GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/05/16

Pazkoaldiko 7. igandea B IGOKUNDEA (2015-05-17)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Jesusen Igokunde ospatzen dugu gaur. Eta horren ondorioa den gure misio-deia.

Lehenik eta behin, Jesusen Igokundea. Lehenengo, oso kontuan hartu behar dugu hau: gure hizkera oso pobrea da Jesusen Igokundea delako horrekin adierazten dugun misterioa adierazteko. Gure hizkera pobrea dela esatean, gure adimena pobrea dela esan beharko genuke. Inoiz baino gehiago, denak batera jarri beharko genituzke lanean: adimena, gogoa, bihotza, gorputzeko zentzumen guztiak, irudimena barne.

2015/05/16

JAUNAREN IGOKUNDEA (B) 2015-05-17

SARRERA

Anai-arrebok, Jesus zerura joan izana ospatzen dugu gaur. Jesus behin betiko aintzatua izana. Gure esperantzaren sustraia eta oinarria da Jesus hila izan, baina erabat aintzatua izan delako fede hau.
Jesus beti eta etengabe ari zaigu hizketan esperantzaz. Etorkizun hobea eta behin betikoa hots egiten digu, gizon-emakume guztientzat, eta kreazio osoarentzat. Esperantza da Jesusen mezua. Hain zuzen, esperantza horrek ematen die zuzeneko erantzuna gizakiak bihotzean dituen amets

2015/05/15

Pazkoaldiko 7. igandea IGOKUNDEA Abestiak (2015-05-17)

SARRERA

Apostoluak mendi gainean
Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren,
Aitarengana igo zen.

Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz bat,
poz handitan, Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

Jaunak eskuak altxatu eta
benedikatu zituen;
igo zenean, hari begira
zeru aldera bazeuden.

Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz bat,
poz handitan, Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

Galilearrak, zertan zaudete
zeru aldera

2015/05/13

Katekesia Joanen elkartean
Pazkoaldiko 7. igandea B (2015-05-17)
(Apostoluen Eginak 1,15-17.20a.20c.26;
Joanen Lehen Gutuna 4,11-16;
Joanen ebanjelioa 17,11b-19)

Joanen Gutuna eta Ebanjelioa egun berean irakurtzea tortura-modu sotil bat da. Nahiz eta idazki biak grekoz idatzi ziren, oso urrun daude logika arruntetik. Imajina dezagun Joanek bere elkartearekin egindako elkarrizketa hau.

Joan: Jainkoak hainbeste maite izan bagaitu, zer behar dugu egin guk? Esan nizuen joan den egun batean.
Elkartea: Batak bestea maitatu.
Ondo

2015/05/13

KONFIANTZA ETA ERANTZUKIZUNA

Markosen jatorrizko ebanjelioari halako batean eranskin bat gehitu zioten, Jesusen azken agindu hau jasotzen duena: «Zoazte mundu osora eta hots egin ebanjelioa kreazio guztiari». Ebanjelioa ezin gelditu da ikasleen talde koxkorrera mugaturik. Irten beharra du eta lekualdatu beharra, «mundu osora» iritsi eta Berri Ona jende guztiari aldarrikatzeko, «kreazio guztiari».

Inondik ere, hitz hauek gogotsu entzun zituzten orduan, lehen kristauak bete-betean zabaltzen eta haien elkarteak Inperio osoan biderkatzen ari ziren

2015/05/09

Pazkoaldiko 6. igandea B (2015-05-10)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Pazkoaldiko 6. igandea. Pazkoa. Jesusen heriotza eta piztuera. Gugatik bizia eman zuen Jesusena: 33 urte inguru zituela. Gu askatzeko, gu salbatzeko, guri bidea erakusteko.

Misterio handia. Ez pentsa ikasleek ere berehalako batean ulertu ziotela Jesusi. Piztu aurretik ez. Piztu ondoren ere, asko kostatu zitzaien. Gaurko lehen irakurgaiak argi uzten digu.

Hasiera hartan, Pedro etab. judu-talde bat bezala bizi ziren. Juduen tenplura joaten ziren otoitz egitera. Juduen legeak

2015/05/08

Pazkoaldiko 6. igandea B ABESTIAK (2015-05-10)

SARRERA

Piztu da Kristo, aleluia.
Gu baitan dago, aleluia!

Jainkoak baitu
gaur Kristo piztu, aleluia!
Bere indarrez
piztuko gaitu, aleluia, aleluia!

Piztu da Kristo, aleluia.
Gu baitan dago, aleluia!

Gure gorputza
baitu egoitza, aleluia!
Orain berekin
gaitu bat egin, aleluia, aleluia!

Piztu da Kristo, aleluia.
Gu baitan dago, aleluia!

BATAIAOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko
eta salbatzaile,
Lasai nago ni, beldur gabe.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jainkoa

2015/05/08

PAZKOALDIKO 6. IGANDEA B (2015-05-10)

SARRERA

Anai-arrebok, pazkoaldia bukatzen ari gara. Datorren igandean Jaunaren Igokundea ospatuko dugu. Gaur hamabost, berriz, Mendekoste; hau da, Espiritu Santuaren etorrera. Utz diezaiogun Jesus berpiztuaren Espirituari oso-osorik hartu eta bete gaitzan. Zer da niretzat Kristo berpiztua?
Joan den igandeko ebanjelioaren jarraipena da gaurkoa: ni naiz mahatsondoa, zuek aihenak. Kristaua mahatsondoari lotua egote hori zer den argitzen jarraitzen du Jesusek, Joan ebanjelaria dela medio. Eta lotura horren eredutzat,

2015/05/05

MAITASUNETIK DESBIDERATU GABE
Pazkoaldiko 6. igandea B (2015-05-10)

Joan ebanjelariak agur-hitzaldi luzea jarri du Jesusen ahoan, eta bizitasun bereziz jaso ditu horretan funtsezko ezaugarri batzuk, mendetan barna ikasleek gogoan hartu beharrekoak, Jesusi eta haren egitasmoari leialak izan nahi badute. Jakina, gaur egun ere bai.

«Iraun nire maitasunean». Horra lehenengo gauza. Kontua ez da erlijio batean bizitzea, baizik eta Jesusek digun maitasunean bizitzea, Aitagandik hartu duen maitasunean. Kristau izatea ez da lehenik

2015/05/01

Pazkoaldiko 5. igandea B ABESTIAK (2015-05-03)

SARRERA

Abestu dezagun denok
misterio handiena;
garaiturik heriotza,
piztu da Jesus Jainkoa

“ALELUIA, ALELUIA!
HILOBITIK PIZTU, JAUNA” (2).

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko
eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jainkoa baita nire indarra
(e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.

AINTZA GLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO (Gora Jainkoa-7,20)

R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!

1.-Eta bakea lurrean
haren

Page 199 of 218