GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/02/12

GARIZUMA
HAUSTERRE EGUNA
BERROGEIALDIA
PAZKOA HELMUGA

2009-02-25
Benetan, Jainkoaren bila

1.-Bi gai nagusi ditu Pazko-prestaketa den Garizumak: batetik, izangaiak edo katekumenoak bataiorako prestatzea; bestetik baraua. Bi gai hauek bakoitza bere aldetik sortu ziren antzinako kristauen artean. Bakoitzaren iraupena askotarikoa izan zen. Baraua, hasiera batean, bi egunekoa izan zen. Hiru astekoa ere bai gero. Bataiorako prestaketa ere, askotarikoa izan zen iraupenari dagokionez, eta Garizumarekin loturarik gabea hasiera batean.

2.-Berrogeialdi hau, koptoen Elizan, Jesusek

2018/02/10

URTEKO 6. IGANDEA B, 2018-02-11

SARRERA

Senideok, urteko seigarren igandea dugu gaur. Jesus Kafarnaum hiria utzi eta Galilean barna abiatu da, bere ikasleekin. Jainkoa errukitsua dela hots egin nahi du.
Gaurko ebanjelioak lepradun bat aurkeztu digu, Jesusen oinetan belauniko jarria: «Nahi baduzu, senda nazakezu» esan dio lepradunak Jesusi.
Moisesen legearen arabera, lepradunak debekatua zuen jendearengana hurbiltzea; beraz, lepradun hori legearen kontra joan da. Halere, Jesusek onartu egin du lege-hausle hori. Hori baino

2018/02/10

Urteko 6. urtea B 2018-02-11
HOMILIA

Anai-arrebok!

Duela 15 egun, ebanjelioak jendearen harriduraz hitz egin zigun, Jesusen hitz egiteko moduagatik. Joan den igandekoan, Jesusen jokabideagatik ageri zen jendea harriturik: gaixo asko sendatu zuen Kafarnaumen, Pedroren etxe-atarian. Gaurko ebanjelioak beste harridura bat agertu digu: Jesusek lepradun bat sendatu eta garbitu du.

Baina sendatzea bezain harrigarria izan da beste gauza bat. Batetik, lepradunak debekatua zuen legean jendeagana hurbiltzea; baina debekuen gainetik, konfiantza agertu du

2018/02/07

Urteko 6.igandea B ABESTIAK 2018-02-11

SARRERA

Goazen elkarturik, piztuta fedea / Argitan zabalik maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez, / entzun dezagun Jaunaren Hitza,
Bere Hitzetan, gure egia, / gure indarra, gure bizitza.

AINTZA

“AINTZA, AINTZA, ALELUIA” (3) / ABESTU JAUNARI.

Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun maitasunaren Hitza / betetzen gabiltza.-R/.

SALMOA (Mintzo eta Kantu Urteko B 2018 3/30)

R/.- Ez egon, Jauna,
nigandik urrun;
zurea nauzu,

2018/02/05

Ahalmena eta gupida ( Markos 1,40-45)
Urteko 6. igandea B (2018-02-11)

Pedroren amaginarreba eta beste gaixo asko sendatu ondoren, Jesusen lehen mirari handia dakar Markosek: lepradun bat sendatu izana. Testua sakontasun osoaz ulertzeko, Moisesen eta Eliseoren antzeko kasuak, eta oso desberdinak, izan behar dira gogoan.

Lepra antzinako Israelen: diagnostikoa eta sendatzea

«Lepra, zentzu modernoan, ez zen zehaztu 1872an A. Hansen sendagile norvegiarrak egin zuen arte. Antzina, “lepra” izena beste gaixotasun batzuei ematen zitzaien;

2018/02/05

ZOKORATUEN ADISKIDE (Markos 1,40-45)
Urteko 6. igandea B (2018-02-11)

Jesus oso sentibera zen bidean aurkitzen zuen sufrimenaren aurrean: gizartetik bazterturik, erlijioak mespretxaturik edota moralaz edo erlijioaz handiago sentitzen ziren sektoreek ukaturik ikusten zuen jendearen sufrimenaren aurrean.

Barrutik ateratzen zaio hori. Badaki Jainkoak ez duela inor negatiboki bereizten. Ez duela inor baztertzen, ez eskomikatzen. Ez dela jende onarena bakarrik. Guztiak dituela onartzen eta bedeinkatzen. Goizean goiz jaikitzeko ohitura zuen Jesusek, otoitz egiteko. Behin

2018/02/03

Urteko 5. igandea B 2018-02-04
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko irakurgaiek gizon-emakume guztiok bizi dugun esperientzia handi bat dakarkigute begi-bistara: gaixotasuna.

Zein jarrera dugu gaixotasunaren aurrean? Norberaren gaixotasunaren eta besteen gaixotasunaren aurrean.

Lehen irakurgaian, Joben liburuko pasarte bat entzun dugu. Lehenik eta behin, esan dezagun, Joben liburu hori nobela bat da, ez da historia bat. Badakigu, Jesus bera ere asmatutako ipuinez baliatzen dela bere irakaspena emateko. Hor ditugu hainbat eta hainbat parabola eder. Gauza bertsua egin

2018/02/02

URTEKO 5. IGANDEA B 2018-02-04

SARRERA

Senideok, urteko bosgarren igandea ospatzen dugu gaur. Gai desberdin asko aipatzen digute irakurgaiek.
Lehenengo irakurgaiak Job dakarkigu gogora. Joben liburuaz, gaurko liturgiako pasarte hau bakarrik hartuko bagenu, negargarria izango litzateke Joben liburu hori. Baina, zorionez, hori baino zabalagoa da liburu osoaren ikuspegia. Bestalde, norbaitek galdetuko du: Zergatik aukeratu da liturgiarako hain negatiboa eta ezkorra den pasarte hau? Erantzuna: Joben ikuspegi kaskar hori eta gaurko ebanjelioko

2018/01/31

Urteko 5. igandea B ABESTIAK 2018-02-04

SARRERA

Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona!
Zuri gure bizia;
hartu gure Jaun ona
gu geraden guztia.-R/.

Gure bihotz barruan
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
argi Jainkoz betea.-R/.

BEDEINKAZIOA Hartuko dugu ura pozik (Isaias 12,2.4.4bcd-6) (Jaunaren Deia Meza Abestiak {gorria}55)

R/. Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

1.-Jauna da nire /Jaungoiko eta / salbatzaile,
lasai nago ni, / beldur gabe. -R/.

2.-Jainkoa baita / nire

2018/01/29

Jesusen ezohiko jokabidea (Markos 1,29-39)
Urteko 5. igandea B (2018-02-04)

Joan den igandeko ebanjelioak kontatu zigun, Jesusen predikuak eta espiritu likitsen gaineko beraren ahalmenak txundidura eragin zutela. Hori guztia larunbat batean gertatu zen Kafarnaumeko sinagogan. Igande honetako ebanjelioak, larunbat hura nola bukatu zen kontatzen digu eta segidako egunetan zer gertatu zen.

Jesusek larunbatean sendatu

Jesusen irakaspenak harridura eragin zuen, aginpidez edo itzal handiz irakasten zuelako, eta ez lege-maisuek bezala. Eta aginpide hori bera

Page 118 of 218