GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/06/05

Maitasun Gurutziltzatua

Anselmo Grün osb

Lurreko bere bizitzaldian jende-mota oro ukitu zuen Jesusek maitekiro: haur, emakume eta gizonezko. Haurrak besarkatu zituen eta gaixoak sendatu ukituz. Besarkatzea maitasunaren funtsezko adierazpena da; baina besarkatzean atxiki ere atxiki dezaket bestea neuretzat. Gurutzean beste maitasun bat agertu du Jesusek, inor beretzat atxikitzen ez duen maitasun bat, baizik eta bestea libre eta aske uzten duena. Bere besoak luze-luze, bere maitasunaren funtsa agertu dit Jesusek. Bere

2018/06/04

ZER DA SANOAGO? (Markos 3,20-35)
Urteko 10. igandea B 2018-05-10

Kultura modernoak osasun fisiko eta mentalaren balioa goratzen du, eta mila ahalegin-mota egiten ditu gaixotasunei aurrea hartu eta kontra egiteko. Baina, aldi berean, guztien artean ari gara eraikitzen gizarte bat, zeinetan ez baita gauza erraza sano bizitzea.

Inoiz ez da egon bizitza hain mehatxatua: desoreka ekologikoa dela medio, kutsadura, estresa edo depresioa direla medio. Bestetik, pertsonari era sanoan haztea eragozten dion biziera

2018/06/02

Urteko 9. igandea B CORPUS (2018-06-03)

Abestiak

SARRERA

Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

Aldarean aurkitzen da,
“kristau-alaitasuna” (2).
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZA GLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO (Gora Jainkoa-7,20)

R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo! (bis)

1.-Eta bakea lurrean / haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu, / bedeinkatua zu.
Gorespen zuri, / ahuspez agur, / eskerrak

2018/06/02

CORPUS igandea B 2018-06-03
HOMILIA

Anai-arrebok!

Corpus eguna ospatzen dugu gaur. Jai hau 1245ean jaio zen, Liejan (Belgikan), gazte batek izan omen zuen ikuskari bat zela eta. Bi alderdi nagusi ditu: alde batetik, Azken Afaria ospatzea, hau da, Meza ospatzea; bestetik, Mezaren luzapena: Mezan ospatu dena sagrarioan gorde eta adoratzea.

Egia esateko, Mezaren luzapen deitu dugun hori, 13. mendea baino lehenagokoa da. Lehen kristauek gaixoentzat gorde ohi zuten Eukaristia. Baina 13. mendetik aurrera

2018/06/01

CORPUS igandea B 2018-06-03

Sarrera

Senideok, Jesusek bere bizitza osoan maitasuna izan zuen gidari. Bizia emateraino. Bere heriotza hau betikotzeko, Eukaristia eratu zuen: bera izan zedin bere jarraitzaileen bide-janari.
Horrenbestez, Eukaristia ospatzen dugun bakoitzean, Jesusen heriotza eguneratzen dugu eta beraren piztuera aldarrikatzen.
Ohituraren ohituraz ez gaitezela erori ohikerian. Ez dezagula ahaztu, Eukaristia Jesusekin berarekin otordua egitea dela eta Jesus bera janari hartzea. Eta horrek Jesusen egitekoa geure egitekotzat hartzea esan nahi duela.

2018/05/29

EUKARISTIA ETA KRISIALDIA (Mk 14,12-16.22-26)
CORPUS IGANDEA B 2018-06-03

Kristau guztiek dugu ezagutzen. Igandeko eukaristia aisa bihur daiteke «babes erlijioso», aste osoan bizi ohi dugun bizitza gatazkatsutik babesteko. Tentagarria da mezara joatea, esperientzia erlijioso bat partekatzera, alde guztietatik estutzen gaituzten problemak, tirandurak eta albiste txarrak ahazteko.

Batzuetan sentibera izan ohi gara ospakizunaren duintasunari dagokionez; baina gutxiago kezkatzen gaitu Jaunaren afaria ospatze horrek berekin dituen eskakizunez ahazteak. Ez dugu atsegin izaten apaizen batek

2018/05/28

MARABU
(Eukaristiaz)

Niri, lehen, marabu delakoaren hori Duna Francisquitako Aurora la Beltranaren kopla iruditzen zitzaidan eta batzuetan ahopeka kantatzen dut xurgagailua erabiltzen dudanean:

«Con el ay, con el marabay,
con el bu, con el marabú!
Ay que me mu, que me muero,
si me miras tú!»

Geroago, ordea, begirunea diot. Foucauldeko Karlosen bizitza irakurri baitut (ez ezazu utzi bazterrera Antoine Chatelar-ek PPCen argitara eman duen haren biografia bikaina); jakin dut, tuareg herriak erabiltzen

2018/05/28

OGI IZAN

1.-Ogi izan.
2.-Esan nahi du:
jada ezin bizi zarela zeuretzat, besteentzat baizik.
3.-Esan nahi du:
jada ezin izan zarela ezeren jabe,
ez gauzen, ez denboraren, ez gaitasunaren, ez askatasunaren, ez osasunaren jabe;
zeurea duzuna ez da jada zurea,
gainerakoena eta gainerakoentzat da.
4.-Esan nahi du:
Guztiz besteen eskura egon behar duzula, aldi osoz.
Jada ezin egin duzu protestarik, asko eskatzen badizute,
oso nekoso bazaizkizu,
edozein ordutan eta edozertarako dei

2018/05/25

HIRUTASUNA (Urteko 8. ig. B, 2018-05-27)

SARRERA

Senideok, bukatu dugu Pazkoaldia. Gaur Hirutasun Santuaren eguna ospatzen dugu. Egia esateko, jai hau etengabe ospatzen dugu geure bizitzan: «Aitaren» egitean, «Aintza» esatean, «Aintza zeruetan Jainkoari» abestean etab. Bereziki, bataiokoan: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuak izan gara. Halaz guztiz, egun berezia eskaini nahi izan diogu Hirutasunari. Guztientzat, poz-arrazoi izan behar du jai honek.
Jakina, ezin dugu ulertu Hirutasuna bere baitan zen den.

2018/05/25

Urteko 8. igandea B HIRUTASUNA
Abestiak (2018-05-27

SARRERA (Bened 423)

R/.- Bat denon Jauna, / bat sinesmena,
bataio bakar bat, / ta bat Jainko ta Aita.
● Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.-
● Espiritu batean gorputz bat garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu: R/.-
● Kristorengan itxaropen bakar bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.-

AINTZA

● Aintza zuri, Jauna, / (e)ta eskerrak zuri.
R/.-Aintza zuri, Jauna,

Page 109 of 218