GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/06/26

URTEKO 13. IGANDEA B (2015-06-28)

SARRERA

Senideok, Urteko 13garren igandea ospatzen dugu gaur. Sinesten duenarentzat, heriotza loalditxo bat da, esnatzeko aukera ematen duena. Horixe esan dio Jesusek Jairori, hilberria den neskatoaren aitari; hasia baitzen Jesusengan sinesten, Sinagogatik urruntzearekin batera.
Lehen kristauek ere horrela ikusten zuten heriotza. Izan ere, nekropoliari, hau da, hildakoen herriari, zimiterio deitzen zioten, hau da, lo-leku.
Baina Jairoren alaba hil zelako negarrez eta lantuka ari zen jendeak ez zuen

2015/06/26

Urteko 13. igandea B 2015-06-28
HOMILIA

Anai-arrebok!

Sufrimendu edo ezbehar handi bat izaten dugunean, eta, ohiko bidetik, aterabiderik ikusten ez dugunean, edozein aterabide iruditzen zaigu on. Itsasoan hondatu den barkuko nabigatzaileak edozein egur-puskari botatzen dio eskua. Nork ez du ikusi bere bizitzan horrelako jokabide bat, pertsona batengan edo besteagan? Kasu bat baino gehiago kontatuko nuke; baina, badaezpada, isil ditzadan, dagokion pertsonaren belarrietara iritsiko den beldurrez. Ez nioke inori mina eta atsekabea handitu

2015/06/25

Urteko 13. igandea B ABESTIAK 2015-06-28

SARRERA Argiaren jende eta egunaren (“seme” ordez “jende”)
(Gora Jainkoa-2 54) (Bened 467)

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean;
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA

“Aintza, aintza

2015/06/24

Botikarik hobenaren bila (2015-06-28)
Urteko 13. igandea B

Matrioska edo errusiar panpina

Ebanjelioetan, mirarien kontakizunak edukiontzi ondo itxiak bezalako dira, bata bestearen ondoan emanak, bata bestearekin nahasi gabe. Gaur irakurtzera goazen Markosen pasarteak, aldiz, errusiar panpinak dakarzkigu gogora: mirari bat beste baten barruan. Neskato bat sendatzera doa Jesus eta bitartean odol-jarioa duen gaixo bat tartekatzen da. Nahasmendu horrek dramatismo eta interes handia ezartzen dio multzoari.

Botika tradizionala: eskuak ezartzea

Kontakizunaren hasierak gauza arrunta ematen

2015/06/23

EZKUTUKO ZAURIAK
Urteko 13. igandea B (2015-06-28)

Ez dakigu haren izena. Emakume ezdeus bat da, Jesusen ondoren doan jendetza artean galdua. Ez da ausartu Jesusi hitz egitera; Jairok, sinagoga-buruak, bestela egin du, eta Jesus bere etxera joatea lortu du. Emakumeak ez du izango sekula zori hori.

Inork ez daki zer den emakume bat, ezkutuko gaixotasunak joa. Lege-maisuek irakatsi diote ezen har dezala bere burua emakume «kutsatutzat», odol-jarioa duen bitartean. Urte asko egin

2015/06/19

URTEKO 12. IGANDEA B 2015-06-21
SARRERA

Senideok, gurekin dago Jesus beti. Bizitzako itsasoko olatuak, batzuetan bare-bare egon ohi dira, beste batzuetan oso bizi. Nolanahi ere, guri ez iruditu arren, beti gurekin dago Jesus. Geure bidelaguna dugu, eta bere Espiritua ematen digu.
Datorren asteazkenean, San Joan Bataiatzailearen eguna ospatuko dugu; konfiantza osoz eta biziz sinetsi zuen hark Jainkoa beti berekin zuela, berekin eta beste guztiekin. Eragin diezagutela Joanen uste horrek eta, batez

2015/06/19

Urteko 12. igandea B (2015-06-21)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioa sinboloz betea dago. Oso oker ibiliko ginateke hor ageri den «mirariari» begira geldituko bagina. Jesusen garaian mirari deitzen zutenak ez du zerikusirik gaur mirari esaten dugunarekin. Evely idazle katoliko handia izan zen; esaten zuen: «Gure arbasoek mirariengatik sinetsi zuten; guk mirariak izan arren, mirarien gainetik sinesten dugu». Inporta zaiguna, antzinako haiek zuten hizketa ulertzea da.

Emaiogun, beraz, begiratu bat ebanjelioari.

Lehenik eta behin, itsasoaz beste

2015/06/17

Urteko 12. igandea B ABESTIAK 2015-06-21

SARRERA

Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

Aldarean aurkitzen da,
“kristau-alaitasuna” (2).
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZA

“Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan” (2)

Goresten zaitugu zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.

SALMOA Mintzo eta Kantu 2015 7/46

Eskerrak Jaunari,
haren maitasuna
betikoa baita.

Ontzietan itsasora sartu zirenek,
ur handiz salerosketara joan

2015/06/17

Jesusek bere familia salbatu
Urteko 12. igandea B (2015-06-21)

Markosen ebanjelioa jauzika, estropezuka eta zatiak janez irakurtzen dugu Liturgian; horrela egin ordez, Markosek idatzi zuen bezala irakurriko bagenu, ohartuko ginateke, Jesus gero eta herrikoiago eginez joan zela eta horrek erreakzio desberdinak sortu zituela: mesfidantza bere familian, ukapena lege-maisuen artean, onarpena bere familia berrian («hauek dira nire anaiak, nire arrebak eta nire ama»). Familia berri horri irakatsi egin dio Jesusek parabolen kapituluaren

2015/06/17

ZERGATIK GARA HAIN KOLDAR?
Urteko 12. igandea B (2015-06-21)

«Zergatik zarete hain beldurti? Oraino federik ez»? Jesusek ikasleei egin dizkien bi galdera hauek ez dira, Markos ebanjelariarentzat, aspaldiko pasadizo. Jesusen jarraitzaileek beren krisialdian entzun behar izan dituzten galdera dira. Bestalde, gaur egun geure buruari egin beharreko galdera: Zein da, ordea, gure koldarkeriaren sustraia. Zergatik gara beldur etorkizunaz? Ez ote da Jesu Kristogan konfiantzarik ez dugulako?

Laburra da kontakizuna. Jesusen agindu hau du

Page 196 of 218