GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/04/23

SINETSI (Joan 15,1-8)
Pazkoaldiko 5. igandea B (2018-04-29)

Fedea ez da bihotz-zirrara edo emozio bat. Dudarik gabe, sinestedunak sentitzen du bere fedea, esperimentatzen du eta gozatzen du hartaz, baina oker handia izango litzateke hura «sentimentalismo» batera mugatzea. Fedea ez da sentimenduen baitan dagoen zerbait: «Jada ez dut ezer sentitzen; fedea galtzen ari naiz nonbait». Fededun izatea, jarrera erantzukizunezkoa eta arrazoitua izatea da.

Fedea ez da iritzi pertsonal bat ere. Fededuna pertsona bezala

2018/04/21

Pazkoaldiko 4. igandea B (2018-04-22
HOMILIA

Anai-arrebok!

Oscar Romeroren hitz batzuekin hasi nahi dut nire hitzalditxo hau. Dakizuenez, Oscar Romero El Salvadorreko artzapezpikua izan zen. Meza ematen ari zela, militarren sikarioek hil zuten 1980-03-24an. Frantzisko aita santuak dohatsu deklaratu zuen 2015-05-23an, eta Paulo VI.a aita santuarekin batean, santu deklaratuko du datorren udazkenean, Erroman.

Horiek horrela, hil zuten baino hilabete batzuk lehenago, hitz hauek esan zituen Romerok: «Elkarte honen artzain naizenez, behartua nago bizia

2018/04/20

PAZKOALDIKO 4. IGANDEA B 2018-04-22

SARRERA

Senideok, Pazkoaldiko laugarren igandera iritsi gara. Ebanjelioa artzain onaz mintzo zaigu: Jesus da artzain ona.
Israeldarren ingurumen erlijiosotik kanpo ere aipatzen zuten artzain onaren irudia; adibidez, Mesopotamiako artean bildots bat lepoan duela ageri da artzain ona; Greziakoan, berriz, Hermes greziar jainkoa ahari bat lepoan duela ageri da.
Kristauak hasieratik beretik baliatu ziren irudi honetaz, Jesus, artzain on-on bezala irudikatzeko.
Itun Zaharrean, Israel herriaren

2018/04/17

Pazkoaldiko 4. igandea B ABESTIAK (2018-04-22)

SARRERA

Kristo bizi da, bizi,
lehen, orain, beti.

Hilen artetik zaigu
Kristo berriz piztu,
lotan daudenetatik
lehen bizi fruitu,
berak heriotzea
piztuz du garaitu.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko
eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jainkoa baita nire indarra
(e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta

2018/04/16

Iragana, oraina eta geroa (Joan 10,11-18)
Pazkoaldiko 4. igandea B (2018-04-22)

Gaurko igande honen aurrekoetan Jesus berpiztuaren hainbat agerpen gogoratu ditugu. Gaurko honetan eta Igokundea arte, ebanjelioak San Joanen liburutik hartuko ditugu, eta Jesusen eta kristauaren arteko hainbat alderdi izango dituzte ardatz: artzain ona, mahatsondoa eta aihenak, agindu berria, apaiz-otoitza.

Ez da gauza erreza gaurko hiru irakurgaien artean erlaziorik ikustea, irudi oso desberdinak baitakartzate: oinarria, Jesusez hitz egiteko (1. irakurgaia); Aita eta

2018/04/16

BARNEZ BILATU (Joan 10,11-18)
Pazkoaldiko 4. igandea B (2018-04-22)

Ezin taxutu da Jainkoagana automatikoki eraman zaitzakeen egitarau edo teknikarik. Ez da metodorik, harekin era seguruan topo egiteko modukorik. Nork bere bidea egin behar du; izan ere, nork bere era du Jainkoaren misteriora irekitzeko. Halaz guztiz, bide guztiek ez dute balio, neurri berean, fedea esnatzeko.

Bada jenderik, Jainkoaz inorekin hitz egiten ez duenik. Gai tabu bat da; mundu pribatuko gauza da. Baina, gero,

2018/04/14

Pazkoaldiko 3. igandea B 2018-04-15
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko hiru irakurgaiak gai bat beraren inguruan mintzo zaizkigu: gizon-emakume guztien bekatuen barkamena, Jesusen gurutzeko heriotzari esker.

Lehen irakurgaia honela bukatzen da: «Beraz, damutu eta bihotz-berri zaitezte, zuen bekatuak ezabatu daitezen». Bigarrena honela hasten da: «Ene seme-alabok, idazten dizuet, bekaturik egin ez dezazuen. Halere, norbaitek bekatu egiten badu, badugu abokatu bat Aitaren ondoan: Jesu Kristo, gizon zuzena». Eta ebanjelioak esan digu: «Jesusen izenean, konbertsioa eta bekatuen

2018/04/12

PAZKOALDIKO 3. IGANDEA B 2018-04-15

SARRERA

Anai-arrebok, Pazkoaldiko hirugarren igandea ospatzen dugu gaur. Pazkoaldi osoan bezala, Jesus bizi dela eta Bizia ematen duela ospatzen dugu. Bizi berri hori, gaurko hiru irakurgaietan, konbertsio eta barkamen bezala ageri. Konbertsioa, Bizira itzultzea da. Barkamena, Bizia ematea da.
Bekatua da beldur izateko arrazoi bakarra. Bekatua zuzengabekeria da, zapalketa. Bekatua dagoen lekuan Biziari indarra kentzen zaio. Bekatua, beraz, honetan datza: kalte egitean, nork bere buruari edo

2018/04/11

Pazkoaldiko 3. igandea B ABESTIAK (2018-04-15)

SARRERA

Abestu dezagun denok / misterio handiena:
garaiturik heriotza, / piztu da Jesus Jainkoa.

R/.- Aleluia! Aleluia! / Hilobitik piztu Jauna!
Aleluia! Aleluia! / Hilobitik piztu Jauna!

Ekaitzaren ondorean / eguzkia agertzen da;
garaiturik heriotza, / Jesus ona berpiztu da.-R/.

BATAIOA BERRITU

R/.- Hartuko dugu ura pozik / osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko / eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.- R/.

Jainkoa baita nire indarra / (e)ta

2018/04/09

LEKUKOAK (Lukas 24,35-48)
Pazkoaldiko 3. igandea B (2018-04-15)

Jesus berpiztuak eta ikasleek topo egin izana esperientzia fundatzaile bezala deskribatu du Lukasek. Argi dago Jesusen gogoa. Bere egitekoa ez du bukatu gurutzean. Hil ondoren, Jainkoak berpizturik, harremanetan jarri da bereekin, «lekukoen» mugimendua abian jartzeko; herri guztiei Berri Ona kutsatzeko gai izango dira hauek: «Ene lekuko zarete zuek».

Ez da izan gauza erraza gizon haiek, nahasmenduak eta beldurrak joak diren haiek, lekuko bihurtzea. Pasadizo

Page 112 of 218