GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/12/01

ABENDUALDIKO 1. IGANDEA B 2017-11-03

SARRERA

Senideok, Abendualdia hastera goaz. Zain egoteko aldia da. Era bizian, zain eta erne egoteko aldia. Jauna etorri zain: bai eguneroko geure bizitzan, bai gutako bakoitzaren lur honetako bizitzaren azkenean, bai munduaren azkenean. Jauna etorri dator beti; etorrera hori ezin nabarituko dugu, geure kaskoa beste mila gauzatan murgildua badugu. Modu berezian etorriko da, gutako bakoitza Aitaren altzora eramateko etorriko denean. Baina ez da hura etorrera

2017/11/29

Abendualdiko 1. ig B ABESTIAK 2017-12-03

SARRERA Bakea ta justizia (Bened 157)

Bakea ta justizia
bidali mundura, Jauna.
Zure jaiotzak gugana
bekar poza, zoriona.

R/.-Zatoz, Jauna,
zatoz lurrera
zure herri hau
salbatzera.

Okerretatik zuzendu,
gaitz bidetatik aldendu,
gure kateak apurtu,
bide ilunak argitu. R/.

Erbestetuei herria,
gose direnei ogia;
salba ezazu ludia,
agertu zeure errukia. R/.

SALMOA

Jauna, zure onginahia
erakuts iezaguzu,
zure salbamena
emaguzu.

Ezagutarazi du Jaunak
beragandiko garaipena,
Agertu du atzerrien aurrean
bere zuzentasuna.
On eta

2017/11/27

Erregua, errealitatea, adi bizitzea (Markos 13,33-37)
Abendualdiko 1 igandea B (2017-12-03)

Zenbat aste ote ditugun Jesusen jaiotza gogoratzea prestatzeko? Ez da hori. Hori baino zerbait gehiago da Abendualdia. Arazoa ez da iraganeko gertaera bat era erromantikoan gogoratzea; gertatua sakon ulertzea da arazoa, eta Jaunarekin behin betiko topo egitera prestatzea da.

Erregua (Isaias 63,16b-17.19b; 64,2b-7)

Jesus etorri aurreko mendetara garamatza lehen irakurgaiak. Israel herriak trapu zikin bezala dakusa bere burua, hosto ihartu eta zimeleko

2017/11/27

Urteak igaroko dira. Bizirik eutsiko ote diote Jesusen espirituari beraren jarraitzaileek? Premiarik handiena dutenentzat eta ezgaituenak direnentzat hark bizi izan duen zerbitzu-espirituari gogoan eutsiko ote diote? Hark urratu duen bideari jarraituko ote diote? Beraren kezka nagusia Eliza lokartuko ote den izan da. Horregatik, hiruraino errepikatu die: «bizi zaitezte esna». Ez da momentuan entzuten ari diren lau ikasleei egindako gomendioa, baizik eta aldi guztietako fededunei emandako agindua: «Zuei esaten dizuedana, jende

2017/11/25

Urteko 34. ig. A Kristo Erregea 2017-11-26
HOMILIA

Anai-arrebok!

Urte liturgikoaren azken igandea da gaurko hau. Dakizuen bezala, igandeko ospakizunari dagokionez, liturgia hiru arotan banatzen dugu: A urtea (Mateoren ebanjelioa irakurtzen dugu nagusiki), B urtea (Markosen ebanjelioa irakurtzen dugu nagusiki) eta C urtea (Lukasen ebanjelioa irakurtzen dugu nagusiki). Ba, urte liturgikoaren azken igandean, hiru aroetan Kristo Errege eguna ospatzen dugu.

Baina, zer gauza bitxia: hiru aro horietan, zein Jesus, nolako Jesus agertzen

2017/11/24

URTEKO 34. IGANDEA A (KRISTO ERREGEA) 2017-11-26

SARRERA

Senideok, urte liturgikoan, azken igandera iritsi gara. Kristo Errege eguna ospatzen dugu gaur. Datorren igandean Abendualdia hasiko dugu; Mariagandik jaio den Jesusen etorrerako prestaketa.
Gaur liturgiaren lerro-buruak dio: «Jesu Kristo, Unibertsoaren Erregea»; alabaina, lehenengo irakurgaia artzain onaz mintzo da; ebanjelioa, berriz, mundu honetan behartsu direnei laguntzera eragiten digun Jainkoaz. Esan nahi da, Kristoren Erregetza ez dela mundu honetako erregeena bezalakoa. Zorionez!
Horrenbestez, Kristori errege

2017/11/22

Urteko 34. ig A ABESTIAK Kristo Errege 2017-11-26

SARRERA

Jainko gizon eginari agur,
ospe, onespena;
Jesu Kristo Erregeri,
esker otoitz, maitasuna.

Mundu guztiak bete dezala
Jesu Kristoren legea,
mundu guztira heldu dadila,
harek dakarren Argia.-R/

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean
Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora zu, bedeinkatua, zu,
gorespen zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna,

2017/11/20

Bi erregalu, baldintza baten pean (Mateo 25,31-46)
Kristo Erregearen Jaia, Urteko 34. igandea (2017-11-26)

Urte liturgiko honen azken igande honek Jaunaren garaipena ospatzera gonbidatzen gaitu, beraren bizitzako memento zail eta gogorrak gogoratu ondoren. Alabaina, irakurgaiak ez dira mintzo kanpaiak joz eta zeremonia distiratsuz ospatzeaz. Kristo Erregeak gurekin zein ondo jokatzen ari den eta gugandik zer espero duen esaten digute.

Lehen erregalua: Jaunaren arreta gurekiko (Ezekiel profeta 34,11-12.15-17)

Antzinako Ekialdean, erregeaz hitz egitean erabili

2017/11/20

GAUZA ERABAKITZAILEA (Mateo 25,31-46)
Urteko 34. ig Kristo Errege (2017-11-26)

Gaurko kontakizuna ez da juxtu parabola, baizik eta herri guztien azken auziaren gogorapena. Elkarrizketa luzea da pasadizo guztia; Jesus berpiztua baizik ez den Epailearen eta bi pertsona-talderen arteko elkarrizketa da; azken hauen artean, batetik, premia handienekoen sufrimendua arindu dutenak daude eta, bestetik, beren laguntza ukatuz bizi izan direnak.

Mendeen joan-etorrian, «Ebanjelioaren laburbiltzerik hoberentzat» eman izan dute kristauek elkarrizketa txundigarri hau, «maitasun solidarioaren

2017/11/18

Urteko 33. igandea A 2017-11-19
HOMILIA

Anai-arrebok!

Liturgi urtearen azken hiru igande hauetan, Mateoren ebanjelioko 25. kapitulua ari gara entzuten: joan den igandean hamar neskatilen parabola, gaur talentuen parabola, datorren igandean Jesus aintzatsuaren etorrera.

Hamar neskatilenak, adi eta azti bizitzeko eskatu zigun; talentuenak, hartu ditugun dohain, abildade eta gaitasunak kementsu erabiltzeko eskatzen digu; Jesus aintzatsu etortzeak, gure bizitza azti eta adi bizitzeak eta gure gaitasunak kementsu erabiltzeak zer ondorio izango duten adieraziko digu;

Page 125 of 218