GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/01/27

IRAKASTEKO JARRERA BERRIA
Urteko 4. igandea B Markos 1,21-28 (2015-02-01)

Harrigarria da pasadizoa, eta hunkigarria. «Sinagogan» gertatu da guztia, ofizialki Legea irakatsi ohi duten lekuan, eta irakasle baimenduek irakatsi ohi duten moduan. «Larunbatean» gertatu da, beren buruzagien iruzkinak entzuteko judu betetzaileak bildu ohi diren egunean. Ingurumari horretan ekin dio Jesusek, lehenengo aldiz, «irakasteari».

Ez da ezer esaten haren hitzen edukiaz. Hemen ez da hori axola duena, baizik Jesusen esku-hartzeak sortu duen zirrara.

2015/01/24

Urteko 3. igandea B 2015-01-25
HOMILIA

Anai-arrebok!

Lehenengo irakurgaian fabula bat entzun dugu: Jonas profetarena. Berak sinesten ez duen mezua hots egin du Ninive hirian. Profetaren ustearen kontra, ninivetarrak konbertitu egin dira.

Ebanjelioan, Joan Bataiatzailea preso hartu dutelarik, Jesus hasi da haren lekua betetzen. Jainkoaren erreinua predikatuz, eta prediku horretarako lagun batzuk aukeratuz.

Alde batetik, beraz, lehenengo irakurgaia.

Jonasen liburu hau oso laburra da. Kristo aurreko 4. edo 3. mendean idatzia. Fabula bat da, ipuin

2015/01/22

Hasiera harrigarri bat
Urteko Urteko 3. igandea B (2015-01-25)

Joan den igandean, Joanen ebanjelioak kontatu zigun, nola hasi zen Jesus harremanetan geroago bere ikasle izango zituen batzuekin. Igande honetan Markosen ebanjeliora itzuli gara; funtsean, B urte honetan guztian, Markosen hau irakurriko dugu. Hiru pasadizotan, Jesusek bere jarduera zer era harrigarrian hasi duen kontatzen digu; azken biak lotura handia dute.

1.-pasadizoa: Jesusen hasierako jarduera.
Hiru datu dakartza Markosek: 1) Jesus jarduten hasi den

2015/01/21

Urteko 3. igandea B ABESTIAK 2015-01-25

SARRERA

Apostoluak mendi gainean
Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren,
Aitarengana igo zen.

Kristo sortu da zeruetan.
Gauden kantuz bat
poz handitan, Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

AINTZA

(Apaizak:) Aintza zeruetan Jaungoikoari.

(Guztiek): Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.

Eta bakea lurrean
Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.
Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak

2015/01/21

URTEKO 3. IGANDEA B 2015-01-25

SARRERA

Senideok, urteko 3garren igandea ospatzen dugu gaur. Ebanjelioari dagokionez, Markosen ebanjeliora itzuli gara.
Lehenengo irakurgaiak esaten digu, paganoek kasu egin diotela Jonas profetaren hitzari, honek bere mezuan sinesten ez badu ere: ez baitu uste, ninivetarrek kasu egingo diotela. Edonola ere, irakurgaiak adierazten digu, Jainkoaren maitasuna ez dela mugatzen judu-herria maitatzera, baizik eta gizon-emakume guztiak egin nahi dituela zorioneko.
Ebanjelioan, berriz, Markosek azpimarratu du, Joan Bataiatzailearen eginkizuna

2015/01/20

JESUSEN ONDOREN JOAN
Urteko 3. igandea B 2015-01-25
Markos 1,14-20

Joan Bataiatzailea atxilotu zutenean, Galileara joan zen Jesus eta «Jainkoaren Berri Ona hots egiten» hasi zen. Markosen arabera, ez da ari preseski doktrina irakasten, ikasleek ikasi eta zuzen zabal dezaten. Jazotzen, bizitzen ari den gertaera bat ari da Jesus hots egiten. Gertaera hori bizitzen ari da bera, eta guztiekin partekatu nahi du bere esperientzia.

Hona nola laburtu duen Markosek mezu hori: «Bete

2015/01/16

Urteko 2. Igandea B 2015-01-18
HOMILIA

Urteko 2. igandea ospatzen dugu gaur. Jesusez gain, bi pertsonaia handi ageri dira gaurko bi irakurgaietan: lehenengoan eta ebanjelioan: Samuel profeta handia eta Joan Bataiatzailea. Eta Jesusen lehen ikasleak.

Lehenengo irakurgaiak, esanahi handiko pasadizoa dakarkigu, erdizka bada ere. Samuel profetaren amak, Anak, Jainkoari egindako erregu askoren ondoren izan zuen semea. Eta txiki-txikitatik eskaini zion bere seme hori, Samuel alegia, Jaunari. Tenpluan bizi zen, beraz, Samuel Eli

2015/01/16

Urteko 2. igandea B ABESTIAK 2015-01-18

SARRERA

Zein gozo (e)ta eder den
guztiok elkartu
eta denok batera
Jainkoa goratu.
Gora bihotzak eta
guztiok egin kantu
Jainkoak bere eskuz
salbatuko gaitu.

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2)

SALMOA Hemen nator ni hemen Jauna (Sal 39 Opari eta eskaintzarik ez) (Mintzo eta Kantu B urtea 2012 Urtekoa 3, 3/11)

Hemen nator ni,
hemen, Jauna,
egin dezadan zuk esana.

Opari eta eskaintzarik ez duzu

2015/01/15

URTEKO 2. IGANDEA B 2015-01-18

SARRERA

Senideok, Eguberrialdia bukaturik, Urteko aldia hasi dugu. «Urteko» esaten diogu, beste aldi nagusietatik bereizteko: abendualdia, eguberrialdia, garizuma eta pazkoaldia ez den aldiari esaten diogu «Urteko».
Urteko aldi hau bi zatitan banatzen dugu; bata, Jesusen Bataiotik Garizumara doana; bestea, Mendekoste igandetik Abendualdira doana.
Gaurko irakurgaiak bokazioaz ari dira nagusiki. Gizaki orok hartu du bere bokazioa. Gizaki nahiz kristau izateak Jainkoak dei egin digula esan nahi du bokazioak.

2015/01/15

Lehenengo profeta eta lehenengo ikasleak

Testua: José Luis Sicre.
Aurkezpena: Bene…
Euskaraz: D. Amundarain

Urteko 2. igandea B (2015-01-18)

2.-Joan den igandean, bataioaren kontakizuna irakurri genuen. Markosen ebanjelioari jarraitu bagenio, Jesusen tentazioena izango zen segidakoa. Baina, zapping liturgiko baten mirari batean, ebanjelioz aldatu eta Joanena entzungo dugu gaur.

3.-Laugarren ebanjelioak ez dakar Jesusen bataioa. Baina badio, Joan bataiatzen ari zen lekura joan zela Jesus, eta han harremanetan hasi zela geroago bere ikasle izango

Page 207 of 218