GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/06/13

Urteko 11. igandea B 2015-06-14
HOMILIA

Anai-arrebok!

Barka iezadazue, neure bizitzako esperientzia txiki bat kontatuz hastea.

Urte batzuk badira. Madrilen zen. Gazte batzuen aurkako auzian parte hartu beharra izan nuen, itzultzaile gisa. Bezperan, auzikoa pixka bat prestatzeko, abokatu defendatzaileekin afaldu nuen. Jakina, gauza asko nahasi genituen. Memento batean, abokatuei egindako galde hau atera zitzaidan: «Zuen bizitza profesionalean, hain arrakasta txikia ikusirik, nondik ateratzen duzue indarra bide berean aurrera egiteko?»

Gaur egun ere, galdera bera

2015/06/12

URTEKO 11. IGANDEA B 2015-06-14

SARRERA

Senideok, Pazkoaldia, Hirutasun eta Corpus jaiak ospatu ondoren, URTEKOA deitzen dugun aldia jarraituko dugu; Garizuma hastearekin eten genuen aldia.
Urteko aldi honetan, Jesusek JAINKOAREN ERREGETZA edo ERREINUA deitzen duen hori sakontzen joango gara. Mateok, bere garaiko judu-entzuleen girora egokitzeko, ZERUETAKO ERREGETZA deitzen duen hori hausnartu eta bizitzen.
Jesusek, esapide horrekin zer adierazi nahi duen errazteko, parabolen bidez hitz egingo digu geuri ere. Ipuin horien bidez,

2015/06/10

Urteko 11. igandea B ABESTIAK 2015-06-14

SARRERA

Argiaren lehen xirrinta
zuregandik sortu baita,
denak, Jauna, gaiten bil
eta zure aintza daigun kanta.

Zuk emanik dugu bizia,
Zuk emanik eguzkia.
Kantuz jaiki, mundu guztia;
Jauna baitan bozkaria.

Argiaren lehen xirrinta
zuregandik sortu baita,
denak, Jauna, gaiten bil
eta zure aintza daigun kanta.

AINTZA

Aintza ta aintza
zuri, Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan.

Goresten zaitugu zu,
zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri,
Aita zerukoa.

Aintza ta aintza
zuri, Jauna,
bai

2015/06/09

Urteko 11. igandea B 2015-06-14
Enigma, ziapea (mostaza) eta zedroa

Pazkoaldia eta ondorengo jaiak (Mendekoste, Hirutasuna, Corpus) bukaturik, Urteko aldira itzuli gara. Zinera berandu iristea bezala da, pelikularen erdialdera. Jesus jendeari hizketan ari zaio eta ez dakigu lehenago zer gertatu den. Jar gaitezen adi, zer esaten digun. Bi parabola dira, bi konparazio, oso laburrak biak.

Laboraria eta lurra

Lehenengo parabola datorrenak txorakeria dela ematen du: laborariak erein, eta gero ahaztu egiten da erein

2015/06/09

HAZI TXIKIAK
Urteko 11. igandea B 2015-06-14

Albiste txarrek itorik bizi gara. Irratiak eta telebistak, albiste-emaileek eta erreportariek albiste-piloa botatzen digute gainera: gorrotoa dela, gerla, gosea eta indarkeria dela, eskandalu handiak eta txikiak direla. «Sentsazionalismoaren saltzaileek» ez dute aurkitzen nonbait gauza jatorragorik gure planeta honetan.

Albisteek, zabaltzeko, duten egundoko abiadurak zur eta lur uzten gaitu eta nahasirik. Zer egin dezake batek honelako sufrimendu honen aurrean? Gero eta informatuago gaude gizadi osoa jotzen

2015/06/06

Urteko 10. igandea B CORPUS (2015-06-07)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Corpus Christi eguna ospatzen dugu gaur. Jesusen gorputz-odolen eguna. Hobeto esan, Jesusek bere burua gizon-emakume guztioi eman izanaren eguna. Guk «gorputza» terminoaz euskaratu dugun eta grekoz «soma» terminoaz eman duten hebreerazko terminoak «pertsona osoa» adierazten du: gorputza, arima, espiritua. Halaxe da. Jesusek ez digu ema, ez bere «gorputza», ez bere «arima», ez bere «espiritua». Jesusek bera den guztia eman digu.

Zer esan nahi du, ordea,

2015/06/05

URTEKO 10. IGANDEA (B) 2015-06-07
CORPUS

SARRERA

Gaur CORPUS eguna ospatzen dugu. Jesusen gorputz-odolen eguna. Jesus, mundura etorria; Jesus, munduan Jainkoaren ikusmoldea hitzez eta egintzez irakasten aritua; Jesus, bere bizia gure askatasunerako eman duena; Jesus, hilda gero gure artean jarraitzen duela adierazteko, bere bizitza osoaren seinaletzat, bere gorputz-odolen seinaletzat, ogia eta ardoa utzi dizkiguna.
Ogian eta ardoan, gurutzean hil zen hura aitortzen dugu; soldaduak saihetsa zulatu zionean, odola eta ura isuri zituen

2015/06/05

Urteko 10. igandea B CORPUS (2015-06-07)
Abestiak

SARRERA

Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

Aldarean aurkitzen da,
“kristau-alaitasuna” (2).
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZAGLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO (Gora Jainkoa-7,20)

R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!

1.-Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu,
bedeinkatua zu.
Gorespen zuri,
ahuspez agur,
eskerrak zuri.

2015/06/03

Odola eta ogia
Corpus Christi jaia B (2015-06-07)

Jai hau 1246an hasi ziren ospatzen, Belgikan. Eta bi mende geroago lortu zuen jendaurreko bere hedapenik handiena, 1447; hain juxtu, Nikolas V.a aita santuak Erromako kaleak zeharkatu zituenean Ostia Santua prozesioan eramanez. Bi helburu ditu: Eukaristiaren debozioa sustatu, eta ogian eta ardoan Jesu Kristoren presentzia jendaurrean aitortu. Irakurgaiek, alderdi bi hauei garrantzia kendu gabe, kristauak Jainkoarekin duen konpromisoari erreparatzen diote, Kristoren gorputz-odolen sakrifizioarekin

2015/06/03

JAUNAREN AFARIA (Corpus Christi)
Urteko 10. igandea B (2015-06-07)

Ikerketa soziologikoek ezin ukatuzko datuz nabarmentzen dute: mendebaldeko gure elizetako kristauak alde batera uzten ari dira igandeko meza. Ospakizun hori, mendetan barna moldatuz joan den eran, ez da gai haien fedea elikatzeko, ezta Jesusen elkartearekin lotura egiteko ere.

Hau da, ordea, gauzarik harrigarriena: meza «galtzen» uzten ari garela eta gertaera horrek ez duela sorrarazten gure artean inolako erreakziorik. Halere, ez ote da eukaristia

Page 197 of 218