GAIA

egunean eguneko liturgia
2014/12/17

ALBISTE HARRIGARRIA
Abendualdiko 4. igandea Lukas 1,26-38 (2014-12-21)

Jesusen jaiotzaren albistea eta Bataiatzailearen jaiotzaren albistea aski paralelo eman ditu Lukasek. Bi pasadizo horien kontrastea hain da harrigarria, ze Jesusengan haragitu den Jainkoaren Misterioa argi berriz erdi-ikusteko aukera eman baitigu.

Bataiatzailearen jaiotzaren albistea «Jerusalemen» gertatu da, Israelgo hiriburu handian, judu-herriaren zentro politiko eta erlijiosoan. Jesusen jaiotza, berriz, herri ezezagun batean iragarri du aingeruak, Galileako mendialdean. Batere nabarmen ez den herrixka batean, «Nazaret» izenekoan,

2014/12/17

Hiru mezulari, hiru promes eta misterio bat
Abendualdiko 4. igandea B

Testua: José Luis Sicre.
Aurkezpena: Bene…
Euskaraz: D. Amundarain.

Lehen mezularia (Natan) eta lehen promesa (Davidi)

Abentura askoren ondoren, Iparraldeko eta Hegoaldeko errege bihurtu da David, Israelgo eta Judako errege. Hiri bat konkistatu du, Jebus (Jerusalem), hiriburu izango duena. Jauregi bat eraiki du. Eta hor hasi dira arazoak. Jauregiko aretoetan eroso bizitzen jarri denean, lotsa sentitu du Jaunaren Kutxa, Jaunaren presentziaren sinboloa,

2014/12/17

ABENDUALDIKO 4. IGANDEA B 2014-12-21

SARRERA

Senideok, Abendualdiko azken igandera iritsi gara. Datorren ostegunean Eguberria ospatuko dugu. Jesusen Jaiotza
Abendualdi honetan, nagusiki, hiru testigu edo lekuko izan ditugu: Isaias profeta eta Joan Bataiatzailea, batetik; gaur, azkenik, Andre Maria ageri zaigu lekuko handi bezala: «Egin bedi nigan zuk diozuna» erantzun dio aingeruari. Maria guztiz prest ageri da Jainkoa onartzeko. Marian duintasuna eta handitasuna ez datza, ordea, bere erraietan Jainkoa erne izana; baizik

2014/12/16

SAN PRUDENTZIO ELKARTEKO PENITENTZIA (2014-12-20)
LARUNBATA (ik. San Prud B Abendu 2014-12-20)
SARRERA: Oharpena

ABESTIA

●Sinesten du, Jauna, sinesten dut!
Bihotz barrenean gorderik zaitut;
nahigabean ere hauxe-esango dizut:
Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!
●Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!
Zugan uste duenik uzten ez duzu.
Poz ta-atsekabean dei egingo dizut:
Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!
●Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!
Naizen oso-osoa zuri damaizut.
Zurekin zerura bizitzera nahi dut:
Maite zaitut, Jauna,

2014/12/10

Eguberrietarako prestaketa hiru ekitalditan
Abendualdiko 3. igandea B

Abendualdiko hirugarren igandeko liturgiak, Eguberriak hurbil direla kontuan izanik, pozik bizitzeko gonbita dakarkigu. Lehen irakurgaiko protagonistak dio: «Pozaren pozez nago Jaunarekin, alai dut arima neure Jainkoarekin» (Is 61,10). Paulo santuak ere gauza bertsua eskatzen die tesalonikarrei: «zaudete beti pozik» (1 Ts 6,16). Joan Bataiatzailea seriosegia da pozaz hitz egiteko, baina mundua blaituko duen argiaren testigantza dakar; hori ere atseginerako arrazoia da. Datu komun

2014/12/10

ZELAITU JESUSENGANAKO BIDEA
Abendualdiko 3. igandea B (2014-12-14)

«Bada zuen artean ezagutzen ez duzuen bat». Jesusez esan ditu hitz horiek Joan Bataiatzaileak; bataiatuak izateko, Jordan ibaira doan jende artean baitabil hura, oraino jendaurrean agertu ez bada ere. Hain juxtu, bere kezka guztia «bidea zelaitzea» du Joanek, jende hark Jesusengan sinetsi ahal dezan. Horrela aurkeztu ohi zuten Bataiatzailearen imajina lehen kristau-belaunaldiek.

Baina Bataiatzailearen hitzek halako moduan daude emanik, non, geure burua kristau

2014/12/10

ABENDUALDIKO 3. IGANDEA B 2014-12-14

SARRERA

Anai-arrebok, Abendualdiko hirugarren igandera iritsi gara. Gaurko irakurgaien giroa poza eta alaitasuna da. Garai batean, GAUDETE deitzen genion igande honi; hain zuzen, Sarrerako kantua hitz horrekin hasten zen eta hasten da: «Poztu zaitezte Jaunagan beti! Berriro diotsuet, poztu zaitezte… Hurbil da Jauna» (Flp 4,4-5).
Hona, beraz, poz horren arrazoia: «Hurbil da Jauna». Geure artean dugu Jauna. Noiznahi datorkigu bisitan.
Hona zer dioten hiru irakurgaiek

2014/12/10

Abendualdiko 3. igandea B ABESTIAK 2014-12-14

SARRERA

Alaitasuna lurrean:
badator egunsentia.
Alaitasuna lurrean:
gu salbatzera dator Jainkoa.

Jainko zuzen, zintzo,
gutaz, arren, erruki:
agindu zenu(e)n Salbatzailea,
zure seme-alaboi,
arren, bidali.

SALMOA (Mintzo eta Kantu 2014 abendualdia 1/56)

Bedeinkatua Jauna,
gure Jainkoa.

Handiesten du nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat neure barruna,
Jainkoa baita nire salbamena,
ikusi baitu mirabe honen ezereztasuna.

Bedeinkatua Jauna,
gure Jainkoa.

ALELUIA (Mintzo eta Kantu 2014 abendualdia 1/57)

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jaunaren espiritua niregan dago,
behartsuei berri

2014/12/04

Abendualdiko 2. igandea B 2014-12-07
HOMILIA

Duela gutxi gertatua. Urtetan aurrera noala eta, galdezka nire lanetan txanda zeinek egingo ote lidakeen. Besteak beste, esperantza handirik gabe izan bada, pertsona bati planteatu diot, eta hurbiletik ikusi nahi lukeela zer egiten dudan. Ustekabean, bizia.

Egiaztatua, beste behin, bizia edozein lekutan dela bizia. Esaterako, zenbait urte-arotan, zeinek esan Aralar mendia berde-berde ikusi behar dugunik? Baina aski da euri pixka bat baino gehixeago egitea, eta hor

2014/12/03

Abendualdiko 2. igandea B ABESTIAK 2014-12-07

SARRERA

Alaitasuna lurrean:
badator egunsentia.
Alaitasuna lurrean:
gu salbatzera dator Jainkoa

Jainko zuzen, zintzo,
gutaz, arren, erruki:
agindu zenu(e)n Salbatzailea,
zure seme-alaboi,
arren, bidali.-R/.

SALMOA (Mintzo eta Kantu 2014 B abendualdia 1/35)

Jauna, zure onginahia
erakuts iezaguzu,
zure salbamena
emaguzu.

Entzungo dut Jaunak dioen Hitza:
“Bakezkoa da Jainkoaren Hitza”.
Hurbil zaie haren beldur direnei salbamena:
gure lurrean haren aintza biziko da.- R/.

ALELUIA (Mintzo eta Kantu 2014 Abendualdia 1/36)

Aleluia, aleluia, aleluia.

Urra

Page 211 of 218