GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/10/23

Ikasi nola salba zaitezkeen hogeita hamar segundoan (Mt 22.34-40)
Urteko 30. igandea A urtea (2017-10-29)

Zein da agindu nagusia? Katoliko askok erantzungo luke: «Igandean meza entzutea». Uste hori dutenak, igande honetan ez dira joango segur aski mezara. Beste uste bat izan eta igande honetan mezara joango direnek gustukoa izango dute Jesusek uste zuena gogoratzea.

Jesusen garaikideen problema

Gaurkoaren aurreko igandetan, talde erlijioso desberdinak jarri zaizkio Jesusi aurrez aurre, eta ez dira oso

2017/10/23

MAITASUNEAN USTEA IZAN (Mateo 22,34-40
Urteko 30. igandea A (2017-10-29)

Kristau-erlijioa sistema erlijioso nekosoa iruditzen zaio jende ez gutxiri; batez ere, Jainkoaren aurrean bizi ahal izateko, lege-sare nahasiegia. Ez ote diogu kristauok geure arreta eskaini behar, beste ezeri baino lehen, kristau-esperientziak duen gauzarik funtsezkoenari?

Ebanjelioek Jesusen erantzun hau jaso dute, Legearen agindurik nagusiena zein den galdetu dion fariseu-talde bati emana. Hona nola laburtu duen Jesusek gauzarik funtsezkoen hori: «maita ezazu Jauna, zeure

2017/10/21

Domingo 29. A 2017-10-22 (Domund y Bautizo)
HOMILÍA

Hermanos y hermanas!

En el evangelio que hemos escuchado, los fariseos y los partidarios de Herodes le dirigen a Jesús una pregunta capciosa. Le quieren pilar, para atacarle de frente.

Tengamos en cuenta la situación de Palestina en tiempo de Jesús. El Imperio Romano había invadido Palestina, como lo había hecho con otros territorios. Le han impuesto sus impuestos. Los fariseos y los partidarios de

2017/10/21

Urteko 29. igandea A 2017-10-22 (DOMUND)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurkoaren aurreko igandeetan ikusi eta bizi izan ditugu, Jesusek bertako apaizekin eta agintariekin izan dituen tirabira batzuk. Gaur beste bat dakarkigu Mateoren ebanjelioak. Gaurkoan fariseuak eta Herodesen alderdikoek eraso diote azpikeriaz: «Zilegi al da Zesarri zergak ordaintzea?»

Gogora dezagun. Zesar hori Erromako enperadorea zen. Juduak erromatarren menpe zeuden. Zergak ordaintzeaz iritzi desberdinak zituzten. Fariseuak eta Herodesen aldekoak ordaintzearen alde ageri ziren. Beste batzuek, ordaindu beste

2017/10/20

URTEKO 29. IGANDEA A 2017-10-22 (Domund)

SARRERA

Anai-arrebok, judu-agintariek ez dute amore eman nahi. Jesus nola garbituko dabiltza, haren hitza eta egintzat gogaikarri zaizkie. Gaurkoan, beste galdera bat egin diote, azpikeriaz. Zilegi al da Zesarri zergak ordaintzea?
Erantzutean, haiek ez bezalako maila batean jarri da Jesus. Esan nahi die: monetaren kasua badaezpadakoa da; gizakiak, berriz, erabateko balioa du; gizakia Jainkoaren irudira egina da. Hori da inporta duena: Jainkoaren irudi hori gordetzea, munduko

2017/10/18

Urteko 29. igandea A ABESTIAK 2017-10-22

SARRERA

Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Gure bihotz barruan,
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
argi Jainkoz betia.

Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Zoazte mundu guztira,
eta hots egin berri ona.

Goretsazue Jauna, atzerri guztiak,
goraipa ezazue, herri guztiak.

Zoazte mundu guztira,
eta hots

2017/10/16

Urteko 29. igandea A (2017-10-22)
Jainkoari Jainkoarena (Mateo 22,15-21)

Bi jarrera Zesarri emateko zergaz

Jerusalemgo tenpluaren atarian jarraitzen dugu, talde desberdinek Jesusen aurka dituzten aurkaritzen artean. Oraingo honetan, fariseuek eta herodestarrek kinka serios baten aurrean jarriko dute Jesus, erromatar enperadoreari ordaintzeko zergaren zilegitasunaz galdetzean. Garai hartan, bidesari, aduana, ondare- eta salmenta-tasengatik ordaintzen zituzten zergez gain, Zesarri ere zerga bat ordaindu beharra zuten juduek, harekiko mendetasunaren seinalerik behinena.

Fariseuek eta herodestarrek ez zuten dudarik

2017/10/16

JAINKOARENAK DIRA POBREAK (Mateo 22,15-21)
Urteko 29. igandea A (2017-10-22)

Jesusek jakin gabe, akordio batera iritsi dira fariseuak, hari behin betiko tranpa jartzeko. Ez datoz berak Jesusekin egotera. Beren ikasle batzuk bidali dizkiote, Herodes Antipasen aldeko batzuekin. Agian, ez dira falta izan azken hauen artean, Erromako zerga-biltzaile boteretsuren batzuk.

Ondo pentsatua dute tranpa: «Zilegi al da ala ez Zesarri zergak ordaintzea?». Ezetz erantzuten badu, Erromaren kontrako matxinotzat sala dezakete. Zerga-ordainketa hori zuzentzat

2017/10/14

Urteko 28. ig A 2017-10-15
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko parabolarekin, hirugarren aldiz saiatu da Jesus apaizak eta fariseuak konbentzitu eta bide onera ekartzen, Tenpluan.

Gonbidatuen parabola kontatu die. Errege batek bere semearen ezteiak ospatu nahi izan ditu. Bidali ditu zerbitzariak maite-maitea duen jende bat gonbidatzera. Bi aldiz bidali ditu. Baina, alferrik. Gonbidatuek uko egin diote jaiari.

Esker txar hori ikusirik, berriro bidali ditu zerbitzariak; baina oraingoan beste jende batengana: bidean eta bazterretan ikusiko dituzten guztiengana.

2017/10/13

URTEKO 28. IGANDEA A (2017-10-15)

SARRERA

Anai-arrebok, urteko 28garren igandea ospatzen dugu gaur. Aurreko bi igandeetan eta gaurkoan, hiru parabola berezi dakarzkigu liturgiak. Duela 15 egun, hau zen parabola: seme batek «bai» esan eta «ez» egin; beste semeak «ez» esan eta «bai» egin. Joan den igandean, mahastiko langileek mahastiaren jabe bihurtu nahi izan zuten. Gaurkoan, berriz, gonbidatuek ez dute joan nahi izan eztei-otordura.
Parabola horien jatorrian galdera bat dago, juduek Jesusi egina,

Page 128 of 218