Urteko 2. igandea B ABESTIAK 2015-01-18

SARRERA

Zein gozo (e)ta eder den
guztiok elkartu
eta denok batera
Jainkoa goratu.
Gora bihotzak eta
guztiok egin kantu
Jainkoak bere eskuz
salbatuko gaitu.

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2)

SALMOA Hemen nator ni hemen Jauna (Sal 39 Opari eta eskaintzarik ez) (Mintzo eta Kantu B urtea 2012 Urtekoa 3, 3/11)

Hemen nator ni,
hemen, Jauna,
egin dezadan zuk esana.

Opari eta eskaintzarik ez duzu nahi izan,
baina belarriak ireki dizkidazu;
erre-opari eta hoben-oparirik ez duzu eskatu,
eta orduan esan dut nik: «Hemen nauzu».-R/.

Liburuan nitaz hau dago idatzia:
egin dezadala zure nahia.
Ene Jainko, gogozko zait hori,
eta bihotz-mamian daukat zure legea.- R/.

ALELUIA Mesias aurkitu dugu (Mintzo eta Kantu B urtea 2012 Urtekoa 3, 3/12)

R/. Aleluia, aleluia, aleluia.

Mesias aurkitu dugu –hau da, Kristo.
Grazia eta egia honen bidez etorri dira.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Santu, santua, santua,
diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Jauna gure Jainkoa,
bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile,
bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile,
bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta,
bedeinkatua zu!
Gure jabe zarata,
bedeinkatua zu!

Jesus Jainko Semea,
bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara ta,
bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta,
bedeinkatua zu!
Gure artean zaude,
bedeinkatua zu!
Gure artean zaude,
bedeinkatua zu!

Espiritu Santua,
bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri,
bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina,
bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri,
bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri,
bedeinkatua zu!

AZKENA

Ama Maite Maria,
egiguzu lagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.

Zu Jaunaren Ama ta
gure Ama ona,
entzun Elizarekin
eskatzen duguna:
eman zure fruitua,
gure Osasuna,
isur zure Semea,
Jaun errukiduna,
Bera bakarrik data
salbatzaile Jauna.R/.-

Ama Maite Maria,
egiguzu lagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.