GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/04/16

PAZKOALDIKO 3. IGANDEA B 2015-04-19

SARRERA

Anai-arrebok, Pazkoaldiko hirugarren igandea ospatzen dugu gaur. Pazkoaldi osoan bezala, Jesus bizi dela eta Bizia ematen duela ospatzen dugu. Bizi berri hori, gaurko hiru irakurgaietan, konbertsio eta barkamen bezala ageri. Konbertsioa, Bizira itzultzea da. Barkamena, Bizia ematea da.
Bekatua da beldur izateko arrazoi bakarra. Bekatua zuzengabekeria da, zapalketa. Bekatua dagoen lekuan Biziari indarra kentzen zaio. Bekatua, beraz, honetan datza: kalte egitean, nork bere buruari edo

2015/04/16

Pazkoaldiko 3. igandea B ABESTIAK (2015-04-19)

SARRERA

Abestu dezagun denok
misterio handiena:
garaiturik heriotza,
piztu da Jesus Jainkoa.

Aleluia! Aleluia!
Hilobitik piztu Jauna!
Aleluia! Aleluia!
Hilobitik piztu Jauna!

Ekaitzaren ondorean
eguzkia agertzen da;
garaiturik heriotza,
Jesus ona berpiztu da.

Aleluia! Aleluia!
Hilobitik piztu, Jauna!
Aleluia! Aleluia!
Hilobitik piztu Jauna!

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko
eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jainkoa baita nire indarra
(e)ta

2015/04/16

Barkazioa, piztuera eta misioa
Pazkoaldiko 3. igandea B 2015-04-19

Barkazioa

Gaurko hiru irakurgaiak bekatuen barkazioaz ari dira, gizon-emakume guztiei dagokienez, Jesusen heriotzari esker. Hona lehenengoaren bukaera: «Beraz, damu zaitezte eta bihotz-berritu, zeuen bekatuak ezaba dakizkizuen». Eta bigarrenaren hasiera: «Ene seme-alabok, bekatu egin ez dezazuen idazten dizuet. Halere, norbaitek bekatu egiten badu, badugu Aitaren aurrean erregutuko duen bat: Jesu Kristo, zuzena». Ebanjelioan, berriz, Jesusek dio «beraren izenean bihotz-berritzea eta bekatuen barkazioa hots egingo

2015/04/14

NORK BERE ESPERIENTZIAZ SINETSI
Pazkoaldiko 2. igandea B 2015-04-19

Ez da gauza erraza Jesus berpiztuagan sinestea. Azken batean, Jesusek berak gu baitan eragiten duen fedeaz bakarrik atzeman eta uler daitekeen gauza da. Jesusek isurtzen duen bakea eta poza «zeure barruan» sekula sentitu ez baduzu, nekez aurkituko duzu «kanpotik» haren piztueraren frogarik.

Horrelako zerbait esan nahi digu Lukasek Jesus berpiztuak ikasleen taldearekin izan duen topo egitea deskribatu digunean. Denetik da ikasle horien artean.

2015/04/11

Pazkoaldiko 2. igandea B 2015-04-12
HOMILIA

Anai-arrebok!

Jesusen eta geure pazko-misterioak harrapaturik jarraitzen dugu, liluraturik, gogo beroturik. Bai miresgarria Jainkoaren maitasuna. Jainkoaren errukia. Eskerrak berari.

Gaurko hiru irakurgaiek batak bestea borobiltzen dute. Batak bestea argitzen, osatzen.

Lehenik eta behin, ebanjelioa. Egileak bere elkarteari eskaini dion katekesia da. Ez dugu hartu behar materialki. Joan den igandean, Jesusen piztuera sinesteko testigantzaren beharra azpimarratu genuen. Jesus pizten inork ez du ikusi. Baina Jesus berpiztuak bere moduak ditu

2015/04/10

Pazkoaldiko 2. igandea B ABESTIAK 2015-04-12

SARRERA Hau da eguna Jaunarena (Gora Jainkoa-2,38. or.)

R/.- Hau da eguna,
Jaunarena:
Gaur piztu da-eta
Jesus Jauna.
Piztu ta kanta:
“Ona Jauna!,
Zer zoriona!
Zer eguna!”

Zatozte, kanta
Jainkoari,
osasun dugun Harkaitzari.-R/.

Goazen eskerrak
ematera,
soinu ta kantuz goratzera.-R/.

BATAIOA BERRITZEA Hartuko dugu ura pozik (Isaias 12,2.4.4bcd-6) (Jaunaren Deia Meza Abestiak 55. or.)

R/. Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

1.-Jauna da nire /Jaungoiko eta / salbatzaile,
Lasai nago ni,

2015/04/10

PAZKOALDIKO 2. IGANDEA B 2015-04-12

SARRERA

Anai-arrebok! Jesusen piztueraren zortziurrena ospatzen dugu gaur: ebanjelioak aipatzen duen zortzigarren eguna da. Ikasleak etxean bildurik daude, judu-agintarien beldurrez. Izuturik daude beren Maisua galdu dutelako. Israel herriak bere historian hainbat aldiz bizi izan zuen izuaren antzekoa da: Egipton pertsegituak zirenean, adibidez, eta Babilonian bizi zirenean. Antzeko egoera bizi dute orain Jesusen ikasleek, beldurrez
Joan den igandean entzun genuenez, Magdalako Mariak albiste handia ekarri die: Jesusen hilobia

2015/04/07

JESUSEN PRESENTZIA BIZI
Pazkoaldiko 2. igandea B (2015-04-12)

Ezin iradokitzaileagoa eta interpelagarriagoa da Joanen kontakizun hau. Soilik, beren artean Jesus berpizturik sumatu dutenean eraldatu da ikasleen taldea. Bakea berreskuratu, beldurra galdu, buruak ezin eman ahalako pozez bete, Jesusen hatsa beren gain sentitu eta ateak ireki: Aitagandik Jesusek hartua zuen egitekoa bera bizitzera bidaliak direla sentitu dute.

Elizaren gaur egungo krisialdiak, haren beldurrak, haren espirituzko sendotasun-faltak maila sakonean du bere jatorria. Sarritan, Jesus

2015/04/04

Pazko igandea B (2015-04-05)
HOMILIA

«Jainkoak piztu egin du Jesus hirugarren egunean», aitortu du Pedrok Kornelio paganoan etxean. Eta Jainkoak ikustera eman die ikasleei Jesus berpiztu hori. Ezin ahaztu du Jesusen bizitza, gurutzean hil aurrekoa. Bera eta beste batzuk horren lekuko izan dira. Ez hori bakarrik. Jesus piztu izanaren lekuko dira.

Bai. Pedro eta gainerako apostoluak Jesusen lekuko izatera bidali ditu Jainkoak: on eginez bizi izan zen hura, hil egin dute,

2015/04/02

OSTEGUN SANTUA B IRUZKINA Xabier Leoz 2015-04-02

Ostegun Santu ilunabarra da. Jesusen bizitzako unerik zailenak dira. Ahalegin guztiaren ondoren, bere bizia Gurutzean emateko eskatu dio Aitak.

Ilunpean, Jesusek ezin ulertu du,bere izate guztia asaldatzen zaio,badaki ezen, bera aurrean ez dutela, apostoluak sakabanatu egingo direla, artzainik gabeko ardiak antzo, ikusten du bere lan guztiak lur joko duela.

Halaz guztiz, Aitaz fidatu da eta bere pertsegitzaileen esku jarri da, seguru jakinik Aitaren asmoa beteko dela.

Jesusen

Page 201 of 218