GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/01/13

BIZITZEN IKASI
Urteko 2. igandea B (2015-01-18)

Joan ebanjelariak ardura berezia izan du Jesusen jarraitzaileen talde koxkorra nola hasi zen adierazteko. Dena ustekabean gertatu dela dirudi. Han zihoan Jesusez ohartu da Bataiatzailea eta hari jarraitzeko diotse bere ikasleei: «Hau da Jainkoaren Bildotsa».

Segur aski, ezer gutxi ulertu dute ikasleek, baina «Jesusi jarraitzen» hasi dira. Alditxo batez, isilik doaz. Ez dute artean harekin benetako harremanik izan. Ezezagun bati jarraitzen diote, eta ez dakite

2015/01/10

Jesusen Bataioa B (2015-01-11)
HOMILIA

Jesusen bataioaren eguna ospatzen dugu gaur. Oso labur mintzo da Markosen ebanjelioa Jesusen bataioaz. Gehiago inporta zaio, bataioaren ondoren gertatu dena: Uso bat ikusi dute Jesusen gainera etortzen. Eta ahots bat entzun dute: Hau da nire Seme kutuna.

Hau da gertaera. Joan Bataiatzailea jendea bataiatzen ari da Jordan ibaian. Halako batean, Jesus ere bataiatu beharrekoen lerroan jarri da Jesus.

Alabaina, zergatik joan da Jesus Joanen bataioa hartzera? Joan

2015/01/09

Eskerrak nire bataioagatik

Eskerrak, Jauna,
egun batean gure gurasoek ni bataiatzea erabaki zutelako.
Zuk bakarrik dakizu zerk zien eragin,
nolakoa zuten fedea eta zer zuten nahi,
baina bizitzako erregalurik hobena egin zidaten,
zeren zurekin bizitzea betiko altxor bat ukaitea baita.

Zuk, Jauna, diozu ezartzen kolorea nire egunerokotasun gezari.
Zuk duzu betetzen nire bakardadea bizitasunaz.
Zuk duzu sendotzen nire ahuldadea.
Zuk duzu ateratzen nigandik beti nirerik hobena.
Zuk duzu bilakatzen nire egoismoa bihotz-zabaltasun.

2015/01/08

JESUSEN BATAIOA

Isiltasuna adierazgarri

Ospatu berria du Epifania, bi urtez beheko Jesus haurrarekin. Eta, bat-batean, gizon heldu dakusagu Jesus, bataiokoan. Tarteko urteez, Lukasek dakarren tenpluko bisita alde batera utzirik. ez da ezer esaten.

Isiltasun hau esanguratsua da oso. Ebanjelariek konta zezaketen gauza interesgarririk urte haietaz: Nazaret herrixkaz, lurrean zulatutako hango etxe bereziak eta guzti; zonalde hartako Seforis hiriburuaz, 5 km-ra, erromatarren erasoa jasan, Jesus haurra zela, eta bertako jendetza azkenean esklabo saldua

2015/01/07

Jesusen Bataioa B ABESTIAK (2015-01-11)

SARRERA

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu…

BATAIOA BERRITZEA (Meza Abestiak Jaunaren deia 55. or.)

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire
Jaungoiko eta
salbatzaile,
lasai nago ni,
beldur gabe.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jainkoa baita
nire indarra
(e)ta kemena;
bera, salbatu
ninduena.

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari,
eta bakea, eta

2015/01/07

JAUNAREN BATAIOA B 2015-01-11

SARRERA

Senideok, Jaunaren Bataioa ospatzen dugu gaur, baita geure bataioa ere.
Jesusen Bataioaren kontakizuna hiru ebanjelio sinoptikoetan dator: Mateo, Markos eta Lukas. Joan ebanjelariak, berriz, zorrotz esaten digu: «Neuk ikusi dut Espiritua zerutik Jesusen gainera jaisten uso-irudian» (Jn 1,32).
Oso inportantea da mezua. Jesusek bataioa hartu nahi izatea ez zen izan apaltasun-egintza bat, ezta antzerki bat ere gainerakoen aurrean; bere nortasunaren bila ibiltzean eragin zion: Zein da

2015/01/07

ENTZUN ESPIRITUAK ZER DUEN ESATEN

Jesusen Bataioa B 2015-01-11

Lehen kristauek konbentzimendu osoa zuten, ezen Jesusi jarraitzeko ez dela aski urez bataiatua izatea edo antzeko erritu bat. Jesusen Espiritu Santuak blai eginik bizi behar du haren jarraitzaileak. Horregatik, hainbat eratara jaso dira Ebanjelioetan Bataiatzailearen hitz hauek: «Nik urez bataiatu zaituztet, baina hark (Jesusek) Espiritu Santuaz bataiatuko zaituzte».

Ez da harritzekoa, lehen kristauek, beren krisialdietan, modu berezian gogoratu izana ezen Espiritua gidari, sostengu eta

2015/01/07

JAUNAREN BATAIOA B 2015-01-11

SARRERA

Senideok, Jaunaren Bataioa ospatzen dugu gaur, baita geure bataioa ere.
Jesusen Bataioaren kontakizuna hiru ebanjelio sinoptikoetan dator: Mateo, Markos eta Lukas. Joan ebanjelariak, berriz, zorrotz esaten digu: «Neuk ikusi dut Espiritua zerutik Jesusen gainera jaisten uso-irudian» (Jn 1,32).
Oso inportantea da mezua. Jesusek bataioa hartu nahi izatea ez zen izan apaltasun-egintza bat, ezta antzerki bat ere gainerakoen aurrean; bere nortasunaren bila ibiltzean eragin zion: Zein da

2015/01/05

Epifania eguna B ABESTIAK 2015-01-06

SARRERA ARGIAREN SEME ETA EGUNAREN
(Gora Jainkoa-2 54) (Bened 467)

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko, (seme)
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi

2015/01/05

Jaunaren Epifania eguna B (2015-01-06)

Anai-arrebok!

Jaunaren Epifania eguna ospatzen dugu; Jesus jentilei ere agertu izana; gu guztioi, alegia.

Lehenengo irakurgaian Isaias profetaren hitza entzun dugu: munduko gaitzaren eta bekatuaren gainetik, argia agertuko da Jerusalemen. Jainkoak berak, Israelen historian aro berri bat hasiko du.

Bigarren irakurgaian, Efesoarrei egindako gutunean, lehenengo irakurgaiko argi hori mundu osora zabalduko da. Judu eta pagano, denek ikusi ahalko dute argi hori.

Mateok, ebanjelioan, aspaldiko profeten hitzak bete direla adierazi nahi

Page 208 of 218