GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/12/08

Abendualdiko 2. igandea B 2017-12-10
HOMILIA

Anai-arrebok!

Abendualdiko 2. igandea. Kristo aurreko 540. urte inguruan, erbestean zeuden judu asko eta asko, Babilonian. Bizitza latza bizi zuten. Hontan, profetak hots egin die: bukatua dute erbestealdia. Baina gauza bat da Ziro errege pertsiarrak askatasuna ematea beren aberrira itzultzeko. Beste gauza bat etxerako bide luze hori nola egin: pentsa Babiloniatik Palestinara! Berehala, beste ahots batek hots egiten du: prestatu bidea, zelaitu mendiak.

Dei hori bera hartu

2017/12/07

ABENDUALDIKO 2. IGANDEA B 2017-12-10

SARRERA

Joan den igandeko irakurgaiek zain-zain bizitzeko eskatu ziguten, adi eta esna-esna egoteko. Jarrera hori modu berezian bizi izan duten batzuez mintzo zaizkigu gaurko irakurgaiak: profetez. Beren burua garatu samartu dute eta beren betera hurbildu dira; hala, gai izan dira profeta horiek herri baten bizimoduak hondamendia edo zoriona dakarrela sumatzeko. Gaurko egoerara zerk ekarri gaitu?
Abendualdian, irudi edo pertsona giltzarri ditugu profetak. Ez aspaldiko haiek

2017/12/06

Abenduaren 8a. Andre Maria. 2017
HOMILIA

Anai-arrebok!

Andre Mariaren jai handia ospatzen dugu gaur. Kristau-elkarte osoan errotuenetakoa. 1854-12-08an, Pio IX.a aita santuak dogmatzat eman zuen Andre Maria Sortzez Garbia delakoa.

Agian, eta niretzat seguru, inportanteagoa da beste hau; aingeruak esandakoa: «graziaz betea».

Andre Maria, funtsezkoa dut neure fede-bizitzan. Jatorriz bekaturik gabea dela eta horrelakoek urruneko pertsona bezala aurkezten didate. Oso urruneko. Gizon-emakumeetan beste inor ez bezalako.

Baina, begira: Andre Mariaren ezaugarri bat dogmatzat emateak,

2017/12/06

Abendualdiko 2. ig B ABESTIAK 2017-12-10

SARRERA

Alaitasuna lurrean:
badator egunsentia.
Alaitasuna lurrean:
gu salbatzera dator Jainkoa.

Jainko zuzen, zintzo,
gutaz, arren, erruki:
agindu zenu(e)n Salbatzailea,
zure seme-alaboi,
arren, bidali.-R/

SALMOA

Jauna, zure onginahia
erakuts iezaguzu,
zure salbamena
emaguzu.

Entzungo dut Jaunak dioen Hitza:
“Bakezkoa da Jainkoaren Hitza”.
Hurbil zaie haren beldur direnei salbamena:
gure lurrean haren aintza biziko da.R/

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Urra ezazue bidea Jaunarentzat,
zuzendu haren bidexkak;
eta ikusiko dute guztiek
Jainkoaren salbamena.-R/.

SINESTEN DUT

Sinesten

2017/12/06

ANDRE MARIA SORTZEZ GARBIA B 2017-12-08

SARRERA

Andre Maria Jesusen ikasle handia da, Jesusen jarraitzaile bizia. Gauza jakina da, honetan datzala bekatua: gizakiak jainko izan nahi izatean; benetako Jainkoa baztertu nahi izatean: bere jarrera, bere jokabidea, bere biziera direla medio.
Jarrera hori gainditzeko, dohain bereziak, grazia berezia, eman dizkio Jainkoak Andre Mariari. Graziaz betea da Maria. Eta ondo asko baliatu da Maria grazia horretaz. Bete-betean aitortu du Jainkoa: «gerta bekit zuk

2017/12/05

Andre Maria ABESTIAK 2017-12-08

SARRERA

Goiz arrats eta eguerditan,
Ama, goresten zaitugu,
aingeruaren hitzak berak
guk ere esaten ditugu.

Aingeru batek Mariari dio:
“Graziaz betea”,
Jaungoikoaren Semeari
emango diozu sortzea.

Goiz arrats eta eguerditan,
Ama, goresten zaitugu,
aingeruaren hitzak berak
guk ere esaten ditugu.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.

Aintza, aintza, Aleluia!! (3)
abestu Jaunari.

SALMOA

Kanta Jaunari kantu berri,

2017/12/05

MAGNIFICATen MARIA

Andre Maria, zuk bezala dugu sinesten
fededun baten jarrerarik ederrena
abestea eta eskertzea dela
guganaino grazia eginik
iritsi den Jauna, dohain miresgarria.

Andre Maria, zuk bezala dugu sinesten
Hitzari bihotza ireki eta Bai esatea
Jaunari bidera irtetea dela,
egunero jarraitzen baitu hark deika
arratseko orduan eta egunsentikoan.

Andre Maria, zuk bezala dugu sinesten
apalen eta behartsuen Jainkoak
bere Semea konprometitu duela
mespretxuaren negarra eta zapalketa
bere haragian sentitzen duten guztien alde.

Andre

2017/12/04

Hiru bide Jesusenganantz (Markos 1,1-8)
Abendualdiko 2. igandea B (2017-12-10)

Bide poetikoa (Isaiasen irakurgaia)

K.a. 540. urte inguruan, juduek kasik berrogeita hamar urte zeramatzaten erbestean, Babilonian. Urte gogorrak, sufrimendu handikoak, askatasun eta aberrira itzultzeko antsian. Albiste on hori die hots egiten Isaias profetak. Baina bidearen luzeak, askotan zona babesgabetan barna, jende asko izuaraz dezake, desanimatu ere bai bideari ekitetik. Orduan, ahots misteriotsu batek agindua eman du, ezin jakin norena den, Jaunaren bidea

2017/12/04

JESUSEKIN ZERBAIT BERRIA HASI DA (Markos 1,1-8)
Abendualdiko 2. igandea B (2017-12-10)

Urte liturgiko berri honen joan-etorrian, Markosen ebanjelioa irakurriko dugu kristauek. Titulu honekin hasten da liburu hori: «Jesu Kristo Jainkoaren Semearen Berri Onaren hasiera». Hitz hauek iradokitzen digute jada, kontakizun horretan aurkituko dugun zerbait.

Jesusekin zerbait berri «hasi da». Horixe da Markosek argi jarri nahi duen lehenengo gauza. Aurreko guztia iraganeko gauza da. Zerbait berriren eta nahastezinen hasiera da Jesus. Kontakizunean,

2017/12/02

Abendualdiko 1. ig B 2017-12-03
HOMILIA

Anai-arrebok!

Abendualdia, gure esperantza den Jesusen zain-zain egotea da. Jakina, zain egotea, esperantza izatea, ez da besoak gurutzaturik egotea. Gure esperantza, Jesusen utopia da, Jainkoaren Erreinua da.

Ebanjelioari egindako oharpenean, Bloch filosofo ateoarena entzun dugu: «oraindik izan ez, baina izatera iristeko eginahalak egitea». Ez da gutxiestekoa filosofo horren iritzia. Baina kristauok gauza bat, oso garrantzizkoa, gehitzen diogu: eginahal horretan ez gaude bakarrik, ez gaude gizadi osoa ere

Page 124 of 218