GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/05/23

Jaia «Andre Maria, Elizaren Ama»

(Duela aste batzuk, Frantzisko aita santuak erabaki du ezen Mendekoste ondoko astelehenean, egutegi liturgikoan ezarriz, «Andre Maria, Elizaren Ama» jaia egingo dela ”.

Santa Marta Etxeko bere homilian, Frantziskok lehen aldiz ospatu du «Jaia: Andre Maria, Jainkoaren Ama» ”.

Frantziskok esan du emakumea bereizten duen bertuterik handiena txera edo samurtasuna dela, eta horregatik Elizak ikasi beharra duela ama direnengandik, apaltasun eta otzantasun-eredu direlako.

AITA SANTUAREN HITZALDIKO ZATITXO BATZUK

2018/05/20

ADISKIDERIK HOBENA (Mateo 28,16-20)
Hirutasun Santua B 2018-05-27

Jainko hirukoitzari dagokion kristau-fedearen muinean bada funtsezko den baieztapen bat. Jainkoa ez da izaki ilun eta barnera ezina, bere baitan era egoistan hesitua. Jainkoa Maitasun da, eta soil-soilik Maitasun. Kristauok sinesten dugu ezen errealitatearen azken misterioan, den guztiari zentzua eta izatasuna emanez, ez dagoela Maitasuna baizik.

Jesusek ez du idatzi inolako trataturik Jainkoaz. Behin ere ez da ageri Galileako jendeari Jainkoaz dotrina irakasten. Jesusentzat,

2018/05/19

Mendekoste igandea B 2018-05-20
HOMILIA

Anai-arrebok!

Mendekoste igandea ospatzen dugu gaur. Espiritu Santuaren etorrera. BIZIAREN JAIA DA. Gure Bibliako Hasiera liburuan dator jada ideia hau: «Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain iluna, JAINKOAREN ARNASA (HAIZEA, ESPIRITUA) UREN GAINEAN ZEBILEN» (Has 1,2). Nahas-mahasa bizidun egin nahiz.

Mendekoste jai honen historiak ere BIZI HORI adierazten du.

Hasiera batean, Israeldarren jaia izan aurretik, abeltzainen eta nekazarien jaia zen: uzta bildu ondoren ospatzen zuten: bizia ospatzen zuten

2018/05/17

MENDEKOSTE IGANDEA B (2018-05-20)

SARRERA

Senideok, Espiritu Santuaren etorrera ospatzen dugu gaur. Pazkoaldiko jai handi bat da Mendekoste. Are gehiago, pazkoaldi guztiaren gailurra da. Espirituaren presentzia geure baitan dugula esan nahi du Mendekoste jaiak. Jesusengan eta lehen kristauengan egin zuen gauza hura bera egiten ari da orain gutako bakoitzarengan, eta mundu osoan.
Juduen aspaldiko jaia da, jatorriz, Mendekoste. Egiptotik ihes egin ondoren, Sinai mendian Jainkoak herriari emandako Legea gogoratzen zuten juduek: Legearen elkargoa,

2018/05/16

Mendekoste igandea B ABESTIAK 2018-05-20

SARRERA

Zeru-lurren egile zeran
Espiritu Santua,
zatoz eta bete bihotzak
“piztu gugan maite-sua” (2).

Behartsuen Aita zaitugu,
lanpean atsedena.
Nahigabean gure barrengo
“poza sortutzen duena” (2).

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Eskerrak eta / gorazarre+eman
Jainkoari,
dei egin haren / Izenari.- R/.

Kanta Jaunari / ospetsu baita
egitetan,
jakin bezate lur-mugetan.- R/.

AINTZA

(APAIZAK) Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza, zuri, Jauna,
Eta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder

2018/05/15

Mendekoste festaren historia eta mezua (Baionako elizbarrutiko euskal web orritik hartu eta moldatua)
Giristinoen besta izan aintzin, Mendekoste Juduen besta bat zen. Eta Juduen besta bat izan
aintzin, laborantzako besta zen, uztak bildu ondoan ospatzen zena. Besta baten sortzea ez da
sekulan xuxen jakiten ahal : historian zehar, ohidura batzuen arrastoak agertzen dira, han eta hemen.
Mendekoste, hastapenean, laborantza besta bat zen. Emeki-emeki Elkargoaren oroitzapenak xertatu
bezala dira, izpiritual maileraino.

2018/05/14

ERABERRITU GAITZAZU BARNEZ (Joan 20,19-23)
Mendekoste igandea B 2018-05-20

Apurka-apurka barnetasunik gabe bizitzen ikasten ari gara. Jada ez dugu harremanetan egon beharrik geugan dugun alderik hobenarekin. Aski dugu denbora-pasa bizitzearekin. Konformaturik gaude arimarik gabe jokatzearekin eta ongizateaz bakarrik janaritzearekin. Ez dugu egiaren bila arriskatu nahi. Zatoz, Espiritu Santua, eta aska gaitzazu barne hutsunetik.

Errorik gabe eta helmugarik gabe bizitzen ikasi dugu. Aski dugu kanpotik programa gaitzaten uztearekin. Etengabe gara mugitzen, etengabeko zalaparta

2018/05/11

Pazkoaldiko 7. igandea B Igokundea 2018-05-13
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaur Jesus gure anaia eta adiskidearen Igokundea ospatzen dugu. Beste behin esan beharra dugu: batetik, mundualdi honetako gure ulermena eta biziera gainditzen dituen misterio da; bestetik, mundualdi honetako gure bizierarentzat erronka handia da.

Mundualdi honetan, ezin ulertu dugu sakon eta zuzen zer de Igokundea esaten dugun hori. Halere, geure arrazoimenaz eta hitzez zerbait esatera ausartu ohi gara; ahal dela, Ebanjelioan eta Itun Berri osoan oinarrituz.

2018/05/09

JAUNAREN IGOKUNDEA (B) 2018-05-13

SARRERA

Anai-arrebok, Jesus zerura joan izana ospatzen dugu gaur. Jesus behin betiko aintzatua izana. Gure esperantzaren sustraia eta oinarria da gure fede hau: Jesus hila izan dela, baina piztu eta erabat aintzatua izan dela.
Horrek ematen dio gure bizitzari zentzua, sentidua. Jesus aintzatua izan den bezala, gu ere aintzatuak izango gara.
Izan ere, Jesus, Andre Mariagandik jaiotako gizon hura Aitaren altzora joan da. Baina, halere, gurekin jarraitzen

2018/05/09

Gaitza ba al da, existitzen al da?

Duela hilabete batzuk segidako testu hau jaso nuen: «Unibertsitateko irakasle batek galdera honekin bota zien desafioa ikasleei. “Existitzen den guztia kreatu al zuen Jainkoak?” Ikasle batek adoretsu erantzun zion: “Bai, hala egin zuen”. Irakasleak berriro: “Jainkoak kreatu zuen den-dena?” Ikasleak: “Bai, jauna”. Irakasleak: “Jainkoak dena kreatu bazuen, gaitza ere Jainkoak kreatu zuen, gaitza ere existitzen baita. Eta gure egintzak gure isla direla kontuan harturik,

Page 110 of 218