Urteko 34. ig A ABESTIAK Kristo Errege 2017-11-26

SARRERA

Jainko gizon eginari agur,
ospe, onespena;
Jesu Kristo Erregeri,
esker otoitz, maitasuna.

Mundu guztiak bete dezala
Jesu Kristoren legea,
mundu guztira heldu dadila,
harek dakarren Argia.-R/

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean
Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora zu, bedeinkatua, zu,
gorespen zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesukristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna,
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
entzun gure deia,
Aitaren eskuin aldean
jarririk zaude zu, Erruki Jauna.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Zu bakarrik Santua,
zu bakarrik Jauna,
zu bakarrik goi-goikoa
Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin
Jainko Aitaren argitan. Amen.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

EDO

Aintza zeruan, aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Jauna dut artzain,
ez naiz ezeren
beharrean.

Zoriona eta onginahia ditut aldean,
neure bizitza guztiko egunetan;
eta Jaunaren etxean naiz biziko
luzaroen luzaro.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Bedeinkatua,
Jaunaren izenean datorrena!
Bedeinkatua,
gure aita Davidengandik
datorren erreinua!

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
handitu zuk
nire sinesmena.

SANTU

Santu, Santu, Santua,
diren guztien Jainko Jauna,
zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna, zeru goienetan!

Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, zeru goienetan!

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA (Gora Jainkoa-7)

1)Jauna, gure Jainkoa, bedeinkatua Zu!
Zeru-lurren Egile, bedeinkatua Zu!
Guztien Salbatzaile, bedeinkatua Zu!
Gure Jabe zara ta, bedeinkatua Zu!
Gure Jabe zara ta, bedeinkatua Zu!

2)Jesus, Jainko Semea, bedeinkatua Zu!
Guregatik hil zara, bedeinkatua Zu!
Aitak piztu zaitu ta, bedeinkatua Zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua Zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua Zu!

3)Espiritu Santua, bedeinkatua Zu!
Bizian bizigarri, bedeinkatua Zu!
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua Zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua Zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua Zu!

AZKENA

Kristo gure Errege
adora dezagun,
zeru-lurren jabe
aitortu dezagun.

Fede bizi baten denok ernai,
zureak gara gu, o Jesus bai,
zureak gara gu , o Jesus bai,
ez beste jaberik, ez dugu nahi.-R/.