GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/04/08

Barkazioa, piztuera eta misioa (Lukas 24,35-48)
Pazkoaldiko 3. ig. B (2018-04-15)

Gaurko hiru irakurgaiak bat datoz mundu guztiari bekatuen barkazioa emateari dagokionez, Jesusen heriotzari esker. Lehena honela bukatzen da: «Beraz, damutu zaitezte eta bihotz berritu, zuen bekatuak ezereztu daitezen». Bigarrena honela hasten da: «Ene seme-alabok, bekaturik egin ez dezazuen idazten dizuet hau. Baina, norbaitek bekatu egiten badu, badugu Aitaren aurrean geure alde aterako dena, Jesu Kristo, zuzena». Ebanjelioan, berriz, Jesusek dio:

2018/04/07

Pazkoaldiko 2. igandea B (2018-04-08)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Benetan ederra eta aberatsa da gaurko ebanjelioa. Hemen, bakea eman digu Kristo berpiztuak; hemen kreazio berria hasi du Jainkoak arnasa berria ematearekin; hemen bekatuen barkazioa eman digu Jainkoak.

Ikasleak ateak itxirik bizi ziren, juduen beldurrez. Gauza normala; izan ere, juduek hil berria zuten Jesus; honengan jarria zuten beren esperantza ikasle horiek, eta orain zer? Hil duten horren ikasle izateaz gain, galilearrak dira. Nork defendituko ditu kalean?

Bat-batean,

2018/04/05

PAZKOALDIKO 2. IGANDEA B 2018-04-08

SARRERA

Anai-arrebok! Jesusen piztueraren zortziurrena ospatzen dugu gaur: ebanjelioak aipatzen duen zortzigarren eguna da. Ikasleak etxean bildurik daude, judu-agintarien beldurrez.
Joan den igandean entzun genuenez, Magdalako Mariak albiste handia ekarri die: Jesusen hilobia hutsik dagoela. Baina hori ez da aski izan beldurra uxatzeko. Izan ere, egia esateko, hilobia hutsik ikusi izana ez da aski. Jesus ikusteak bakarrik emango die segurtasuna. Jesus ikustea. Jesus bizi delako esperientzia. Jesusen

2018/04/05

Pazkoaldiko 2. igandea B ABESTIAK 2018-04-08

SARRERA Hau da eguna Jaunarena (Bened 369. or; Gora Jainkoa-2,38. or.)

R/.- Hau da eguna, / Jaunarena: / Gaur piztu da ta / Jesus Jauna.
Piztu ta kanta: / “Ona Jauna!, / Zer zoriona! / Zer eguna!”

Zatozte, kanta / Jainkoari, / osasun dugun Harkaitzari.-R/.

Goazen eskerrak / ematera, / soinu ta kantuz goratzera.-R/.

BATAIOA BERRITZEA Hartuko dugu ura pozik (Isaias 12,2.4.4bcd-6) (Jaunaren Deia Meza Abestiak 55. or.)

R/. Hartuko

2018/04/02

Agerpen berezi-berezi bat
Pazkoaldiko 2. igandea A (2018-04-08)

Jesus berpiztuaren agerpen guztiak dira bereziak. Halakoa kontatzean ere desberdin dira ebanjelariak: Markosentzat hiru dira hilobira doazen emakumeak (Maria Magdalena, Maria Kleofasena eta Salome); Lukasenean ere hiru dira, baina desberdinak (Maria Magdalena, Joana eta Maria Santiagorena); Joanengan, berriz, bakarra da (Maria Magdalena, nahiz eta, ondoren, pluralean mintzo den: «ez dakigu non ezarri duten»). Markosen kasuan, mutil bat ikusi dute, zuriz jantzia, hilobi barnean

2018/04/02

AGNOSTIKOAK?
Pazkoaldiko 2. ig. B 2018-04-08
Inork gutxik lagundu digu Christian Chabanisek adina, gaur egungo gizakiak Jainkoaren aurrean duen jarrera ezagutzen. Beraren elkarrizketak ezinbesteko agiri edo dokumentu dira, gaur egun zientifikoek eta pentsalariek Jainkoaz zer pentsatzen duten jakiteko.

Chabanisek aitortzen du, uste zuela, gaur egungo ateorik ospetsuenei elkarrizketak egiten hasi zenean, ateismo zorrotza eta ongi oinarritua topatuko zuela haiengan. Izatez, ordea, egiaztatu zuen, lanbide argitsu eta zintzotasun handikoen atzean, «egia bilatzearen

2018/03/31

Piztuera Igandea B 2018-04-01
HOMILIA

Anai-arrebok!

Elizak igande hauetan bi esaldi hauek errepikatzen ditu gehienik: «Kristo piztu da» eta «Jainkoak Jesus berpiztu du».

Kristauon fede honen inguruan, hiru galdera datozkigu gogora. Batetik, nola iritsi da Eliza fede horretara, Jesus piztu dela sinestera? Bigarren, zer da benetan Jesusen pizte hori? Eta hirugarren, zein ondorio ditu kristauarentzat?

Lehenik eta behin, nola iritsi ziren ikasleak Jesus piztu zela sinestera? Eta nola iritsi gara gu fede horretara? Ez

2018/03/31

Pazkoa Gaubeila B 2018-03-31
HOMILIA
Anai-arrebok!

Garai batean, kristau batzuek gau osoa ematen zuten gaubeilan, KRISTOREN PIZTUERA OSPATZEN.
Zer da Kristoren piztuera? Hori pixka bat ulertzeko, gaur entzun ditugun irakurgaiak kontuan hartu beharko genituzke.

Lehen irakurgaia (Ir 14,15−15,1), Irteera liburukoa da: Moises buru dutela, israeldarrek askatasuna lortu dute, eta itsasoan barna ihes egin diete egiptoarrei; oso gogoan hartzekoa da «itsasotik irtete» hori. Itsasoak, Jesusen heriotza iradokitzen du. Israeldarrak itsasotik bezala,

2018/03/30

Ostiral Santua B 2018-03-30
HOMILIA

Anai-arrebok!

Askotan esan izan dugu: San Joanen ebanjelioak garaipen eta aintza bezala azaltzen ditu Jesus Nekaldia eta gurutzeko heriotza. Beste hiru ebanjelioek ez bezala oso. Beste hirurek era dramatikoan agertu digute Jesusen heriotza; ia-ia porrot bezala. Joanek, alderantziz, garaipen eta aintza bezala. Jesusek berak esana zuenez: Gurutze-puntara jasoko nautenean, gizon-emakume guztiak neugana erakarriko ditut.

Gaur entzun dugun Nekaldiaren kontakizunari gainbegiratu bat ematea aski dugu hori argi eta garbi

2018/03/29

Ostegun Santua B 2018-03-29
HOMILIA

Anai-arrebok:
Ostegun Santua ospatzen dugu gaur. Jesusek ikasleekin egindako azken afaria gogoratzen dugu.

Ebanjelioek bi ikuspegi desberdin eman digute afari horretaz; alde batetik, sinoptikoak daude: Mateo, Markos eta Lukas; bestetik, Joan.

Sinoptikoek ogia puskatu eta, ardoarekin batean, ikasleei eman izana gogoratzen digute. Geroago, lehen kristauek Jesusen agur-afaritzat eman zuten afari hori.

Ogia eta ardoa banatzea gauza normala zen juduek ospatu ohi zuten Pazko-afarian: familia-buruak egindako keinua zen. Jesusek edota

Page 113 of 218