GAIA

egunean eguneko liturgia
2014/11/18

URTEKO 34. IGANDEA A (KRISTO ERREGEA) 2014-11-23

SARRERA

Senideok, urte liturgikoan azken igandera iritsi gara. Kristo Errege eguna ospatzen dugu. Datorren igandean Abendualdia hasiko dugu; Mariagandik jaio den Jesusen etorrerako prestaketa.
Gaur liturgiaren lerro-buruak dio: «Jesu Kristo, Unibertsoaren Erregea»; alabaina, lehenengo irakurgaia artzain onaz mintzo, eta ebanjelioa mundu honetan behartsu direnei laguntzera eragiten digun Jainkoaz.
Kristori errege izena ematea, bai berez, bai egungo gizarte-giroan gauza aski bitxia eta arrotza da. Alde batetik,

2014/11/18

AUZI BITXIA
(Urteko 34 ig. KRISTO ERREGE 2014-11-23)

Iturriek ez dute dudarako biderik ematen. Laguntza-premian ikusten dituenei emanik bizi da Jesus. Ezin egin du ezikusiarena. Ez da sufrimenik bere egin ez duenik. Bat egin du txikienekin eta ezgaituenekin, eta ahal duen guztia egin du haientzat. Errukia du Jesusek lehenengo gauza. Horixe dugu Jainkoaren antzeko izateko modu bakarra: «Izan errukitsu, zuen Aita errukitsu den bezala».

Zer harritzekorik, Azken Auziaz hitz egitean, gure bizitza

2014/11/12

Urteko 33. igandea A (2014-11-16)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Joan den igandean, hamar neskatxen parabola genuen irakurtzekoa, baina alde batera utzi genuen hura, Erromako Letrango Basilikaren jaia ospatzeko. Neskatxen ebanjelio hartan, buruargi, zuhur eta aurreikusle izateko eskatzen digu Jesusek.

Gaurko parabolan, langile eta ekintzaile izateko esaten digu. Hartu ditugun dohainez baliatzeko, geure dohainei fruitu emanarazteko.

Duela bost asteko parabolako nagusia, mahasti baten jabe zen. Gauza bera beste aste batzuk lehenagokoa ere. Gaurko parabolako nagusiak ez

2014/11/12

URTEKO 33. IGANDEA A 2014-11-16

SARRERA

Anai-arrebak, urteko 33. igandea ospatzen dugu gaur. Lehenengo irakurgaia emazte jatorraz mintzo da, emazte hori Jainkoaren Jakinduriaren sinbolotzat harturik, batez ere, baina ez sinbolotzat bakarrik, baita emakumearen jatortasunaz ere. Ebanjelioa, berriz, jaso ditugun abildadeez, dohainez, mintzo da; honek ere baditu zailtasun batzuk ondo ulertua izateko. Beraz, bietan ibili beharko dugu kontuz, alea eta zaborra bereizteko.
Ebanjelioko parabola gure bizitzako alderdi guztiei dagokie. Nagitasunaren kritika da,

2014/11/11

Urteko 33. igandea A ABESTIAK (2014-11-16)

SARRERA (Bened 390)

Zeru-lurren egile zeran
Espiritu Santua:
zatoz eta bete bihotzak,
“piztu gugan maite-sua” (2)

Behartsuen Aita zaitugu,
lanpean atsedena.
Nahigabean gure barrengo
poza sortutzen duena” (2)

AINTZA

“HOSANNA, HOSANNA,
ZERU GOIENETAN” (2)

Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena

“HOSANNA, HOSANNA,
ZERU GOIENETAN” (2)

SALMOA (Mintzo eta Kantu 2014 11/36)

Bai dohatsu,
gau ta+egun
Jaunaren legea
hausnartzen duena.

Dohatsu, Jaunaren beldur dena,
haren bideetan dabilena!
Zure eskuen lana baituzu jango,
zoriontsu izango zara
eta

2014/11/11

BILATZE SORTZAILEA
Urteko 33. igandea A (2014-11-16)

Oso xaloa ematen duen arren, karga eztandagarria du talentuen parabolak. Harrigarriro, «hirugarren morroia» inolako egintza txarrik egin gabe gaitzetsi du nagusiak. Bere oker bakarra morroiak, «ezer ez egitea» izan du: ez du arriskatu bere talentua, ez dio fruiturik kendu, leku seguru batean gorde du bere hartan.

Argia da Jesusen mezua. Ez kontserbatismoari, bai sormenari. Ez bizitza agor bati, bai Jainkoari emandako erantzun eginkor bati.

2014/11/05

San Joan Letrango Basilikaren Sagaratzea (2014-11-09)
HOMILIA

Senideok!
Mezako oharpenetan agertu denez, Erromako San Joan Letrango Basilikaren Sagaratzea ospatzen dugu gaur. Ospatu esatean, errealitate bizi bat gogoratu eta bizi nahi dugula esan nahi da. Gogoratu eta bizi.
Alabaina, zein errealitate gogoratzen eta bizi dugu. Jakina, kontua ez da, duela mende asko Erroman Basilika bat sagaratu izana. Hori baino gauza askoz aberatsagoa gogoratzen eta bizi dugu.
Lehenik eta behin, hiru irakurgaietara jo

2014/11/05

Letrango Basilika Sagaratzea (2014-11-09)

SARRERA

Anai-arrebok: Fedearen eta Bataioaren bidez Eliza bat bereko kide gara guztiok. Kristo da Eliza honen oinarria. Hark eusten dio bizirik eta indarrean. Kontu handia izan beharko genuke, konfiantza harengan bakarrik jartzeko, eta ez beste inorengan, ez beste inon.
Letrango Basilikaren Sagaratzea ospatzen dugu gaur. Erromako gotzainaren katedrala da hura, Aita Santuarena, alegia. Elizbarruti bakoitzean izan ohi da katedral izeneko eliza bat; lekuan lekuko kristau-elkartearen batasunaren seinalea-edo da,

2014/11/04

NOLAKOA DA GURE ERLIJIOA?
(Letrango Basilika sagaratzea, 2014-11-09)

Jerusalemeko tenpluan Jesusek egin duen esku hartzearen pasadizoa lau ebanjelariek jaso dute. Joanek deskribatu du erarik grafikoenean: zigor batez baliatuz bota ditu Jesusek eraikin sakratutik oparitako saltzen ari diren animaliak, diru-trukatzaileen mahaiak irauli eta lurrera jaurti halakoen dirua. Oihu hau jaulki du Jesusek: «Ez bihurtu merkatu nire Aitaren etxea».

Keinu honek piztu zuen Jesus atxilotzea eta laster baino lasterrago hura hiltzea. Judu-herriaren bihotzaren kontra

2014/11/04

ABESTIAK Letrango Basilika 2014-11-09

SARRERA Agur Eliza Jaunaren egoitza (Gora Jainkoa-7, 101) (Loiola 562)

Agur, Eliza, Jaunaren egoitza,
haren gorputza, haren erreinua.
Agur, Eliza, munduko bihotza
guztien ama!

1.-Zainetan duzu Jaunaren bizia,
eta mintzoan Jaunaren egia.
Argi ezazu mundu hau guztia.
Agur, Eliza.

2.-Eskaintzen duzu lurrekoen lana
gain hartarako ontzen duzu dena,
zabal dadila Jaunaren eguna.
Agur, Eliza.

AINTZA GLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO (Gora Jainkoa-7,20)

R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!

1.-Eta

Page 213 of 218