GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/05/30

Urteko 9. igandea B HIRUTASUNA (2015-05-31)
Homilia

Anai-arrebok!

Hirutasun Santuaz hitz egitea ez zaigu gertatzen, askotan, oso gauza atsegina. Txikitan kaskoan sartu ziguten huraxe bakarrik etortzen zaigu burura: Hiru pertsona, baina Jainko bakarra. Eta orduko galdera bera datorkigu gaur ere: zer da hori?, nolatan izan daiteke hiru pertsona izan eta halere bat bakarra izatea? Mahomak ere Koran liburuan horrelaxe hartu zuen Hirutasun Santuaz teologiak agertzen digun irakaspen guztia; Mahomarentzat, kristauok Jainko bakarra

2015/05/29

HIRUTASUNA (Urteko 9. ig. B, 2015-05-31)

SARRERA

Senideok, Pazkoaldia bukaturik, Hirutasun Santuaren eguna ospatzen dugu gaur. Egia esateko, jai hori etengabe ospatzen dugu geure bizitzan: «Aitaren» egitean, «Aintza» esatean, «Aintza zeruetan Jainkoari» abestean etab. Bereziki, bataiokoan: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuak izan gara. Halaz guztiz, egun berezia eskaini nahi izan diogu Hirutasunari katolikoek. Guztientzat, poz-arrazoi izan behar du jai honek.
Jakina, ezin dugu ulertu Hirutasuna bere baitan zen den.

2015/05/28

Urteko 9. igandea B HIRUTASUNA
Abestiak (2015-05-31

SARRERA (Bened 423)

Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu:

Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

Espiritu batean gorputz bat garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu:

Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

Kristorengan itxaropen bakar bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen

2015/05/27

Hirutasun Santuaren Festaburua B (2015-05-31)
(Urteko 10. igandea)

Urte liturgikoa Abendualdiarekin eta Eguberrialdiarekin hasten da; azken honetan, Aitak bere Semea mundura bidali izana ospatzen da. Segidako igandeetan Jesusen jarduera eta mezua gogoratzen ditugu. Zerura igotzean, bere Espiritua bidali digu, joan den igandean ospatu genuen gertaera. Eta hor ditugu Aita, Semea eta Espiritu Santua. Hirurak jai bat berean ospatzeko aukera dugu: Hirutasun Santuaren Festaburua. Jai hau aski berandu sortu zen gure Elizan:

2015/05/26

KREDOAREN FUNTSA
HIRUTASUN SANTUA 2015-05-31
 
Mendetan barna, ikerketa sakonak egin dituzte kristau-teologoek Hirutasun Santuaz. Halaz guztiz, gaur egungo hainbat kristauk ezin ikusi du zer duten ikustekorik irakaspen horiek beren bizitzarekin.
Ematen du, gaur egun Jainkoaz hitz egitean, hitz apalez eta xumez behar dugula hitz egin, gure bihotz pobre, nahasi eta erdi-etsipenezko hau ukituko duten hitzez, gure fede koloka hau indartuko dutenez. Agian, geure kredoaren funtsa berreskuratu beharra dugu, hura

2015/05/22

Pazkoaldiko 8. igandea B Mendekoste
HOMILIA (2015-05-24)

Anai-arrebok!

Mendekoste igandea dugu gaur. Jesusen Espirituaren etorrera ospatzen dugu; batetik, duela bi mila urte Jesusen ikasleen bihotzera etorri izan; gaur gure bihotzera.

Etorrera esan dut. Beraz, arazoa ez da Espiritua zer den. Baizik zer egiten duen gugan. Ikus dezagun lehenik, Espirituaren etorreraren historia pixka bat, Biblian datorrenez. Ondoren, zertxobait zer egiteko gai bihurtzen gaituen.

Munduaren hasiera hartan, munduko gainerako izakiak kreatu ondoren, gizakia eratu zuen buztinez.

2015/05/22

MENDEKOSTE IGANDEA B (2012-05-27)

SARRERA

Senideok, Espiritu Santuaren etorrera ospatzen dugu. Pazkoaldiko jai handi bat da Mendekoste. Are gehiago, pazkoaldi guztiaren gailurra da. Lehen kristau-elkarteek garbi eta argi zuten hau: alegia, beren artean gertatzen ari zena Espirituaren lana zela. Espirituak Jesusengan egin zuen guztia, kristau haietako bakoitzean ari zen egiten momentu hartan. Jesusen bidez, Espiritua egiten ari den lan ikusgarriaren sinboloa da Mendekoste.
Espirituaren presentzia gugan aurkitzea esan nahi du Pazkoa ospatzeak.

2015/05/22

Pazkoaldiko 8. igandea B MENDEKOSTE
Abestiak (2015-05-24)

SARRERA

Zeru-lurren egile zeran
Espiritu Santua,
zatoz eta bete bihotzak
“piztu gugan maite-sua” (2).

Behartsuen Aita zaitugu,
lanpean atsedena.
Nahigabean gure barrengo
“poza sortutzen duena” (2).

BATAIOA BERRITZEA

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Eskerrak eta
gorazarre+eman
Jainkoari,
dei egin haren
Izenari.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Kanta Jaunari
ospetsu baita
egitetan,
jakin bezate
lur-mugetan.- R/.

AINTZA AINTZA ZERUETAN JAUNGOIKOARI (Bened 88) (Peña)

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza, Zuri, Jauna,
Eta eskerrak Zuri.

Eta

2015/05/21

MENDEKOSTE IGANDEA ABC (2015-05-24)

Greco-rentzat, Maria Magdalenak ehun eta zazpi ordezkatzen ditu

Mendekosteren pintura sonatuan, El Greco-k margotuan, orain Prado museoan gordean, bada xehetasun bat, oharkapean gera litekeena: Andre Mariaren ondoan Maria Magdalena dator. Ondorioz, Espiritu Santua ez da jaitsi Hamabiengana (gotzainen ordezkariengana) bakarrik; baita Andre Mariagana ere (Jesusen ama izateagatik onartzen zaio) eta iragan dudagarriko emakume sekular batengana ere (XVI. mendearen azken aldera, Maria Magdalenak ez zuen gaur egungo feministen artean

2015/05/20

ESPIRITUARI DEI EGINEZ
Pazkoaldiko 8. igandea B Mendekoste (2015-05-24

Zatoz, Espiritu Santua. Esnatu gure fede ahul, arin eta dardarati hau. Egizu, konfiantza ezar dezagun Jainko gure Aitaren maitasun hondorik gabean, bere seme-alaba guztientzat, Elizaren baitako nahiz kanpoko, duen maitasunean. Izan ere, fede hori itzaliko balitz, laster itoko litzateke gure elkarteetan ere, elizetan ere.

Zatoz, Espiritu Santua. Egizu Jesus izan dadin zeure Elizaren erdigune. Ez dezala ezerk, ez inork, Jesus ordezkatu, ez lausotu.

Page 198 of 218