatua izan dela esateko modu bat. Jainkoak berpiztu egin duela esateko modu bat. Andre Maria bere izatearen bete-betera iritsi dela esateko modu bat. Zerua ez da toki edo leku fisiko bat. IZAN. Aditz

2020/08/10

Maria Jai eta Izen batzuk

-Virgen del Perpetuo Socorro: patrona de la diócesis de Arecibo (Puerto Rico)

-Doloreetako Ama: bere Semearen Doloreekin bat egiten jakin duen Amarekin bat egiten dugu.

-Iragarpena Mariari (martxoaren 25ean): “Angelus”arekin lotua: Jaunaren Aingeruak iragarri zion Mariari, eta Esp. Santuaren egitez sortu zuen; poztu zaitez, Ama Maria, zuk bakarrik ezereztu dituzu heresia guztiak, zeren Gabriel goiaingeruaren hitza sinetsi baituzu.

-Arrosario santua (urriaren 7an): Arrosen koroia da arrosarioa, zeinetan agur-mariak baitira

Page 1 of 5