GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/05/01

PAZKOALDIKO 5. IGANDEA B 2015-05-03

1.- Alegoria, irudia, imajina

Senideok, gaurko ebanjelioak alegoria edo irudi polit bat dakarkigu: Jesus da mahatsondoa eta gu aihenak.
Jesusek esandako hitz batzuk harturik, irudi polit hau moldatu du ebanjelariak, guri Jesusen mezu mamitsu bat eskaintzeko.
Beraz, ez dugu pentsatu behar, ebanjelioan entzun dugun irudi hori Jesusek berak esana dela. Baina, Jesusek berak esana ala ebanjelariak moldatua, Jesusena da mezua, ebanjelariak Jesus nola ikusten duen adierazi nahi

2015/05/01

PAZKOALDIKO 5. IGANDEA B 2015-05-03

SARRERA

Anai-arrebok, Pazkoaldiko bosgarren igandea ospatzen dugu gaur. Biziaz ari dira gaurko irakurgaiak. Bizi ahal izateko, Jesus da mahatsondoa; gu, berriz, aihenak gara. Mahatsondotik datorkie bizia aihenei. Aihena ihartu egiten da mahatsondotik aparte.
Bai, benetako bizia, betiko bizia, Jesusengandik datorkigu. Baina bizi honek, mundu honetan gauden bitartean, kimatu beharra izaten du, inausi beharra, fruitua emango badu.
Esanahitsua da ebanjelariak darabilen segidako hizketa hau: «Zuek garbi

2015/04/29

Pazkoaldiko 5. igandea B (2015-05-03)
Nekazaria, mahatsondo eta aihenak

Anekdota bat eta aholku bat

Duela uste batzuk, adiskide batek gaurkoa bezalako igande batean Malagako La Axarquían predikatu behar izan zuen. Gizonezkoek egunero tabernara joateko ohitura zuten han, kopa bat ardo hartzera. Leku aproposa mahatsondoaz eta aihenez hitz egiteko. Alabaina, meza bukatzean, galdetu zioten jakin-minez: «Aizu, zer da mahatsondoa?» Herri hartan mahatsondoari, «vid» ez, baizik «cepa» deitzen diote. Ez zuten ezer ere ulertu.

2015/04/28

EZ APARTATU JESUSENGANDIK
Pazkoaldiko 5. igandea B (2015-05-03)

Xumea da irudia eta oso adierazkorra. «Egiazko mahatsondoa» da Jesus, biziz izerditsua; ikasleak «aihen» dira, Jesusi darion izerditik bizi dira: mahastizaina da Aita, bera ari da mahastia zaintzen, fruitua oparo eman dezan. Axola duen gauza bakarra, haren egitasmoa gauzatu dadin da, hau da, mundua guztientzat gizatarrago eta zorionekoago bilaka dadin.

Aipatu irudiak arazoa non dagoen nabarmendu du. Badira aihen ihartuak, Jesusen izerdirik ez dutenak.

2015/04/24

Pazkoaldiko 4. igandea B (2015-04-26)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Artzain onaren igandea deitu ohi diogu gaurko honi. Hala agertzen digu Joan ebanjelariak Jesus: artzain on-on bezala.

Artzain ona! Askotan ageri da esapide hori Itun Zaharrean. Horrela agertu digu Mezaren hasieran ohar-egileak. Batez ere, azpimarratzekoa da Ezekiel profetak Jaunaren ahoan ezartzen duen hau: neuk jarraituko diet neure ardien urratsei, neuk aterako ditut leku ilunetik.

Segur aski, Jesusek ez zion eman bere buruari artzain on izena. Jesus hil

2015/04/24

PAZKOALDIKO 4. IGANDEA B 2015-04-26

SARRERA

Senideok, Pazkoaldiko laugarren igandera iritsi gara. Ebanjelioa artzain onaz mintzo zaigu: Jesus hartzen du artzain on-ontzat.
Israeldarren ingurumen erlijiosotik kanpo ere aipatzen zuten artzain onaren irudia; adibidez, Mesopotamiako artean bildots bat lepoan duela ageri da artzain ona; Greziakoan, berriz, Hermes greziar jainkoa ahari bat lepoan duela ageri da.
Kristauak hasieratik beretik baliatu ziren irudi honetaz, Jesus, artzain on-on bezala irudikatzeko.
Itun Zaharrean, Israel herriaren artzain

2015/04/21

Pazkoaldiko 4. igandea B ABESTIAK (2015-04-26)

SARRERA

R/.-Kristo bizi da, bizi,
lehen, orain, beti.

Hilen artetik zaigu
Kristo berriz piztu,
lotan daudenetatik
lehen bizi fruitu,
berak heriotzea
piztuz du garaitu.- R.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko
eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jainkoa baita nire indarra
(e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.

AINTZA

“Aintza, aintza, aleluia” (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza
Jainkoaren asmoetan
baitijoa

2015/04/21

Pazkoaldiko 4. igandea. B. 2015-04-26
Iragana, oraina eta gero

Orain aurreko igandeetan, Jesus berpiztua hainbat aldiz agertu izana gogoratu dugu. Igande honetatik eta Igokundea arte, San Joanen ebanjeliotik harturik, Jesusen eta kristauaren arteko hainbat harreman-mota kontenplatuko ditugu: artzain ona, mahatsondoa eta aihenak, agindu berria, apaiz-otoitza.

Ez da gauza erraza gaurko hiru irakurgaiek beren artean zein erlazio duten ikustea; izan ere, irudi desberdinak ageri dira: zimentarria, Jesusez hitz egiteko (1. irakurgaian); Aita eta

2015/04/21

HURBILDU ETA ELKAR EZAGUTU
Pazkoaldiko 4. igandea B (2015-04-26)

Lehen kristauen artean talde eta lider desberdinen artean gatazkak eta tirabirak hasi zirenean, norbaitek gogorarazi beharra sentitu zuen ezen Jesusen elkartean Jesus bakarrik dela Artzain ona. Eta ez dela hura artzain bat gehiago, zinezkoa baizik, benetakoa, guztiek eredutzat hartu beharrekoa.

Jesusen irudi eder hau, Artzain ona alegia, bihotz-berritzeko deia da, kristau-elkartean «artzain» titulua bere egin nahi luketenei zuzendua. Jesusen antzeko den artzainak bere

2015/04/18

Pazkoaldiko 3. igandea B (2015.04.19)
HOMILIA

Anai-arrebok, Pazkoaldian aurrera goaz. Gaurko hiru irakurgaietan, bihotz-berritzea eta barkazioa ageri dira muin edo mami bezala. Batez ere, Jainkoagan konfiantzarik ez izatea edota konfiantza eskasa izatea da bekatua. Konfiantza hori izateko dei dira hiru irakurgaiak, funtsean.

Alde horretatik, oso esanguratsua da gaur Kolonbian bizi den jesuita batek bidali digun gogoeta hau. Unamunoren testigantza bat aipatzen digu. Bilbon jaioa zen Unamuno. Salamancan irakasle gero. 1936eko abenduaren 31n

Page 200 of 218