GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/05/08

Pazkoaldiko 7. ig. B IGOKUNDEA Abestiak 2018-05-13

SARRERA

Apostoluak mendi gainean
Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren,
Aitarengana igo zen.

R/.-Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz bat,
poz handitan, Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

Jaunak eskuak altxatu (e)ta
benedikatu zituen;
igo zenean, hari begira
zeru aldera bazeuden.-R/.

Galilearrak, zertan zaudete
zeru aldera begira?
Berriz etorri behar zaizue
gaur igoa den antzera.-R/.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren

2018/05/07

HASIERA BERRIA (Markos 16,15-20)
Jaunaren Igokundea B 2018-05-13

Hizkuntza desberdinez deskribatu dute ebanjelariek Jesusek ikasleei gomendatu dien mandatua. Mateoren arabera, Jesusek irakatsi bezala bizitzen ikasi behar duten «ikasleak eratu» behar dituzte. Lukasen arabera, Jesusen inguruan bizi izan dutenaren «lekuko» izan behar dute. Markosek, berriz, «sorkari guztiei Ebanjelioa hots egin behar dietela» esanez laburtu du guztia.

Gaur egun kristau-elkarte batera hurbiltzen direnek ez dute topo egiten zuzenean Ebanjelioarekin. Sumatzen dutena, erlijio zaharkitu baten

2018/05/05

Pazkoaldiko 6. igandea B 2018-05-06
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioaren mezua hitz hauek biltzen dutela esan daiteke: Ez da maitasunik handiagorik nork bere bizia adiskideagatik ematea baino. Alde honetatik, Jesusena berarena baino etsenplu handiagorik ez: bere bizia eman zuen mundua salbatzeko.

Baina, zorionez, badira gizadiaren eta Elizaren historian beste adibide batzuk ere.

Ezin utzi alde batera Maximiliano Kolberena. Poloniarra zen. Kaputxinoa. Andre Mariaren zale handia. Lehenik Polonian bertan lan egin zuen misiolari. Gero Japonian. Poloniara

2018/05/03

PAZKOALDIKO 6. IGANDEA B (2018-05-06)

SARRERA

Anai-arrebok, pazkoaldia bukatzen ari gara. Datorren igandean Jaunaren Igokundea ospatuko dugu. Gaur hamabost, berriz, Mendekoste; hau da, Espiritu Santuaren etorrera. Utz diezaiogun Jesus berpiztuaren Espirituari oso-osorik hartu eta bete gaitzan. Zer da niretzat Kristo berpiztua?
Joan den igandeko ebanjelioaren jarraipena da gaurkoa: ni naiz mahatsondoa, zuek aihenak, entzun genuen joan den igandean. Kristaua mahatsondoari lotua egote hori zer den argitzen jarraitzen du Jesusek, Joan ebanjelaria dela

2018/05/03

Pazkoaldiko 6. igandea B ABESTIAK 2018-05-06

SARRERA

Piztu da Kristo, aleluia.
Gu baitan dago, aleluia!

Jainkoak baitu
gaur Kristo piztu, aleluia!
Bere indarrez
piztuko gaitu, aleluia, aleluia!-R/.

Gure gorputza
baitu egoitza, aleluia!
Orain berekin
gaitu bat egin, aleluia, aleluia!-R/

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko
eta salbatzaile,
Lasai nago ni, beldur gabe.-R/

Jainkoa baita nire indarra
(e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.-R/

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,

2018/04/30

BESTE POZ BAT (Joan 15,9-17)
Pazkoaldiko 6. igandea B (2018-05-06)

Poza ez da gauza erraza. Benetako zoriontasun-uneak parentesi labur huts izaten direla ematen du, bizitza batean non etengabe agertzen baitira oinazea, kezka eta aserik eza.

Zinezko pozaren misterioa aski arrotza da gizon-emakume askorentzat. Artean badakite, agian, algaraz barre egiten, baina ahaztua dute zer den irribarre gozo bat, norberaren izatearen hondoenetik aterea. Kasik denetik dute, baina ez ditu ezerk benetan asetzen. Objektu

2018/04/26

PAZKOALDIKO 5. IGANDEA B 2018-04-29

Alegoria, irudia, imajina.

Senideok, gaurko ebanjelioak alegoria edo irudi polit bat dakarkigu: Jesus da mahatsondoa eta gu aihenak.
Jesusek esandako hitz batzuk harturik, irudi polit hau moldatu du ebanjelariak, guri Jesusen mezu mamitsu bat eskaintzeko.
Beraz, ez dugu pentsatu behar, ebanjelioan entzun dugun irudi hori Jesusek berak esana dela. Baina, Jesusek berak esana ala ebanjelariak moldatua, Jesusena da mezua, ebanjelariak Jesus nola ikusten duen adierazi nahi

2018/04/26

PAZKOALDIKO 5. IGANDEA B 2018-04-29

SARRERA

Anai-arrebok, Pazkoaldiko bosgarren igandea ospatzen dugu gaur. Biziaz ari dira gaurko irakurgaiak. Bizi ahal izateko, Jesus da mahatsondoa; gu, berriz, aihenak. Mahatsondotik datorkie bizia aihenei. Aihena ihartu egiten da mahatsondotik aparte.
Betiko bizia, Jesusengandik datorkigu. Baina bizi honek, mundu honetan gauden bitartean, kimatu beharra izaten du, inausi beharra, fruitua emango badu.
Esanahitsua da ebanjelariak darabilen segidako hizketa hau: «Zuek garbi zaudete jadanik, nik eman

2018/04/26

Pazkoaldiko 5. igandea B ABESTIAK (2018-04-29)

SARRERA

Abestu dezagun denok misterio handiena;
garaiturik heriotza, piztu da Jesus Jainkoa.

“ALELUIA, ALELUIA!
HILOBITIK PIZTU, JAUNA” (2).

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko
eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.-R/

Jainkoa baita nire indarra
(e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.-R/.

AINTZA

“GLORIA, GLORIA,
IN EXCELSIS DEO” (2).

Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu, bedeinkatua zu.
Gorespen zuri, ahuspez agur,
eskerrak zuri.

2018/04/23

Laboraria, mahatsondoa eta aihenak (Joan 15,1-5)

Anekdota bat eta aholku bat

Duela urte asko, adiskide batek igande hau Malagako Axarquian predikatu behar izan zuen; gizonezkoak, han, ohiturik zeuden egunero tabernara joaten baxoerdi bat ardo hartzera. Leku egokia, beraz, mahatsondoaz eta aihenaz hitz egiteko. Alabaina, meza bukatu zuenean, galdetu zioten jakin-minez: «Aita, zer da mahatsondoa?» Herri hartan, mahatsondoari, «vid» ez, baizik «cepa» esaten diote. Ez zuten ezer ere ulertu.

Antzeko esperientzia izan nuen lehen

Page 111 of 218