Urteko 5. igandea B ABESTIAK 2015-02-08

SARRERA

Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona!
Zuri gure bizia;
hartu gure Jaun ona
gu geraden guztia.- R/.

Gure bihotz barruan
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
argi Jainkoz betea.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2)

SALMOA(Mintzo eta Kantu B Urtea 2015 3/34)

Gora Jainkoa,
egin kantu,
bihotz hautsiak
pizten ditu.

Goretsazue Jauna,
ona baita gure Jainkoari eresi egitea;
gozo, hari dagokion gorespena ematea.
Jerusalem Jaunak eraikitzen du,
Israeldik banatuak biltzen ditu.-R/.

Bihotz urratuak berak ditu sendatzen,
eta haien zaurian lotzen.
Izarrak bat-banaka ditu zenbatzen,
bakoitza bere izenaz izendatzen.- R/.

ALELUIA (Mintzo eta Kantu B Urtea 2015 3/35)

Aleluia, aleluia, aleluia.

Kristok gure ahuleriak
hartu ditu,
eta gure gaitzak jasan.-R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena,
santua, santu, santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera,
zeru ta lurrak goresten dute
goresten zure ahalmena,
hosanna zuri zeru goietan,
hosanna ta gorapena,
“bedeinkatua orain ta beti
guregana datorrena” (2)

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA Zu zara Jainko salbatzaile (OLD 456. or.)

Zu zara Jainko / salbatzailea,
argi dagigun argia;
gure oinarri zaren harkaitza
aterpe babesgarria.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

Pozik gabilzke / ur ateratzen
biziaren iturritik.
horren indarrak baitu gizona
berpizten hilen artetik.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

Gorets beza lur / osoak Jauna,
kanta harek egin lana.
Bai harrigarri dela herrian
salbatzaile dugun Jauna. R/.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

AZKENA

Agur Jainkoaren
Ama maite ederra,
“zeruko atea,
itsasoko izarra” (2).