GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/12/27

ANDRE MARIA JAINKOAREN AMA B 2017-01-01

SARRERA

Senideok, gaur hainbat jai ospatzen ditugu aldi berean. Andre Maria Jainkoaren Amaren jaia, Jesus erdaintzearen jaia, Haurrari Jesus izena ezartzearen jaia, Mundu Osoan Bakearen Eguna, Urtearen lehen eguna.
Hau da Andre Mariaren jaiaren muina: «Mariak gauza hauek guztiak bihotzean gordetzen zituen, hausnartzeko».
Jesus erdaintzearen jaia ulertzea gauza zaila da gaur egun. Baina, garai hartan, haurra herri bateko zela aitortzearen erritua zen. Eta Jesusek herri

2017/12/26

Familia Santua B ABESTIAK 2017-12-31

SARRERA

Belenen sortu zaigu Jainkoa
arratseko gau erdian,
hotzez dardaraz dago gaixoa,
lasto pixkaren gainean;
bero ahalez, bero dezagun,
apa emanez musuan.

Asko maite dut nik nire ama
ni sortu ninduelako;
baina Haurtxo hau maiteago du
nigatik jaio delako,
ta gurutzean gero odol deuna
isuriko duelako.

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari.
Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,

2017/12/26

FAMILIA SANTUA B 2017-12-31

SARRERA

Anai-arrebok: Nazareteko Familia Santuaren jaia ospatzen dugu gaur. Familia batean jaio eta bizi izan zen Jesus. Gure arteko beste edozeini gertatu izan zaion eta gertatzen zaion bezala, familiak lagundu zion Jesusi hazten, bai fisikoki, bai psikikoki, bai kulturaz eta espirituz. Familiak lagundu zion historian txertatzen, herri batean, hizkuntza batean, ohitura batzuetan, fede batean, jai batzuetan txertatzen. Dudarik gabe, berezia izango zen familia hura.
Halere, ezin ahaztu dugu

2017/12/26

Hiru jarrera Urte Berrirako (Lukas 2,15-21)
Mariaren, Jainkoaren Amaren, Jaia (2018-01-01)

Aldaketa partikular bat 1970ean

Judu orok daki haur mutikoa erdaindu egin behar dela jaio eta zortzi egunera. Horixe agindu zion Jainkoak Abrahami: «Jaio eta zortzi egunera, zeuen mutiko guztiak erdainduko dituzue belaunaldi guztietan» (Hasiera 17,12). Ondorioz, elizak abenduaren 25a Jesusen jaioteguntzat eman duenean, urtarrilaren bata Jesusen erdainkuntza egun bihurtu da, eta Jesusi izena jartzearen eguntzat.

Bazen Mariaren, Jainkoaren Amaren, jai bat; 500.

2017/12/26

GAUR (Lukas 2,16-21)
Andre Maria Jainkoaren Ama (2018-01-01)

Jesusen jaiotzaren kontakizuna honela bukatzen du Lukasek: irakurleei adieraziz «Mariak gauza hauek guztiak bihotzean gordetzen zituela». Ez du gordetzen gertatua, iraganeko zenbait oroitzapen bezala, baizik bere bizitza guztian eguneratuko eta biziberrituko duen esperientzia bezala.

Ez da funtsik gabeko oharpena. Fede-eredu dugu Maria. Ebanjelari honen iritziz, Jesus Salbatzaileagan sinestea ez da aspaldiko garai bateko gauzak gogoratzea, baizik eta beraren indar salbatzailea gaur esperimentatzea, gure bizitza

2017/12/25

Familia Santuaren Jaia B (2017-12-31)
Non familia ez baita garrantzizkoa (Lukas 2,22-40)

Ahokatzen diren bi irakurgai

Familia Santuaren jai batean, geure familia-bizitza bizitzera animatuko gintuzketen irakurgaiak nahi genituzke. Horixe gertatzen da gaurko lehen bi irakurgaiekin.

Eklesiastiko edo Ben Sirak liburuak seme-alabek gurasoei izan beharreko begirunea azpimarratzen du; Gizarte Segurantzarik ez zen garai hartan, «aita-amak ohoratzeak» berekin zuen gurasoei laguntza ekonomikoa ere ematea. Baina guztia ez zen hori; halakoen akatsak ere samurtasunez jasan behar

2017/12/25

FAMILIA KRISTAUAK (Lukas 2,22-40)
Familia Santua Jaia B (2017-12-31)

Gaur egun asko hitz egiten da familia-erakundearen krisiaz. Eta, benetan, larria da krisia. Halaz guztiz, familiaren jokabidean ematen ari den egiazko iraultza baten lekuko bagara ere, eta jende askok familiaren molde tradizional askoren heriotza aldarrikatzen badu ere, inork ez du iragartzen gaur egun familia galduko denik. Aitzitik, ematen du, historiak adierazten duela, aldi zailetan are estuago bihurtzen direla lotura familiarrak. Ugaritasunak banatu

2017/12/23

Jesusen Jaiotza B 2017-12-25
HOMILIA

Anai-arrebok!

Eguberri zoriontsuak! Poz handi baterako deia dugu gaurko jai hau. Karl Rahner teologo handiak esana da: «Jainkoak, berak bakarrik bizi nahi ez duelako, gizakia sortu du». Hari horri berari jarraituz, esan genezake: «gizakia bakarrik ikusi nahi ez duelako, Jainkoa bera gizon egin da». Hori da gaur ospatzen dugun misterio handia: Jainkoaren itxuragabeko maitasuna.

Atzo esan genuen bezala, inporta dutenak ez dira Jesusen Jaiotzaren zertzelada historikoak. Gainera, askotan

2017/12/22

Abendualdiko 4. igandea B 2017-12-24
HOMILIA

Anai-arrebok!

Lehen irakurgaiak urrutira begira jarri gaitu. David erregearen garaira. Uste denez, K.a. 1000. urte inguruan bizi izan zen David. Beti esan ohi dugun bezala, Davidez Bibliak ematen dizkigun albisteen historia ez zaigu axola gehiegi. Inporta zaiguna mezu erlijiosoa da.
Eta hauxe da gaurko lehen irakurgaiaren mezua. Davidek, bere jokabide militarra eztitu eta zuritzeko, tenplua eraiki nahi dio Jainkoari. Honek, ordea, Natan profetaren bidez esan dio:

2017/12/22

EGUBERRI: Jesusen Jaiotza B 2017-12-25

SARRERA

Anai-arrebok, eguberri eguna ospatzen dugu gaur: Jesusen jaiotza. Lukasen ebanjelioa (Lk 2,1-14) irakurriko dugu. Lukasek bere ebanjelioaren bi kapitulu eskaini dizkio Jesusen haurtzaroari. Baina, aldez aurretik jakin behar dugu hau: Lukasek ez digu informaziorik eman nahi Jesus jaio zenean gertatutakoez. Jesus piztu ondoren, apostoluek eta beste ikasleek Jainkoaren Semea jaio izana nola interpretatu zuten agertu nahi digu Lukasek. Eta hitz gutxitan esateko hau da

Page 122 of 218