GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/01/04

ZEIN ADORATZEN DUGU?
Epifania B 2015-01-06

Magoak ekialdetik etorri dira, juduentzat astrologiaren eta beste zientzia arrotz batzuen aberria iradokitzen duen leku horretatik. Ez dituzte ezagutzen Israelgo liburu santuak, baina bai izarren hizkuntza. Egiaren bila dabiltza eta bideari ekin diote haren bila. Misterioari gida ditzan utzi diote, «adoratu» beharra sentitu dute.

Haien etorrerak Jerusalem osoa asaldatu du. Izar berri bat ikusi dute magoek distiratzen, eta «juduen erregea» jaio dela pentsarazi die, eta hura

2015/01/04

JAUNAREN EPIFANIA B 2015-01-06

SARRERA

Anai-arrebok, Epifania-eguna ospatzen dugu gaur: Jauna jentilei agertu izana. Eguberritan, Jesus bere ingurukoei agertu izana ospatu dugu: artzainei agertu izana. Gaur, Epifanian, Jesus mundu osoari agertu izana ospatzen dugu: ebanjelioko jakintsu eta magoek urruneko jendea ordezkatzen dute, judu ez den jendea.
Izarren argiaz baliatu da Jainkoa jendea Jesusengana bideratzeko. Izar hori, jakina, sinboloa da. Jesusen beraren sinboloa. Izan ere, Jesus bera da izarra eta argia. Jesusek berak

2015/01/02

Jakinduria eta Hitza
Bi historia antzeko eta desberdin
Eguberri ondoko 2. igandea (2015-01-04)

Eguberri ondoko 2. igande honetan San Joanen Ebanjelioaren Hitzaurrea irakurriko dugu; argitu behar izaten duen jende askori beldurra ematen dio testu horrek eta arriskua du entzuten dutenak asperrarazteko. Halaz guztiz, ematen duena baino errazagoa da ulertzeko. Aski da kontuan hartzea, ezen Itun Zaharreko ideia asko hartzen dituela, aldatuz, Jainkoaren Jakinduriaz. Komeni da Joan Bataiatzaileaz dakartzan txatal batzuk kentzea

2015/01/02

Eguberri ondoko 2. igandea B 2015-01-04
HOMILIA

Anai-arrebok!

Eguberri misterioaz ari zaizkigu gaurko irakurgaiak ere. Jainkoa gizakiarentzat ikusezina da berez gizon-emakumeentzat. Baina Jainkoak bere bideak egin ditu gizon-emakumeon aurrean agertzeko.

Paulo santuak, Erromatarrei egindako gutunean, argi adierazten du, Jainkoa, berez ikusezina bada ere, berak egin dituen gauzen bidez edozein pertsonak ezagutu dezakeela: «Jainkoaz jakin daitekeena agerian dute, Jainkoak berak agertu baitie. Mundua mundu denez, berez ikusezina dena, hau da, Jainkoaren betiereko ahalmena eta

2015/01/01

EGUBERRI ONDOKO 2. IGANDEA (B) 2015-01-04

SARRERA

Senideok: gizon egin den Jainkoaren Semearen misterioa ospatzen dugu gaur ere: «Jainkoa gurekin» da gure artean. Gizadi osoarentzat bizia, argia eta berotasuna izatera etorri da Jesus. Geure bizitzan, bidea erakutsi eta laguntzera etorri da.
Lehenengo irakurgaiak Jakinduriaz hitz egiten digu; Jainkoa munduan presente dagoela adierazi nahi du. Halere, Jakinduria hori ez da Jainkoa.
Bigarren irakurgaiak hitz gogoangarri hau dakarkigu: Jainko Aitak bedeinkatu dituen gizon-emakumeek osatzen

2015/01/01

JAINKOA ONARTU
Eguberri ondoko 2. igandea B (2015-01-04)

Jesus Galilean agertu, judu-herriak krisialdi sakona bizi zuenean agertu zen. Denbora asko zeramaten Jainkoaren urruntasuna sentitzen. Zerua «itxia» zegoen. Ematen zuen murru ikusezin bezalako batek eragozten ziola Jainkoari bere herriarekin komunikatzea. Inor ez zen gai Jainkoaren ahotsa entzuteko. Jada ez zen profetarik. inork ez zuen hitz egiten espirituaren eraginez.

Gauzarik latzena, Jainkoa beraiez ahaztu egin zelako sentsazioa zen. Jada ez zitzaizkion axola Israelen arazoak.

2015/01/01

Eguberri ondoko 2. ig ABESTIAK 2015-01-04

SARRERA

Oi Betleem!
Etorri da zure garaia.
Oi Betleem!
Ongi baitu distiratzen,
zugandik heldu den argiak
Betetzen-itu bazter guztiak.
Oi Betleem, oi Betleem.

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari.
Eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2)

SALMOA

Hitza haragi egin zaigu,
gurean haren bizileku.

Jerusalem, ospa ezazu Jauna;
Sion, goretsazu zure Jainkoa,
Zure ateen sarrailak
indartu baititu
zure seme-alabak zure barnean
bedeinkatu baititu.- R/.

ALELULIA

Aleluia, aleluia, aleluia.
Aintza zuri, Kristo,
hots egina izan

2014/12/30

ANDRE MARIA JAINKOAREN AMA B (2015-01-01)
Homilia

Anai-arrebok!

Andre Mariaren jai handia ospatzen dugu gaur. Efesoko kontzilioan, 431n, emandako titulua da gaur agertzen diogun hau: Andre Maria Jainkoaren Ama. Titulua hau ebanjelioan ez da ageri. Halere, kristau-tradizioan sona handia izan du.

Andre Maria, Jainkoaren Ama eta Elizaren Ama, gutako bakoitzaren Ama. Vatikano II.a kontzilioak Lumen Gentium konstituzioaren 8. kapitulua eskaini dio Andre Mariari. Kapitulu horretako puntu batzuk aipatu nahi nituzke.

Lehendabizi, Kontzilioak esan digu,

2014/12/29

Andre Maria Jainkoaren Ama B ABESTIAK (2015-01-01)

SARRERA

Oi Betlehem!
Etorri da zure garaia.
Oi Betlehem!
Ongi baitu distiratzen,
zugandik heldu den argiak
betetzen ditu bazter guztiak.
Oi Betlehem!, Oi Betlehem!

Artzainekin
nator gaur zugana, Mesias,
artzainekin.
Haiek egina nahi dut egin,
adoratzen zaitut egiaz eta
maite bihotz guztiaz,
artzainekin, artzainekin.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.
Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza

2014/12/29

ANDRE MARIA JAINKOAREN AMA B 2015-01-01

SARRERA

Senideok, gaur hainbat jai ospatzen ditugu aldi berean. Andre Maria Jainkoaren Amaren jaia, Jesus erdaintzearen jaia, Haurrari Jesus izena ezartzearen jaia, Mundu Osoan Bakearen Eguna, Urtearen lehen eguna.
Andre Mariaren jaiaren erdigunea esaldi honetan dugu: «Mariak gauza hauek guztiak bihotzean gordetzen zituen, hausnartzeko».
Jesus erdaintzearen jaia ulertzeko zaila da gaur egun. Baina, garai hartan, haurra herri bateko zela aitortzearen erritua zen. Eta Jesusek herri

Page 209 of 218