GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/03/19

GARIZUMAKO 5. IGANDEA B 2015-03-22

SARRERA

Anai-arrebok, joan den igandean bezala, gaurko ebanjelioa ere, Biziaz mintzo zaigu; letra handiko Biziaz; baina gaurkoak beste ikuspuntu bat dakar. Gaurko honen arabera, letra handiz idazten den Bizia,heriotza onartuz bakarrik eskura daiteke. Ez da ezinbestekoa heriotza fisikoa; baina bai «ni» faltsuaren heriotza, egoismoaren heriotza.
Bestalde, gora jasoko nautenean, jende guztia nigana erakarriko dut, dio Jesusek. Adierazi nahi du, ezen inportanteena ez dela mezu eder bat agertzea,

2015/03/18

Larrimina eta otoitza
Garizumako 5. igandea B (2015-03-22)

Lehen irakurgaiak jarrera sakon baikorra du, Jainkoaren eta herriaren artean itun edo elkargo berri bat iragartzen duelarik. Dena era errazean gertatuko da, kasik modu mirarizkoan, ahalegin berezi baten beharrik gabe, nola Jainkoaren kasuan, hala gurean. Aitzitik, beste bi irakurgaiek irudi guztiz bestelakoa eskaintzen digute: Jainkoaren eta herriaren arteko itun edo elkargo berriak sakrifizio latza eskatuko dio Jesusi. Larrimina dakarkion sakrifizioa da, eta Aitari

2015/03/17

GURUTZILTZATUAK ERAKARRI
Garizumako 5. igandea 2015-03-22 Joan 15,20-33

«Greko»-talde bat, paganoak seguruenik, Jesusengana hurbildu da, eskari miresgarri hau eginez: «Jesus ikusi nahi genuke». Horren berri eman diotenean, Jesusek solasaldi biziaz erantzun die, bere bizitzaren zentzu sakona laburtuz. Iritsia da ordua. Guztiek, judu eta greko, sumatu ahal izango dute laster haren bizitzak eta haren heriotzak biltzen duten misterioa: «Ni, lurretik jasoko nautenean, guztiak erakarriko ditut neugana».

Jesus gurutzean jaso eta Golgota mendian gurutzean

2015/03/16

San Jose eguna ABESTIAK 2015-03-19

SARRERA

Zein gozo (e)ta eder den
guztiok elkartu
eta denok batera
Jainkoa goratu.
Gora bihotzak eta
guztiok egin kantu
Jainkoak bere eskuz
salbatuko gaitu.

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari.
Eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2).

SALMOA

Ondorengoak
zuk ugari,
eta iraungo
dute beti.

Jaunaren bihotz
ona dut kantuz
goratuko;
leiala dela
menderen mende
aipatuko.
Diozu: “Beti
nire errukia
zutik dago,
Leialtasuna
zerua baino
sendoago”.-R/.

EBANJELIO AURREKOA

Jesu Kristo, guri mintza,
argi gure bihotza.

Bai

2015/03/16

SAN JOSE B 2015-03-19

SARRERA

Senideok, San Joseren eguna ospatzen dugu gaur. Jesusen eta Mariaren «aingeru guardakoa». Gizon zintzoa. Hala dio latinezko mezako sarrerak, eta laurogeita hamaikagarren salmoko ezaugarri hau leporatu dio: «Jaunaren etxean haziko eta ugalduko da, adar asko dituen palmondoa edo arbola bezala».
Hitz gutxikoa. Prestasun handia eskaini dio Jainkoaren deiari. Eta konfiantza ere bai beraren duda-mudei Jainkoak eman dien hitzaren aurrean.
Andre Mariarekin batean, Jesusen

2015/03/16

San Jose: Bultzada bat Pazkorantz
San Mateo 1,16.18-21.24a
Aita Javier Leoz

1.- Martxoaren 19an, Erramu Igandea baino egun batzuk lehenago, gogoetarako fede-gizon bat proposatzen digu Elizak, gizon orekatua, errespetagarria; Itun Zaharraren eta Berriaren arteko kate-maila enblematikoa: Jose santua.

Ospatzeko eta bizitzeko gelditzen zaizkigun segidako egun hauek bizitzera prestatzen gaitu jai honek: San Josek hasieratik beretik hedatu zuen oihala (samur eta apal, zaratarik eta itxurakeriarik gabe), herriak bere begiak Jaunaren izenean zetorren

2015/03/16

SAN JOSE
MARIAREN SENARRA ETA JESUSEN AITA

Jaunaren aingeruak esan dio Joseri: «Jose…, ez izan beldur Maria emaztetzat hartzeko; harengan sortua, Espiritu Santuagandik dator» (Mt 1,20).

Jose! Zein eta zer da, ordea, zahar bezala aurkeztu izan diguten gizon hori? Zein du bere egitekoa Nazareteko familian? Zer egin du Mariaren inguruan? Zer egin du Jesusen jatorrian? Jose, Mariaren senar, Jesusen aita, jarraitu gaurko munduan Mariaren lagun izaten, Jesusen sortzaile izaten.

Esanahi handikoa da Joan

2015/03/13

GARIZUMAKO 4. IGANDEA B 2015-03-15

SARRERA

Anai-arrebok: Gaurko ebanjelioa, Jesusek Nikodemorekin izandako elkarrizketaren zati bat da. Fariseu sonatua zen Nikodemo. Jesusengan jainkozko zerbait ikusi zuen. Baina ez zen ausartzen haren jarraitzaile zela agertzen.
Jesusek esan zion: «Egiaz diotsut: berriro jaiotzen ez dena ezin da sartu zeruko erreinuan». Berriro jaio. Nikodemok ez zion ulertu: Berriro jaio! Eta, guk, ulertzen al dugu zer esan nahi duen?
Joan den igandean, tenplutik salerosleak botatzen ikusi genuen

2015/03/12

Garizumako 4. igandea B ABESTIAK (2015-03-15)

SARRERA Zabaldu itzazu Jauna zure errukizko (Loiola 513. or.)

1.-Zabaldu itzazu, Jauna,
zure errukizko ateak,
eta askatu guregan
bekatuaren kateak.
Barka, Jauna, zure
semeon hutsegiteak.

2.-Barkatu zaiguzu, Jauna,
egin dugun txarragatik,
barkatu baita egiteko
utzi dugun onagatik
eta ez gaitezen
aldendu zure bidetik.

SALMOA (Mintzo eta Kantu B Garizuma 2015-03-15 4/41)

Jerusalen zu
ez besterik,
ezin izan nik
poz biderik.

Babiloniako ibai ertzean negar egitera eseri ginen
Sionez oroitu

2015/03/10

Jainkoaren maitasuna eta gizakiaren erantzuna
Garizumako 4. igandea B (2015-03-15)

Gaurko hiru irakurgaiak korrika batean irakurrita, erlazio argia dakusagu hiruren artean: Jainkoaren maitasuna. Lehenengoan, Babilonian erbesteraturik zirenen liberazioa eragin du. Bigarrenean, Paulok dio: «Jainkoak, errukian aberats, maite gintuen maitasun handiagatik». Ebanjelioan, Joanek idatzia da: «Jainkoak hartaraino maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion». Alabaina, testuak astiroago irakurtzen baditugu, gauza askoz sakonago bat sumatuko dugu: maitasun hori gorabehera desberdinetan

Page 203 of 218