GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/01/15

POSIBLE DA BESTE MUNDU BAT (Markos 1,14-20)
Urteko 3. Igandea B (2018-01-21)

Ez dakigu ziur zein erreakzio izan zuten Bataiatzailearen ikasleek Herodes Antipasek beren maisua Makeronteko gotorlekuan preso sartu zienean. Badakigu zein erreakzio izan zuen Jesusek. Ez zen ezkutatu basamortuan. Ezta Nazareteko bere familiartekoen artean ere. Galileako herrixketan barna hasi zen mezu berezia eta harrigarria hots egiten.

Markos ebanjelariak honela laburtu du: «Galileara joan zen Jainkoaren Berri Ona aldarrikatuz». Jesusek ez du

2018/01/13

Urteko 2. igandea B 2018-01-14
HOMILIA

Anai-arrebok!

Eguberrialdiko jai handiak fedez eta esperantzaz bizi izan ditugu. Orain, Urtekoa deitzen dugun aldia hasi dugu. Aldi honetan, Jesusek jendaurrean bizi izan duen bizitza ezagutzen, bizitzen eta geure egiten saiatuko gara. Igandez igande, Jesusen bizitzako pasadizo bat aurkeztuko digu liturgiak. Aprobetxa ditzagun igande hauek ebanjelioa hobeto ezagutzeko, eta ezagutuz geure bizitzaren arnasa bihurtzeko.

Gaurko igande hau, bokazio-igandea da. Bai lehen irakurgaian, bai ebanjelioan bokazio berezien pasadizoak

2018/01/11

URTEKO 2. IGANDEA B 2018-01-14

SARRERA

Senideok, Eguberrialdia bukaturik, Urteko aldia hasi dugu. «Urteko» esaten diogu, beste aldi nagusietatik bereizteko: abendualdia, eguberrialdia, garizuma, aste santua eta pazkoaldia ez den aldiari esaten diogu «Urteko».
Urteko aldi hau bi zatitan banatzen dugu; bata, Jesusen Bataiotik Garizumara doana; bestea, Mendekoste igandetik Abendualdira doana.
Gaurko irakurgaiak bokazioaz ari dira nagusiki. Gizaki orok hartu du bere bokazioa. Gizaki nahiz kristau izateak Jainkoak dei egin digula esan nahi

2018/01/09

Urteko 2. igandea B ABESTIAK 2018-01-14

SARRERA

Zein gozo (e)ta eder den
guztiok elkartu
eta denok batera
Jainkoa goratu.

Gora bihotzak eta
guztiok egin kantu
Jainkoak bere eskuz
salbatuko gaitu.

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2).

SALMOA

Hemen nator ni,
hemen, Jauna,
egin dezadan
zuk esana.

Itxaron dut Jaunagan, itxaron,
makurtu zait eta nire oihua badu entzun.
Ahoan eresi berri bat ipini dit,
gure Jainkoarentzat gorespen.-R/.

ALELUIA

R/. Aleluia, aleluia, aleluia.
Liburuan nitaz hau

2018/01/09

Errefuxiatuak 2018-01-14 (Arratiako elizatik hartua)
https://youtu.be/X1KFZAOTHoQ

Jainko Aita bakarrak
gu gara eginak,
zorion bila gabiz (2)
bideak bardinak.

Gure antzeko dabez
amets ta ezinak
errefuxiatuak (2)
eta etorkinak.

Jesus ume txiki
ekarri gogora
Herodesen beldurrez (2)
ihes Egiptora.

Antzera datozenak
ez bota kanpora,
onartu ta elkartu (2)
gaur gure ondora.

(Etorkinaren eta Errefuxiatuaren Mundu Ekitaldia. Goiburua: Onartu, babestu eta integratu etorkinak eta errefuxiatuak). Vatikanoak 20 neurri nabarmendu ditu, NBEren (ONUren) Batzar Nagusiak 2018ko irailean onartuko

2018/01/08

Lehen profeta eta lehen ikasleak (Joan 1,35-42)
Urteko 2. igandea B (2018-01-14)

Joan den igandean Jesusen Bataioaren pasadizoa irakurri genuen. Markosen ebanjelioa irakurtzen jarraitu bagenu, segidakoa Jesusen tentazioena izango genuen. Baina, zapping liturgiko harrigarri batean, ebanjelioaz aldatu eta Joanen testu bat irakurriko dugu igande honetan. Laugarren ebanjelioak ez dakar Jesusen Bataiorik. Halere, esan digu, Joan bataiatzen ari zen lekura joan zela Jesus, eta han harremanetan hasi zela geroago bere ikasle izango

2018/01/08

ZEREN BILA GABILTZA? (Joan 1,35-42)
Urteko 2. ig B (2018-01-14)

Joanen ebanjelioan Jesusek jaulki dituen lehen hitzek nahasirik utzi gaituzte; izan ere, hondo-hondora doaz eta gure bizitzaren sustraiak berak ukitzen dituzte. Berari jarraitzen hasi diren Bataiatzailearen bi ikasleei esan die Jesusek: «Zeren bila zabiltzate?»

Ez da gauza erraza galdera xume, zuzeneko, oinarrizko honi erantzutea, gurea bezalako kultura «itxi» baten barnetik; izan ere, kultura horrek ematen du, baliabideez bakarrik arduratzen dela, gauza

2018/01/06

Jesusen Bataioa B (2018-01-07)
BATAIOA

Anai-arrebok!

Jesusen Bataioaren jaia ospatzen dugu gaur. Gure bataioaren aurrekaria da Jesusen Bataio hori. Baina errituaren azpian zer da Jesusen Bataio hori?

Badakigu, mendebaldeko, hau da, Erromako gure Elizaz gain, badagoela, besteak beste, greziar Eliza bat ere. Greziar honek baditu Erromako Elizan gorde ez ditugun tradizioak; batzuk oso interesgarri eta gogoan hartzekoak.

Horietarik bat, Jesusen Bataioari dagokion tradizioa da. Tradizio horretan Jesusen Bataioa dute Eguberrialdiko jairik inportanteena. Urtarrilaren 6an

2018/01/05

JAUNAREN BATAIOA B 2018-01-07

SARRERA

Senideok, Jaunaren Bataioa ospatzen dugu gaur, baita geure bataioa ere.
Jesusen Bataioaren kontakizuna hiru ebanjelio sinoptikoetan dator: Mateo, Markos eta Lukas. Joan ebanjelariak, berriz, zorrotz esaten digu: «Neuk ikusi dut Espiritua zerutik Jesusen gainera jaisten uso-irudian» (Jn 1,32).
Oso inportantea da mezua. Jesusek bataioa hartu nahi izatea ez zen izan apaltasun-egintza bat, ezta antzerki bat ere gainerakoen aurrean; bere nortasunaren bila ibiltzeak eragin zion: Zein da

2018/01/05

Jaunaren Epifania B (2018-01-06)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Jaunaren epifania edo agerpena ospatzen dugu gaur. Eguberri-egunean, Jesus artzainei agertu izana ospatu genuen; gaur paganoei agertu izana: magoek, Jesusenagana konbertitu diren jentil edo pagano guztiak ordezkatzen dituzte. Tartean, gu geu ordezkatzen gaituzte.

Esanahi handikoa da Edith Steinen esaldi hau, federako egin duen bidea adierazten duena: «Jainkoa egia da. Egiaren bila dabilena, Jainkoaren bila dabil, jakinaren gainean ala ez». Edith hau filosofoa zen, judu-jatorrikoa, ateoa; kristau bihurtu

Page 120 of 218