GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/01/29

GURE ETXEKO ATEAN (Markos 1,29-39)
Urteko 5. igandea B (2018-02-04)

Kafarnaumeko sinagogan, espiritu gaiztoak hartua den gizon bat sendatu du Jesusek goizean. Orain, ebanjelariak diosku, «sinagogatik» irtenik, Simonen eta Andresen «etxerantz» doala. Adierazpen hau garrantzizkoa da, zeren, Markosen ebanjelioaren baitan, etxe honetan gertatzen denak badu beti irakaspen bat kristau-elkarteentzat.

Judu-erlijioaren leku ofizial den sinagogatik, etxera doa Jesus, non eguneroko bizitza maiteenak dituen pertsonen ondoan bizi ohi baita. Etxe horretan joanen da garatzen

2018/01/27

Urteko 4. igandea B 2018-01-28
HOMILIA

Anai-arrebok!

Jesusek aginpidez hitz egiten zuen. Eta ez lege-maisuek bezala. Hauek errepikatu besterik ez zuten egin, besteek esandakoa errepikatu. Jesusek, berriz, aginpidez hitz egiten zuen. Oso gogoan hartzekoa dugu hori: nola hitz egiten dut nik?, nolako biziera bizi dut nik?

Lehen irakurgaian, Jaunak esan dio Moisesi, beste profeta bat bidaliko duela. Profeta ez da geroko gauzak asmatzen dituen pertsona bat. Jainkoaren izenean hitz egiten duena da.

2018/01/25

URTEKO 4. IGANDEA B 2018-01-28

SARRERA

Anai-arrebok, urteko laugarren igandea ospatzen dugu gaur.
Lehenengo irakurgaian, Jainkoak esaten digu: gurekin hizketan jarraituko duela; baina ez berak zuzenean, baizik eta profeta baten bidez, Moisesen bidez hitz egin zuen bezala. Esaera honetan, kristau-tradizioak ulertu du Jesus izango dela profeta hori: Jesusen bidez hitz egin du eta hitz egiten digu Jainkoak. Jainkoaren Hitza da Jesus. Jainkoak zer pentsatzen duen, zer nahi duen, zer asmo dituen

2018/01/24

Urteko 4. igandea B ABESTIAK 2018-01-28

SARRERA

Bihotz batez elkarturik
“zugana gatoz, Jauna!” (2)

Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna:
entzun arren Jauna!

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari.
Eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2).

SALMOA

Entzungo ahal duzue gaur
Jaunaren mintzoa:
“Ez gogortu zeuen bihotza”.

Zatozte, pozez oihu degiogun Jaunari,
txalo degiogun salbamen dugun harkaitzari.
Hurbil gakizkion aurrera esker-kantuekin,
jai degiogun txalo
eta eresiekin.-R/

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Ilunpean zebilen herriak
argi handia ikusi zuen;
herio-itzalpeko
lurraldean zeudenei
argia agertu

2018/01/22

Bi erreakzio Jesusi dagokionez (Markos 1,21-28)
Urteko 4. igandea B (2018-01-28)

Markos ebanjelariak Galilean barna dabilela aurkeztu digu Jesus: Jainkoaren Erregetzaren Berri Ona hots eginez dihardu. Baina ez du azaldu jendeak nola erreakzionatu duen. Badakigu lau mutil gaztek, Jesusek erakarririk, dena utzi dutela berari jarraitzeko. Eta gainerako jendeak? Nola erreakzionatu du? Hauxe izango du Markosek ebanjelioaren lehen kontakizun luzearen gaia.

Entzuleen harridura

Galileako herririk garrantzizkoenetako batean kokatu gaitu Markosek, Kafarnaumen; Damaskorekiko komunikazio-gunea da.

2018/01/22

SENDATZAILEA (Markos 1,21-28)
Urteko 4. igandea B (2018-01-28)

Markosen arabera, espiritu gaiztoak hartua zuen gizon bat sendatzea izan zen Jesusen jendaurreko lehen ekintza, Kafarnaumeko sinagogan. Pasadizo txundigarria da, irakurlea, hasieratik beretik, Jesusen indar sendatzaile eta askatzaileaz jabetu dadin.

Larunbata da eta herria sinagogan dago elkartua, lege-maisuek Legeaz egindako iruzkina entzuteko. Lehen aldiz aldarrikatu du Jesusek Jainkoaren Berri Ona, preseski Israelen tradizio erlijiosoak ofizialki irakasten diren lekuan.

Jendea harriturik gelditu da berari entzutean. Inpresioa

2018/01/20

Urteko 3. igandea B 2018-01-21
HOMILIA

Anai-arrebok!

Lehen irakurgaiak eta ebanjelioak bi gauza nagusi aurkezten dizkigute: batetik, Jainkoak gizon-emakume guztien zoriona nahi du, israeldar izan, pagano izan; katoliko edo kristau izan, beste erlijio bateko edo sinesgabe izan; bestetik, munduan ez da bekaturik, gainditu ezin denik; horretarako, Jainkoaren deia entzungo duten Jonas profeta asko behar.

Munduan jende asko da, fededun naiz esateko, Aita Santua nolako den, Gotzaina nolakoa den, Apaiza nolakoa den ikusi behar

2018/01/19

URTEKO 3. IGANDEA B 2018-01-21

SARRERA

Senideok, urteko 3garren igandea ospatzen dugu gaur. Ebanjelioari dagokionez, Markosen ebanjeliora itzuli gara.
Lehenengo irakurgaiak esango digu, paganoek kasu egin diotela Jonas profetaren hitzari, honek bere mezuan sinesten ez badu ere: ez baitu uste, ninivetarrek kasu egingo diotela. Edonola ere, irakurgaiak adierazten digu, Jainkoaren maitasuna ez dela mugatzen judu-herria maitatzera, baizik eta gizon-emakume guztiak egin nahi dituela zorioneko.
Ebanjelioan, berriz, Markosek azpimarratu du, Joan Bataiatzailearen eginkizuna

2018/01/17

Urteko 3. igandea B ABESTIAK 2018-01-21

SARRERA

R/. Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona!
Zuri, gure bizia;
hartu, gure Jauna,
gu geraden guztia.

R/. Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Gure bihotz barruan,
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
argi Jainkoz betia.

R/. Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei,
hain handi eta

2018/01/15

Jonas, Donald Trump eta Jesus
Urteko 3. ig B 2018-01-21

Joan den igandean, ebanjelioak kontatu zigun nola hasi zen Jesus harremanetan geroago bere ikasle izango zituen batzuekin. Igande honetan Markosen ebanjeliora itzuli gara; hau izango da 2017-2018ko B urte honetan eskuarki entzungo dugun ebanjelioa. Hiru eszenatan, azken biak hertsiki erlazionatuak, Jesusek bere jarduera hasteari eman dion era harrigarria kontatu digu.

1.- eszena: Jesusen hasierako jarduera

Hiru datu dakartza Markosek: 1) jarduteko hasiera-unea; 2)

Page 119 of 218