GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/03/28

Piztuera Igandea B 2018-04-01

Sarrera

Anai-arrebok, Pazko Zoriontsua! Parte hartze zoriontsua Jesusek ekarri digun Bizian! Jainkoa leiala da eta beti betetzen ditu bere promesak. Horregatik, den-dena iluntasun, oinaze eta heriotza zenean, Bizia eta Egia garaile irten dira. Jesus berpiztu egin da, esan zuen bezala. Heriotzaren eta hilobiaren kateek ezin eutsi izan diote Biziaren egileari.
Jesus, bere bizitza guztian eta gizadiari zion maitasuna azken muturreraino eramanik, gizon onegi agertu da, gaitzaren atzaparretan gelditzeko.

2018/03/28

Pazko Igandea B ABESTIAK 2018-04-01

SARRERA Kristo bizi da bizi lehen, orain (Meza Abestiak Bened. 358)

R/. Kristo bizi da bizi / lehen, orain, beti.

Hilen artetik zaigu Kristo berriz piztu,
loan daudenetatik / lehen bizi fruitu.
Berak heriotzea / piztuz du garaitu. –R/.

Hilen artetik zaigu Kristo berriz piztu,
eta heriotzea piztuz desegin du.
Non duk, heriotzea, hire garaitzea.-R/.

BATAIOA BERRITU: Hartuko dugu ura pozik (Isaias 12,2.4.4bcd-6) (Jaunaren Deia Meza Abestiak {gorria}55)

R/. Hartuko

2018/03/26

Ostegun santua B ABESTIAK 2018-03-29

SARRERA

Zein gozo (e)ta eder den / anaiok elkartu
eta denok batera / Jainkoa goratu.

Gora bihotzak eta / guztiok egin kantu
Jainkoak bere eskuz / salbatuko gaitu.

AINTZA Aintza zeruetan Jaungoikoari (Peñagarikano) (Bened 88)

(APAIZAK) Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen zuri, ahuzpez agur, eskerrak zuri.

Aintza zuri, Jauna, /

2018/03/26

Meza Ostegun Santua A ohar eusk-erd 2018-03-29

SARRERA

Anai-arrebak! Pazko-hirurren santua hastera goaz. Jesusen nekaldi, heriotza eta piztuerarekin batean, geure nekaldia, heriotza eta piztuera ospatuko eta biziko ditugu egun hauetan.
Gaurko honetan, hiru misterio hauek biziko ditugu modu berezian: Jesusek ikasleei oinak garbitu izana, guk berarekin bat egiteko Jesusek bere gorputz-odolak utzi izana, Jesusek bere heriotzan eta piztueran murgildu gaituen kristau guztiok apaiz egin izana.
Lehenik, Joanen gaurko ebanjelioan datorrenez, Jesusek ikasleei

2018/03/26

Hiru erreakzio Jesusen piztueraren aurrean (Joan 20,1-9)
Pazko igandea B (2018-04-01)

Hautapen arraro bat

Elizak igande honetan bi esaldi hauek errepikatzen ditu gehienik: «Kristo piztu da» eta «Jainkoak berpiztu du Jesus». Gai honetaz Itun Berriak egiten dituen baieztapenen laburpen dira.

Halaz guztiz, igande honetako ebanjeliotzat beste hau hautatu dute: protagonistatzat ez Jainkoa, ez Kristo dauzkana, piztuera ere aitortzen ez duena. Aipatzen dituen hiru protagonistak gizaki huts dira: Maria Magdalena. Pedro eta ikasle maitea.

2018/03/26

ESPERANTZAREN MISTERIOA (Joan 20,1-9)
Pazko Igandea B 2018-04-01

Berpiztuagan sinestea, uko egitea da onartzeari gure bizitza egundoko bi hutsuneren arteko parentesi labur bat bakarrik dela. Jainkoak berpiztu duen Jesus sostengutzat hartuz, sumatzen dugu, desiratzen dugu eta sinesten dugu Jainkoa bere betera bideratzen ari dela Gizadiaren bihotzak eta kreazio osoak duen biziaren, zuzentasunaren eta bakearen irrika.

Berpiztuagan sinestea, kontra egitea da geure indar guztiz, gizon-, emakume- eta haur-multzo kontaezineko hori, bizitza honetan soilik

2018/03/24

Erramu igandea B (2018-03-25)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Markosen ebanjelioan, entzun dugun Nekaldiaren kontakizunean, puntu hauek azpimarratuko genituzke:

1.-Jesusen bakartasuna: handia da bakartasun hori: Pedrok ukatu; ikaslerik ez inguruan.

2.-Jesusen isiltasuna: harrigarria da isiltasun hori. Auzikoan zenbait hitz bakarrik; Pilato bera ere harriturik isiltasun horretaz.
Gurutzean esaldi labur bat bakarrik: «Eloi, Eloi, lama sabactani» (Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?). Hitz hauek, erromatar soldaduarentzat etsipen-oihu izan dira; judu batentzat, berriz, garaipen-oihu dira; 22 (21). salmoko

2018/03/21

ERRAMU IGANDEA B (2018-03-25)

SARRERA (Prozesioa baino lehen)

Ongi etorri, senideok. Aste Santuko ospakizunak hastera goaz. Gure erramu-adarrak eskuan ditugula, Jesus Jerusalemen sartu zela gogoratu eta gertaberritu nahi dugu: Jesus asto gainean sartu da hirian, eta jendea Jesusi goraka eta goraka ari da. Guk ere goratu egin nahi dugu, harengan sinesten dugulako; sinetsiz, egun hauetan hark egin zuen gurutze-bidea eta pìztuera berritu nahi ditugulako. Haren gurutze-bidea eta piztuera geure gurutze-bide eta piztuera

2018/03/21

Erramu igandea B (2018-03-25) ABESTIAK

SARRERA (ermita-atarian)

Bihotz batez elkarturik
Zugana gatoz, Jauna,
Zugana gatoz, Jauna.

Emaguzu zure argi,
Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.

PROZESIOKOAN

R/.- Kristo gure Errege / adora dezagun
zeru-lurren jabe / aitortu dezagun

Fede bizi baten / denok ernai,
Zureak gara gu, / o Jesus, bai,
zureak gara gu, / o Jesus bai,
ez beste jaberik / ez dugu nahi-. R/.

SALMOA

Nire Jainkoa / non zaude zu, / nola

2018/03/20

Frantzisko aita santuaren otoitza Erromako Koliseoko Gurutze Bidearen bukaerarako Ostiral Santua 2016-03-25.

Page 114 of 218