GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/01/04

JAUNAREN EPIFANIA eusk B 2018-01-06

SARRERA

Anai-arrebok, Epifania-eguna ospatzen dugu gaur: Jauna jentilei agertu izana. Eguberritan, Jesus bere ingurukoei agertu izana ospatu dugu: artzainei agertu izana. Gaur, Epifanian, Jesus mundu osoari agertu izana ospatzen dugu: ebanjelioko jakintsu eta magoek urruneko jendea ordezkatzen dute, judu ez den jendea.
Izarren argiaz baliatu da Jainkoa jendea Jesusengana bideratzeko. Izar hori, jakina, sinboloa da. Jesusen beraren sinboloa. Izan ere, Jesus bera da izarra eta argia. Jesusek

2018/01/03

Jesusen Bataioa B ABESTIAK 2018-01-07

SARRERA

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu….R/.-

Erakusten du / hau dela gure bidea,
egin dezagun / batasun eta bakea:
hargatik gora diogu.-R/.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik / osasunaren iturritik.

Jauna da nire / Jaungoiko eta / salbatzaile,
lasai nago ni, / beldur gabe.-R/

Jainkoa baita / nire indarra / (e)ta

2018/01/03

Epifania A ABESTIAK 2018-01-06

SARRERA

Zatozte, kristauak, / bihotzak pozturik,
zatozte guztiok / Belenera
jaio den gure / Jesus ikustera.
“Jauna gurtu dezagun” (3), / ahuspezturik.

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari (Peñagarikano) Bened 88 L-1 010-14

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean Haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen Zuri, ahozpez agur, eskerrak Zuri.-R/

Jainko Jauna, Zeruko Errege, / Jaungoiko Aita guztiahalduna.
Jauna

2018/01/02

Jesusen Bataioa (Markos 1,7-11) B (2018-01-07)

Isiltasunaren adierazgarritasuna

Atzo Epifania jaia ospatu genuen, bi urtez beheko Jesus haurtxoarekin; gaur, bat-batean, adin handiko ageri zaigu Jesus, bataiokoan. Bitarteko urteez, tenplura egindako bisitaz Lukasek dakarrena salbu, ez da ezer esaten.

Isiltasun hau oso deigarria dugu. Ebanjelariek konta zezaketen gauza interesgarririk bitarteko urte haietaz: Nazaretez, lurrean zulatutako bertako etxe bereziak barne; eskualdeko hiriburu zen Seforis-ez: 5 km-ra bakarrik zegoen eta Jesusen haurtzaroan erromatarrek eraso egin

2018/01/02

Jesusen Bataioa B (2018-01-07)
JESUSEN ESPIRITUA (Markos 1,7-11)

Judu-herriak krisialdi erlijioso handia bizi zuen une batean agertu zen Jesus Galilean. Denbora asko zeraman Jainkoaren urruntasuna jasaten. Zerua «itxia» zegoela uste zuen. Ematen zuen ezin ikusizko murru antzeko batek eragozten ziola Jainkoarekin komunikatzea. Inor ez zen gai haren ahotsa entzuteko. Ez zuten jada profetarik. Ez zuen inork hitz egiten Espirituak eraginda.

Hauxe zuten gauzarik gogorrena: Jainkoa beraiez ahaztu egin zela uste izatea. Israel

2018/01/02

Magoak gu geu gara (Mateo 2,1-12)
Jaunaren Epifania B (2018-01-06)

Lehen ebanjelioaren idazlea (Mateo), segur aski, Siriako Antiokian bizi da; urteak daramatza esperientzia oso berezi bat bizitzen: Jesus judua den arren, judurik gehienek ez dute onartu Mesiastzat; bestetik, gero eta pagano gehiago ari da txertatzen kristau-elkartean. Zenbaitek era gizatar hutsean interpreta lezake gertaera arraro da: konbertitzen diren paganoak jende oso jainkozale dira, juduen sinagogari oso lotuak; baina ez dira ausartzen azken

2018/01/01

JAINKOAGANA BIDERATU (Mateo 2,1-12)
Jaunaren Epifania B (2018-01-06)

Ez da teknikarik, ez metodorik era automatikoan Jainkoagana gida gaitzakeenik. Baina badira jarrerak eta keinuak, harekin topo egitera prestatzeko, eratu gaitzaketenak. Are gehiago. Jainkoaz jaulkitako hitzik ederrenak eta diskurtsorik distiratsuenak gauza alfer dira, nork bere barnea irekitzen ez badu. Nola?

Jainkoagana bideratzeko gauzarik inportanteena, bihotz barnetik berari dei egitea da, norberak bakarrik, norberaren kontzientzia barnekoienetik. Hor zaio pertsona irekitzen konfiantzaz Jainkoaren misterioari edota hor

2017/12/31

Andre Maria, Jainkoaren Ama B (2018-01-01)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaur jai asko ospatzen ditugu batean. Nagusiki Jesusena: Jesusi izena jarri izana. Halere, gure artean gehienik nabarmendu ohi dena Andre Mariaren jaia da: Andre Maria, Jainkoaren Ama. Izan ere, Jesusen izenaren jaia urtarrilaren 3ra aldatu dute. Bestetik, Paulo VI.a aita santuak, Bakearen Egun izendatu zuen gaurko egun hau. Azkenik, Urtearen Lehen Eguna dugu; jai erlijiosoa ez izan arren, ez genuke alboratu behar: «urte

2017/12/29

Familia Santuaren Jaia B 2017-12-31
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaur esango litzateke, liturgiak gai nagusitzat Nazareteko familia eredutzat hartzera gonbidatzen gaituela, eta geure familian hura nola imitatuko saiatzera. Eta askotan horixe egin izan da gure elizetan, eta gaur berean ere bidaltzen dizkiguten idazkietan horixe da gai nagusia.

Baina liturgiak eskaini digun ebanjelioa kontuan harturik, ez da hori proposatzen diguna. Kontuan izan behar dugu Eguberrialdian gaudela, eta, horrenbestez, Jainkoa gizon eginaren misterioa proposatzen ditugula gogoeta egiteko.

2017/12/27

Andre Maria Jainkoaren Ama B ABESTIAK (2018-01-01)

SARRERA

Oi Betlehem! / Etorri da zure garaia. / Oi Betlehem!
Ongi baitu distiratzen, / zugandik heldu den argiak
betetzen ditu bazter guztiak. / Oi Betlehem!, Oi Betlehem!

Artzainekin / nator gaur zugana, Mesias, / artzainekin.
Haiek egina nahi dut egin, / adoratzen zaitut egiaz eta
maite bihotz guztiaz, / artzainekin, artzainekin.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3) / abestu Jaunari.

Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,

Page 121 of 218