GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/08/09

SU EMAN (Lukas 12,49-53)
Urteko 20. igandea C 2016-08-14

Aski ugari dira, ongizatearen munduan sakon erroturik, kristautasuna honela ikusten duten kristauak: legea eta ezarritako ordenua mantentzeaz arduratu beharko lukeen erlijio bezala, ezertan aldatu gabe.

Horregatik, arrotz gertatzen zaie Jesusi entzutea, ez immobilismora eta kontserbatismora gonbidatzen duten esaerak, baizik gizartea sakon eta errotik eraldatzera: «Munduari su ematera etorri naiz eta ai sutan balego jada… Uste al duzue munduari bakea ekartzera etorri naizela? Ez

2016/08/07

Urteko 19. igandea C 2016-08-07
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko irakurgaietan, gomendiorik nagusiena, ebanjelioko hau da: bizi zaitezte zain-zain, adi-adi.

Halere, garrantzizkoa da testuingurua aipatzea. Joan den igandeko parabolarekin erlazionaturik dago: gizon aberats batek bere aletegiak handitzea erabaki du, uzta guztia jasotzeko. Dena jasoa duelarik, bere buruari lasai egoteko esan dio. Baina, honetan, Jainkoak esan dio: zer ari haiz? Gaur gauean berean hire biziaren bila etorriko zaizkit. Zeinentzat hire ondasun horiek guztiak?

Baina Jesus

2016/08/03

URTEKO 19. IGANDEA C (2016-08-07)

SARRERA

Senideok, urteko 19garren igandea ospatzen dugu gaur. Jainkoaren Erreinua kontuan hartzera gonbidatzen gaitu ebanjelioak. Jesusek ez digu eman definizio zehatz bat Erreinu horretaz. Jesusek ez ditu atsegin errezetak: orain hau, gero hori, hurrena hura. Aspaldi hartan kristau-ikasbidea galdera eta erantzun labur batzuen bidez ikasten zen. Jesusek ez du jokatu horrela. Errealitate bizi bat bezala aurkeztu digu Jesusek Jainkoaren Erreinua. Azken batean, eta funtsean, bere

2016/08/03

Urteko 19. igandea C ABESTIAK 2016-08-07

SARRERA BIHOTZ BATEZ ELKARTURIK

Bihotz batez elkarturik
Zugana gatoz, Jauna,
Zugana gatoz, Jauna.

Emaguzu zure argi,
Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.

Aldarean aurkitzen da
kristau-alaitasuna,
kristau-alaitasuna.

Emaguzu zure argi,
Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.

Gurutzea taٮaldarean
daukagu osasuna,
daukagu osasuna.

AINTZA

AINTZA ZERUAN, AINTZA ZERUAN,

Aintza zeruan, aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari;
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Jaunaren hitza
gure argia,
gure

2016/08/02

Udako ernetasuna
Urteko 19. igandea C (2016-08-07)

Oporretako hilabete honetan (Europan gutxienez), segurtasun eta ernetasun-aholkuak errepikatzen diren honetan, liturgiak ere erne egotera gonbidatzen gaitu, nahiz eta gai oso desberdinetan.

Apaizen esku

Apaizak aukera dezake igande honetan testu luzea nahiz laburra. Bi arrazoi daude laburra aukeratzeko: a/ abuztuko beroa Europan eta hotza Ameriketan; 2/ irakurgai luzeak hiru gai nahasi ditu, haietako bi oso desberdinak, eta zorarazi litzake bai predikatzailea, bai

2016/08/02

Inoiz baino gehiago behar ditugu (Lukas 12,32-48)
Urteko 19. igandea C 2016-08-07

Lehen kristau-belaunaldiak beharturik gertatu ziren arazo erabakitzaile bati aurre egitera. Kristo berpiztuaren etorrera atzeratzen ari zen, hasiera batean uste izan zuten baino gehiago. Luze jotzen hasi ziren itxarote hura. Nola eutsi bizirik esperantzari? Nola ez etsi, ez nekatu, ez amore eman?
Ebanjelioetan xede bakarra duten aholku, parabola eta dei asko ikusten dugu: kristau-elkarteen erantzukizuna bizirik gorde

2016/07/30

Loiolako Ignazio santua 2016-07-31
HOMILIA

Anai-arrebok:

Poz handiz ospatzen dugu gaur Loiolako Ignazio santuaren jaia. Geure artekoa dugu. Hurbil-hurbilekoa.
Batez ere, Ignaziorengan ikusten ditugun gauza bitxi eta zoragarriek eragiten digute poza eta harridura.
Adibidez eta hasteko, zer iruditzen zaizue Ignazioren ateraldi hau? Iruñean, Gaztelako erregearen gudarostean, nafarren kontra ari da borrokan. Utzi dezagun alde batera kontraesan handi hori alde batera: gipuzkoar bat nafarren kontra! Baina ikus dezagun beste gertaera hau.

2016/07/28

LOIOLAKO SAN IGNAZIO (2016-07-31)

SARRERA

Senideok, Loiolako Ignazio santuaren eguna ospatzen dugu gaur. Loiolatik atera eta alde askotan ibiltari ibili ondoren, Parisen landatu zen aldi baterako. Han lagun batzuk egin zituen. Tartean Xabierko Frantzisko. Iñigo izena utzirik, Ignazio izena hartu zuen.
Landatu egin zela esan dugu, neurri batean. Baina urrats gehiago egin behar izan zuen Erroman erabat landatu arte. Han gauzatu zuen bere bizitzako egintzarik handiena. Jesusen Lagundia sortu zuen.
Mila bostehun

2016/07/27

Loiolako Ignazio Santua ABESTIAK 2016-07-31

SARRERA

Argiaren seme eta
egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok
Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak
gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea
sortu digu
bihotzean.

AINTZA zeruetan Jaungoikoari (Peñagarikano) (Bened 88)

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza zuri, Jauna,
ta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean Haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen Zuri, ahozpez agur, eskerrak Zuri.

Aintza zuri, Jauna,
ta eskerrak zuri.

Jainko Jauna, Zeruko Errege,
Jaungoiko

2016/07/27

LOIOLAKO IGNAZIO SANTUA
Jainkoa maitatuz, gizon-emakumeak liberatu. (2014-07-31)

Ignazio 1491n jaio zen Loiolako (Azpeitia) dorretxean. Erdi Aroan Euskal Herrian izan ziren handikien familietako batean. Alabaina, Ignazio jaio zenerako, handiki horien indarra gainbehera etorria zen; Gaztelako erregeak 1447an emandako aginduz, Loiolako Gotorlekuari berari gandorra moztua zioten. Beraz, Ignazio ez zen jaio handikien gotorleku batean, baizik eta loiolatarren dorretxean. Halere, birika betean arnastu zuen bere aurrekoen eta garaikoen idealismoa eta lilura,
Aita gazterik

Page 163 of 218