GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/03/05

Jainkoaren maitasuna
eta gizakiaren erantzuna (Joan3,14-21)

Garizumako 4. igandea B (2018-03-11)

Gaurko hiru irakurgaiei begiratu arin bat emate hutsaz, beren artean erlazio argia dutela ikusiko dugu: Jainkoaren maitasuna. Lehen irakurgaian, Babilonian erbesteraturik zeuden juduen askapena eragin du maitasun horrek. Bigarrenean Paulok dio: «Jainkoa, errukiz aberatsa, maite gintuen maitasun handiaz…». Ebanjelioan, guztiz ezaguna den esaldia idatzi du Joanek: «Halako moduan maite zuen Jainkoak mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion munduari». Testuak

2018/03/05

ARGIRA HURBILDU (Joan 3,14-21)
Garizumako 4. igandea B (2018-03-11)

Irudi dakizuke, oharpen ezkorregia dela, baina hau da egia: pertsonak urtetan bizi gaitezkeela geugan gertatzen denaz ideiarik izan gabe. Eguna joan eguna etorri bizi gaitezke, ikusi nahi ezta, zerk duen egiaz mugitzen gure bizitza eta, jakin gabe, zeinek dituen egiaz gure barnean erabakiak hartzen.

Ez da trakeskeria edo adimen-eskasia baten kontua. Gertatzen dena da, sumatzen dugula, era gutxi-asko ohartuan, gauzak argiago ikusteak aldatzera

2018/03/01

GARIZUMAKO 3. IGANDEA B 2018-03-04

SARRERA

Senideok, Garizumako orain arteko hiru igande hauetan, Jainkoak egindako hitzarmenez hitz egin digu lehenengo irakurgaiak: lehenengo igandean, Noerekin egindako hitzarmenaz; bigarrenean, Abrahamekin egindakoaz; hirugarren honetan, gaur, Moisesekin egindakoaz.
Dena den, hitzarmen-arazo hori Jainkoaz hitz egiteko modu bat da. Maitasun hutsa da Jainkoa; baldintzarik gabe eskaini digu Jainkoak bere maitasuna Jesusengan. Jesus ez da joan bekatariengana eta pobreengana, berarekin hitzarmen bat egin nahi duten galdezka. Zuzenean

2018/02/28

Garizumako 3. igandea B ABESTIAK 2018-03-04

SARRERA

Basamortuan zehar dabila
Jainko herria erromes;
argi, bake (e)ta maitetasuna
dakarten zeruen galdez.
Agindu lurra Jainkoak dio
emango kateen ordez;
penak utzita goza dadien
bizi berri baten pozez.

Zure pozetan goaz, Jerusalem berri;
fedeak Zu baitan du bere zimentarri.
Maitasunak Zu zaitu bere berogarri:
piztu itxaropena zeure herriari.-R/.

SALMOA

Bai maite dudala, Jauna,
zure legea.

Jainkoaren legea bikain, barrena birbizteko.
Jaunaren arauak zuzen, bihotzaren asegarri,
Jaunaren

2018/02/26

Jesus, Jainkoaren tenplu berria (Joan 2,13-25)
Garizumako 3. igandea B (2018-03-04)

Tenplutik salerosleak Jesusek bota izana lau ebanjelioek dakarte. Baina, sarritan gertatu ohi denez, badituzte beren aldeak.

Lehiaketa baterako galderak

1.-Noiz gertatu zen aipatu eszena hori? Jesusen bizitzaren hasieran ala bukaeran?
2.-Eszena hau artista askok pintatu izan dute; adibidez, Greco-k. Irudikapen guztietan, soka-zigor bat eskuan duela ageri da Jesus. Baina lau ebanjeliotako batek bakarrik aipatzen du zigor hori; beste hiru ebanjelioetan Jesusek ez

2018/02/26

KULTUA DIRUARI (Joan 2,13-25)
Garizumako 3. igandea B (2018-03-04)

Bada zerbait asaldagarri gure gizartean, sekula salatuko ez duguna behar beste. Zibilizazio batean bizi gara, zeinetan pentsamenduaren eta jarduera-irizpidearen ardatza ezkutuko konbentzimendu hau baita: uste izatea, garrantzizkoa eta erabakitzailea ez dela norbera den hura, baizik eta norberak daukan hura (Miguel Delibes). Eta izatez, gehienak dira beren burua diruari mendean jartzen diotenak eta beren bizitza osoa opari eskaintzen.

John K. Galbraith-ek, kapitalismo modernoaren teoriko

2018/02/24

Garizumako 2. igandea B 2018-02-25
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko hiru irakurgaiak zein baino zen aberatsago eta esanguratsuagoak dira.
Lehenengoa: Abraham prest agertu da, Jainkoak eskatu omen dionez, bere semea opari eskaintzeko. Azkenean, ulertu du, Jainkoak ez diola horrelakorik eskatu.
Bigarren irakurgaian, Paulok dio, Abrahamek egin nahi izan duenarekin konparazioa eginez, Jainkoak bere semea bera eskaini digula. Eta konklusio esperantzagarri eta ikusgarri hau atera du: «Jainkoa geurekin baldin badugu, nor edo zein gure aurka?»

2018/02/22

GARIZUMAKO 2. IGANDEA B 2018-02-25

SARRERA

Senideok, Garizumako bigarren igandea dugu gaur. Jesusen Antzaldatzearen igandea: Jesus dirdaitsu agertu zaie ikasleei. Moises eta Elias, Testamentu Zaharreko bi gizon handi haiek, han zeuden. Ahots bat entzun dute ikasleek: «Nire Seme maitea da hau. Entzuiozue».
Oso argi dago mezua: Jesusi entzun behar zaio, Testamentu Zaharreko Legea eta Profetak ulertu nahi badira. Moisesek eta Eliasek ordezkatzen dituzten Legeaz eta Profetez ari gara.
Halere, arrisku honetan

2018/02/21

Garizumako 2. igandea B ABESTIAK 2018-02-25

SARRERA

Jaungoikoaren / hegalen pean,
“zer bakea” (2)!
Indar guztiak dituenaren
“itzalean” (2).
Jaunari diot:
“Nire babesa / zure baitan;
bihotz guztiaz /
nago Jaunaren / eskuetan”.

SALMOA

Ibiliko naiz
zure aurrean,
bizi direnen
lur zabalean.

“Ni bai dohabe” nioen arren,
baneukan itxaropen.
Jaunaren begietan balio handikoa
haren zintzoen herioa.-R/.

EBANJELIO AURREKOA

Aintza, Jesus, zuri beti:
zu zara gure argi.

Hodei distiratsutik Aitaren ahotsa entzun zen:
“Hau da nire Semea, nire Aukeratua.

2018/02/19

Jesusen garaipena aurreratu (Markos 9,2-10)
Garizumako 2. igandea B (2018-02-25)

Garizumako 1. igandeak Jesusen tentazioak ekarri ohi dizkigu beti; 2. igandeak, berriz, Jesusen Antzaldatzea. Ulertzeko erraza da horren arrazoia: Garizuma Pazkorako prestaketa-arazoa da; ez soilik Aste Santurakoa, Jesusen heriotzaren oroitzapentzat bakarrik harturik, baizik eta Piztueraren oroitzapentzat ere bai. Pasadizo honek, Jesusen azken garaipena aurreratzen duelarik, aste hauek egoki fokatzen lagunduko digu.

Testuingurua

Jesusek iragarri du asko sufritu beharko duela, uko egingo diotela, hilko

Page 116 of 218