GAIA

egunean eguneko liturgia
2014/08/26

Urteko 22. igandea A ABESTIAK (2014-08-31)

SARRERA

R/. Bat denon Jauna, / bat sinesmena,
bataio bakar bat, / ta bat Jainko ta Aita.

1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.
2.-Espiritu batean gorputz bat garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu:-R/.
3.-Kristorengan itxaropen bakar bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: -R/.

AINTZA ZERUETAN JAUNGOIKOARI (Bened 88) (Peña)
Aintza zeruetan Jaungoikoari.

R/ Aintza, Zuri, Jauna,
Eta eskerrak Zuri

Eta bakea lurrean / Haren gogoko

2014/08/21

URTEKO 21. IGANDEA A (2014-08-24)

Anai-arrebok!
Galdera ederra eta gozoa egiten digu gaur Jesusek; garai batean ikasleei egin ziena bera: «Eta zuek, ni nor edo zer naizela diozue?»
Aski denbora daramate jada ikasleek Jesusekin. Baina ezagutzen al dute Jesus? Ba al dakite nor edo zer den? Bere dudak ditu Jesusek.
Bai. Gizakiok ezgai jaiotzen gara. Aitak edo amak edo beste norbaitek zaindu behar izaten gaitu. Beste batek ematen digu jaten. Beste

2014/08/20

URTEKO 21. igandea A oharpenak (2014-08-24)

SARRERA

Anai-arrebok, urteko 21garren igandea ospatzen dugu gaur. Bi gai nagusi planteatzen dizkigute irakurgaiek.
Batetik, guri dagokigu gaur, duela 2 mila urte ikasleei egin zien galdera: Eta zuek, nor naizela diozue? Maitasunez eta konfiantzaz egindako galdera: Horrenbeste denbora daramazue nirekin; zergatik hasi zineten nire ondoren?, zer ikusi zenuten nigan? Eta gaur, zergatik jarraitzen duzue nire ondoren?, zer ikusten duzue gaur nigan?
Bigarren gaia, Pedrori emandako misioa

2014/08/20

Urteko 21. igandea A (2014-08-24)

SARRERA

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko, ”
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza zuri, Jauna,
ta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen zuri, ahozpez agur, eskerrak zuri.- R/

Jainko Jauna, Zeruko Errege,
Jaungoiko

2014/08/18

Behin batean ikasleei egin zien galdera bera digu egiten Jesusek gaur guri: «Eta zuek, ni nor naizela diozue?» Ez digu galdetzen, haren nortasun misteriotsuaz zer erantzungo bakarrik, baizik eta berarekiko gure harremanei berrikusi bat ematera eragin nahi digu. Zer erantzuten al diogu geure elkarteetatik?

Egunetik egunera hobeto ezagutzen al dugu Jesus, ala betiko «geure eskema zahar aspergarrietan hesiturik» daukagu bera? Elkarte bizi al gara, arduratzen al gara Jesus geure bizitzaren eta

2014/08/16

Urteko 20. igandea A (2014-08-17)

HOMILIA 

Anai-arrebok!

Gaurko hiru irakurgaiek gonbidatzen gaituzte geure ikusmira gizon-emakume guztiengana zabaltzera. Lehenengo irakurgaian entzun dugu: «Jaunari atxiki edo lotu zaizkion atzerritarrak neure mendi santura erakarriko ditut». Bigarrenean, Paulo konbentziturik ageri da ezen Jainkoak atzerritarrak eta juduak, denak salbatuko dituela. Ebanjelioan, berriz, emakume kanaandarraren pasadizo miresgarria entzun dugu.

Kanaandarraren pasadizo honen aurretik, beste pasadizo bat dakar Mateok: Jesusek fariseuekin eta lege-maisuekin janari garbiez eta ez-garbiez izandako eztabaida. Hain juxtu,

2014/08/13

OHARPENAK 

SARRERA 

            Anai-arrebok, urteko 20. igandea ospatzen dugu gaur. Liturgiako aro nagusietan –abendualdia, eguberrialdia, garizuma, aste santua, pazkoaldia–  salbamen-historiako misterio nagusiak ospatu ondoren, Urtekoa deitzen dugun aldi honetan, Jesusen Ebanjelioa hari gara bizitzen, igandez igande, dosi txikiak hartu, hausnartu eta biziz.

Gaurko honetan, beste behin, paganoa zen emakume baten ahotik, fede-aitorpen handi bat entzungo dugu. Jesus bera ere txunditurik utzi duen fede-aitorpena: «txakurkumeek ere jaten dute nagusien mahaitik jausita ogi-apurrik». Esan nahi

2014/08/11

GUZTIENA DA JESUS

Urteko 20. igandea A 2014-08-17

(Mateo 15,21-28)

Jose Antonio Pagola

(euskaraz D. Amundarain) 

Emakume pagano batena da ekimena: Jesusengana jo du, judu-herrikoa ez den arren. Estutasunak joa den ama bat da, «deabruak oinazetua den» alaba sufritzen ikusten du. Bidera atera zaio Jesusi, oihuka: «Erruki zaitez nitaz, Jauna, Daviden Semea».

Ustekabekoa izan da Jesusen lehen erreakzioa. Ez da gelditu ere hari entzuteko. Oraino ez da iritsi paganoei Berri Ona eskaintzeko ordua. Emakumeak amore ematen

2014/08/09

SARRERA 

Senideok, urteko 19garren igandea ospatzen dugu gaur. Bai lehenengo irakurgaian, bai ebanjelioan, gauza bat azpimarratzen da: beti eta egunero, geure fedea aztertu beharra dugula; ea, egiaz, benetako Jainkoaren fedea ala beste zerbait dugun. Hitz batean esateko, Elias profetaren kasuan bezala, Jainkoaz dugun irudiaren eskema aldatu beharra dugu.

Eliasek pentsatu zuen, Jainkoa modu handiosean agertzen zitzaiola munduari. Alabaina, Horeb edo Sinai mendian ikasi zuen, Jainkoa xume-xume agertu ohi dela.

Bestetik, ebanjelioaren testuinguruak agertzen

2014/08/06

Jesus okupaturik dago, alde guztietatik dakarkioten jende gaixo eta elikatu gabe hura sendatzen. Haien sufrimenak hunkitu duelako ari da, ebanjelariak dioenez. Bitartean, ikasleak ohartu dira berandutzen ari dela. Oker ulertuz, «ogien ugaltze» izena eman izan zaion pasadizo honen esanahi sakona ulertzeko aukera ona ematen digu ikasleen eta Jesusen arteko solasak.

Ikasleek planteamendu errealista eta arrazoizkoa egin diote Jesusi: «Agur egiozu jendetzari, herrixketara joan dadin jateko bila». Jasoa du jendetza horrek Jesusengandik

Page 218 of 218