GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/07/07

Jesusen ikasleak misiolari
Urteko 15. igandea B (2015-07-12)

Nazareteko porrotak ez dio Jesusi adorea galarazi. Alderantziz. Joan den igandean ikusi genuenez, misiolari jarraitzeaz gain, bere ikasleak ere misiolari bidali ditu. Itun Zaharreko profetek, batzuetan, beren ikasleak izaten zituzten; baina, dakigula, ez zituzten bidali sekula misiolari; ikasle haien eginkizuna profetaren sostengu sozial eta espiritual izatea izan ohi zen, profetaren hitzak gerokoentzat jaso eta eskualdatzea. Beste bat da Jesusek bere ikasleez duen ikuspegia,

2015/07/07

ELKARTEKO AZTERKETA
Urteko 15. igandea B (2015-07-12)

Jesusek ez ditu bidali ikasleak nolanahi. Jainkoaren erreinuaz Jesusek duen egitasmoan parte hartu eta haren misioa jarraitu nahi bada, ezinbestekoa da biziera berezi bat. Horrela izan ezean, mila gauza egin ahal izango dugu, baina Jesusen espiritua munduan txertatu ez. Jesusen gomendio batzuk gogorarazi dizkigu Markosek. Azpimarra ditzagun banaka batzuk.

Lehenik eta behin, nor dira haiek Jesusen izenean hitz egiteko? Zein aginpide dute horretarako? Markosen arabera,

2015/07/04

Urteko 14. igandea B (2015-07-05)
HOMILIA

Anai-arrebok!

«Profeta ez dute onartzen, ez bere aberrian, ez bere ahaideek, ez bere etxean»: Jesusek bere jaioterrian, Nazareten, esan dituen hitzak dira. Pentsatzen jarrita, hitz gogorrak. Esanahi handikoak

Profeta ez onartzea, Jainkoa ez onartzea da. Azken batean, bizitzari zentzua eman diona ez onartzea. Izan ere, nire bizitzan Jainkoa modu batean edo bestean ageri ez bada, zer da nire bizitza?, zer zentzu du nire bizitzak?

Joan den astean, bi

2015/07/03

URTEKO 14. IGANDEA (2015-07-05)

SARRERA

Joan den igandean, fedeak duen indarraz hitz egin ziguten irakurgaiek: emakume odol-jariodunaren eta Jairoren fedearen indarraz. Gaurkoak, berriz, sinesteak dituen zailtasunez mintzo zaizkigu, eta halakoen aurrean gizakiak izan ohi duen jarreraz.
Sinesteko zailtasunak. Fedeak beti eta nonahi izan ditu eta izaten ditu zailtasunak. Zein dira, ordea, gaur eguneko zailtasunak?
Batzuk aipatuko ditugu. Batetik, axolarik eza dago: mementokoak ez diren arazoen aurrean, bost axola niri beste arazoak. Oraingo

2015/07/01

Urteko 14. igandea B ABESTIAK (2015-07-05)

SARRERA

Goazen elkarturik, piztuta fedea,
argitan zabalik, maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren Hitza.
Bere Hitzetan, gure egia,
gure indarra, gure bizitza.

AINTZA

“Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan” (2).

Goresten zaitugu zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.

SALMOA Mintzo eta Kantu Urtekoa 2015 7/62

Erruki hutsa
dugu Jauna,
errukia ta
maitasuna.

Zugana jasotzen ditut begiak,
Zeruan errege zaren horrengana.

Nola morroien begiak nagusien eskuetara

2015/06/30

EZ GUTXIETSI PROFETA
Urteko 14. igandea B (2015-07-05)

Kontakizun honek ez du harritzeko indar-faltarik. Jesus preseski bere herrian gutxietsi zuten, beste inork ez bezala ezagutzen zutela uste zutenen artean. Nazaretera iritsi da Jesus, ikasleak lagun dituela, eta inor ez zaio bidera atera; beste toki batzuetan gertatzen den ez bezala da han. Herriko gaixorik ere ez diote aurkeztu senda dezan.

Hara joan denean, harridura baizik ez du sortu. Ez dakite norengandik duen hain

2015/06/30

Sinesgabetasunaren misterioa
Urteko 14. igandea B (2015-07-05)

Joan den igandean, bi fede-eredu aurkeztu zizkigun Markosen ebanjelioak: odol-jarioa zuen emakumearena eta Jairorena. Gaur kontrako jarrera bat dakarkigu: Nazareteko jendearena; beren fede-faltaz Jesus txunditu egin dute.

Arrakasta Kafarnaumen

Interesgarria da konparatzea, Nazareten gertatua ebanjelioaren hasieran gertatuarekin: larunbatean oraingoa ere, Kafarnaumen, Jesus sinagogan ari da eta jendeak galdegiten du, zur eta lur: «Zer da hau? Irakaspen berria da, aginpidez emana. Espiritu likitsei ere agintzen die eta

2015/06/26

San Pedro eta San Paulo ABESTIAK 2015-06-29

SARRERA

Jaungoikoaren / hegalen pean / “zer bakean!” (bis)
Indar guztiak / dituenaren / “itzalean!” (bis).

Jaunari diot: / Nire geriza / zure baitan;
bihotz guztiaz / nago Jaunaren eskuetan.

AINTZA ZERUAN

Aintza, aintza, aleluia” (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza / Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza / Jainko berak eman digun / maitasunaren Hitza
betetzen gabiltza.

SALMOA

Txasta ezazue / ta

2015/06/26

San Pedro eta San Paulo (ekainaren 29a)
HOMILIA

Anai-arrebok!

San Pedroren eta San Pauloren jaia ospatzen dugu. Bi apostolu handi. Jesusen eta Jesusen asmoaren bi maitemindu suhar eta bero. Jesusengatik eta Jesusek eman zien egitekoarengatik bizia emateko gai izan ziren.

Jesus hil ondoren, Jerusalemgo lehen kristauek zailtasun handiak bizi izan zituzten, judu eta Jerusalemgo erromatar agintariekin. 36. urtean Esteban hil zuten; hilketa hartan parte hartu zuen Saulok, gerora Paulo izango zenak.

Ondoren bakealditxo

2015/06/26

SAN PEDRO ETA SAN PAULO (2015-06-29)

SARRERA

San Pedroren eta San Pauloren jaia ospatzen dugu gaur. Oso jai atsegina: Pedro, hasiera batean gizon ahula baina ausarta; gero, erabat Kristori eta jendeari emana. Paulo, hasieran kristauen pertsegitzailea; gero, buru-belarri Kristori emana.
Haien fedea, testigantza eta Kristorekiko maitemina gogoratzeak poztu gaitzala, eta indartu Jesusi bete-betean jarraitzeko.

LEHENENGO IRAKURGAIA Eginak liburutik (12,1-11)

Herodes Agripa erregearen garaian zen. Kristauak ugaltzen ari ziren. Juduek ezin eraman zuten hori. Herodesek,

Page 195 of 218