GAIA

egunean eguneko liturgia
2014/12/29

Andre Maria Jainkoaren Ama IRUZKINA J.A. Pagola 2015-01-01

AMA GURE BIDELAGUN

Esan ohi da gaur egungo kristauak beste aro batzuetako fededunak baino gutxiago hunkitzen garela Andre Mariaren aurrean. Agian, Mariaren debozioan izan diren sasi-joerak ikusita, errezelo eta susmo askok joak gara ustekabean.

Batzuetan, bera oso bakar harturik azpimarratu izan da Mariaren babes-eginkizuna, bere seme-alabak gaitz orotatik anparatzen dituen Amatzat emanez, bizitza ebanjelikoa kontuan izan gabe.

Beste batzuetan, Mariarekiko debozio batzuek ezin izan

2014/12/27

Familia Santua (2014-12-28)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Familia Santuaren eguna ospatzen dugu gaur: Jesus, Maria eta Jose. Halaz guztiz, gogoan izan behar dugu, familia txiki hori, guk asmatua dela. Jesusen denboran, patriarkala izan ohi zen familia: aitona-amonak, osaba-izebak, anai-arrebak etab.

Beraz, esaten zaigunean Josek Maria bere etxean onartu zuela, ez da esan nahi, etxe berri batean jarriko zirela bizitzen. Baizik eta Maria Joseren familian txertatu zela. Ondorioz, Jesusek ere familia handi horretan biziko zuen bere

2014/12/26

FAMILIA SANTUA B (2014-12-28)

SARRERA BELENEN SORTU ZAIGU JAINKOA
(A. Donostia) (Bened 228)

Belenen sortu zaigu Jainkoa
arratseko gau erdian,
hotzez dardaraz dago gaixoa,
lasto pixkaren gainean;
bero ahalez, bero dezagun,
apa emanez musuan.

Asko maite dut nik nire ama
ni sortu ninduelako;
baina Haurtxo hau maiteago du
nigatik jaio delako,
ta gurutzean gero odol deuna
isuriko duelako.

AINTZA AINTZA ZERUETAN JAUNGOIKOARI (Bened 88) (Peña)

Aintza zeruetan Jaungoikoari.
Aintza, Zuri, Jauna,
Eta eskerrak Zuri

Eta bakea lurrean

2014/12/26

FAMILIA SANTUA B 2014-12-28

SARRERA

Anai-arrebok: Nazareteko Familia Santuaren jaia ospatzen dugu gaur. Familia batean jaio eta bizi izan zen Jesus. Gure arteko beste edozeini gertatu izan zaion eta gertatzen zaion bezala, familiak lagundu zion Jesusi hazten, bai fisikoki, bai psikikoki, bai kulturaz eta espirituz. Familiak lagundu zion historian txertatzen, herri batean, hizkuntza batean, ohitura batzuetan, fede batean, jai batzuetan txertatzen. Dudarik gabe, berezia izango zen familia hura. Baina ez dugu gehiegi

2014/12/26

BANDERA EZTABAIDATUA Familia Santua (2014-12- 28) (Lukas 2,22-40).

Pertsona maitagarri bat da Simeon. Tenpluko adineko apaiz bezala irudikatu izan dugu beti, baina testuak ez dakar horrelakorik ezer.

Herriko gizon on bat da Simeon, bihotzean darama esperantza, ikusiko duela egun batean hain premiazkoa duten «kontsolamendua».

«Jainkoaren Espirituak eraginik», tenplura igo da, Maria eta Jose Jesus beren haurrarekin sartzera doazen mementoan.

Hunkigarria da topo egite hori. Judu-bikote pobre eta jainkozale hark dakarren haurragan hainbat

2014/12/26

Familia Santuaren Jaia. B urtea. 2014-12-28

Zeinetan garrantzizko gaia ez baita familia

Bata bestearen egoki datozen bi irakurgai

Familia Santuaren jai batean, espero izatekoa da, irakurgaiek familia-bizitza bitzera eragingo digutela. Horixe gertatzen da gaurko lehen bi irakurgaiekin.

Ben Sirak edo Eklesiastiko liburuak semeak gurasoei izan behar dien begirunea azpimarratzen du; Seguru Sozialik ez zen garai hartan, «aita eta ama ohoratzeak» gurasoei laguntza ekonomikoa ere eman beharra zekarren. Ez zen hori, ordea, guztia; gurasoen akatsak

2014/12/24

EGUBERRI EGUNA (2014-12-25)

Homilia (Lukas 2,1-14)

Senideok! Eguberri eguna. Jesusen Jaiotza eguna. Jainkoa bera gizon den eguna.

Arriskua dugu beti, Jesusen jaiotzaren ebanjelio-pasartea entzun, eta kronika historikoa balitz bezala hartzeko. Lukasen pasarte hau ez da Jesusen jaiotzaren kronika; ez digu esan nahi nola gertatu zen Jesusen jaiotza; ez digu esan nahi zer gauza gertatu ziren Jesusen jaiotzaren inguruan.

Arriskua dugu, egiazkoa dena eta historikoa dena sinonimoak direla pentsatzeko. Jainkoaren errealitatea, Jainkoaren bizitza ez

2014/12/23

EGUBERRI B 2014-12-25

SARRERA

Anai-arrebok, Jainkoak, azkenean, gizon-emakumeekin bizi-bizi hitz egin nahi izan du; baina hitz egin, ez ahoz, baizik bere izate guztiaz, gizon eta Jainko bezala. Ez du aski izan ahoak esaten duen eta haizeak eramaten duen hitza esatea. Jainkoa gizon egin da: haragi, odol, hezur, historia, denbora, kultura, lantu, barre… egin da. Gure arteko bat. Jainkoa bera ikusi dugu Jesusengan. Hau guztia poz handi baterako bide izan da,

2014/12/23

JAINKOAREN GIZA AURPEGIA
Eguberri eguna B 2014-12-25

Laugarren ebanjelioa hitzaurre berezi batez hasten da. Gorazarre baten antzekoa da; lehen mendeez gero, biziro lagundu zien horrek kristauei Jesusen baitako misterioan sakontzen. Fede xumez hartuko bagenu, gaur ere lagunduko liguke Jesusengan era sakon eta biziagoan sinesten. Baieztapen nagusi batzuk bakarrik aipatuko ditugu.

«Jainkoaren Hitza gizon (haragi) egin da». Jainkoa ez da mutua. Ez da isilik gelditu, betiko bere Misterioan mutu hesiturik. Jainkoak bere burua

2014/12/23

Eguberri eguna B 2014-12-25 ABESTIAK

SARRERA

Hator, hator, / Jesus, etxera,
mundua maitez betetzera,
gizon-andre / elkartutzeko
Joseren ta / amaren ondoan,
Hirekin eta / santu denekin
poz betean / bi gaitezen.

Guztiz alai / denok,
gogotik hartuko haugu,
gurean bizi hadila
gurean bizi hadila
Txipli, txapla, pum!
Gure bizi poza / izan hi hadin.

Hator, hator, / Jesus, etxera,
mundua maitez betetzera,
gizon-andre / elkartutzeko
Joseren ta / amaren ondoan,
Hirekin eta /

Page 210 of 218