Urteko 6.igandea B ABESTIAK 2018-02-11

SARRERA

Goazen elkarturik, piztuta fedea / Argitan zabalik maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez, / entzun dezagun Jaunaren Hitza,
Bere Hitzetan, gure egia, / gure indarra, gure bizitza.

AINTZA

“AINTZA, AINTZA, ALELUIA” (3) / ABESTU JAUNARI.

Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun maitasunaren Hitza / betetzen gabiltza.-R/.

SALMOA (Mintzo eta Kantu Urteko B 2018 3/30)

R/.- Ez egon, Jauna,
nigandik urrun;
zurea nauzu,
zatozkit lagun.

Poztu zaitezte eta alaitu
Jaunagan, zintzoak,
egizue pozez oihu,
bihotz zuzeneko guztiak. R/.

ALELUIA (Mintzo eta Kantu Urteko B 2018 3/31)

Aleluia, aleluia, aleluia.

Profeta handia / agertu da gure artean.
Jainkoak ikustaldia / egin dio bere herriari.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena:
Santua, santu, santua zara / Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru eta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena.
Bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.

Gure Aita

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
ETA EZ UTZI GU TENTALDIAN ERORTZEN
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Jauna gure Jainkoa, bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile, bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile, bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, bedeinkatua zu!
Gure jabe zarata, bedeinkatua zu!

Jesus Jainko Semea, bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara ta, bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta, bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua zu!

Espiritu Santua, bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri, bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua zu!

AZKENA

Lourdesko Andre Mariari (2015-02-11)
(doinua eta partitura: Cantoral Religioso de Loyola, 604. or.)

1.-Lourdesko Andere / zara zu, Ama;
zeruan ez zara / preso kartzelan.
2.- Lurrera etorri / nahi+izan duzu,
esperantza guri / beti ekarriz.
Agur, agur, agur, Maria, / agur, agur, Andre Maria.

3.-Jesusek Arnasa / zizun ezarri,
Mendekostekoan / hartaz zu betez.
4.-Bihotza gainezka / senti zenuen;
bihotz betetikan / zuk gu na(h)i betez.
Agur, agur, agur, Maria, / agur, agur, Andre Maria.

5.-Esperantzaz bete / gatoz zugana,
arnastu gaitzala / gu ere Hatsak.
6.-Lagunak gogoan, / zu bidelagun,
esperantzaz kutsa / beti ditzagun.
Agur, agur, agur, Maria, / agur, agur, Andre Maria.

7.- Lourdesen zu, Ama, / izan Izarra,
Magoek ikusi / bezain argia.
8.-Hats-etxola zaren, / zure gainean
nabari dezagun / zure Semea.
Agur, agur, agur, Maria, / agur, agur, Andre Maria.

9.-Esperantza+iturri / benetakoa
huraxe baitugu / bakar-bakarrik.
10.-Andere Maria / izan zu beti
Elizan eredu, / fede+esperantza.
Agur, agur, agur, Maria, / agur, agur, Andre Maria.