GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/07/05

Teologo azti-ustekoa eta samariar ona
Urteko 15. igandea C (2016-07-10)

Zenbat arau bete behar dira salbatzeko?

Duela urte asko, fama handia lortu zuen Jorge Loring jesuitak idatzitako Para salvarse liburuak; espainolez idatzitako liburu bat, idazlearen bizitzan milioi bat ale izatera iritsi zen lehengo idazkia. Bere katekesirako idatzitako apunte batzuekin hasi zen guztia; baina 1084 orrialdeko liburukote bat izatera iritsi zen. Orrialde-kopuru horren aurrean, Deuteronomioan zirriborratua den antzinako israeldarra

2016/07/05

EGIZU GAUZA BERA ZEUK ERE (LUKAS 10,25-37)
Urteko 15 igandea C (2016-07-10)

Jesusekin izandako solasaldi batean lotsagarri ez gelditzeko, lege-maisu batek galdetzen dio: «Eta zein da nire lagun hurkoa?» Legea betetze hutsaz arduratzen den baten galdera da. Zein maitatu behar duen zaio axola eta zein baztertu. Bost axola zaio jendearen sufrimendua.
Jesus, berriz, bidean aurkitzen duen jendearen sufrimendua nola arinduko dabil, larunbatari buruzko legea eta garbitasun-arauak hautsi behar baditu

2016/07/02

Urteko 14. igandea C 2016-07-03
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioan atentzio ematen du, partikularki, esaldi honek: bildotsak otso artera bezala bidaltzen zaituztet.
Jakina, Jesusen esaldi horrek ez du esan nahi, bere ikasleei oinazea eta heriotza opa dienik.
Hain juxtu, lehenengo irakurgaian, Jainkoa aita eta ama bezala aurkeztu digu. Ama batek bezala kontsolatuko gaitu. Gaurko pasartean ez bada ere, urrunago doaz profetak Jainkoaren maitasuna agertzeko orduan. Ama bat beste semeaz edo alabaz

2016/07/01

URTEKO 14. ig C (2016-07-03)

SARRERA

Senideok. Paulo VI.a aita santuak idatzi zuen 1963an: «liturgia santua da lehen iturburua Jainkoarekin harremanak izateko; harreman horietan Jainkoaren bizia bera komunikatzen zaigu». Senideok, Paulo VI.ak bi elementu aipatzen ditu.
Batetik, Jainkoarekin harremanak. Hain zuzen, liturgia Jainkoari entzutea da, Jainkoari hitz egitea da; Jainkoarekin erlazioak izatea da. Kafetegi baten aurrean, toldopean eseri, eta lagun batekin berriketan jardun ohi zaren bezala. Antzeko zerbait egiten dugu guk elizan,

2016/06/29

Urteko 14. igandea C ABESTIAK 2016-07-03

SARRERA. Jainko gizon eginari

R/. Jainko gizon eginari
Agur, ospe, onespena;
“Jesukristo erregeri
Esker, otoitz, maitasuna” (2)

1.-Mundu guztiak bete dezala
Jesukristoren legea,
Mundu guztira heldu dadila
Harek dakarren argia. R/.

2.-Ager dadila denetan Jesus
etxetan eta herrian,
egiteetan eta hitzetan:
jende guztien erdian R/.

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari (Peña) Bened 88

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza zuri, Jauna,
ta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean Haren gogoko gizonei.
Hain handi

2016/06/28

Omenaldia apostolu anonimoei
Urteko 14. igandea C 2016-07-03

Jesusek misiolari bidali dituenean ikasleei emandako argibideak, Mateoren ebanjelioan, Hamabiei emanak dira; Lukasenean, berriz, hirurogeita hamabiei. Lukasentzat, misioa ez da talde txiki eta berezi baten lana; ebanjelioaren mezua erromatar inperioan zabaldu bazen, pertsona anonimo askoren kopuruari esker gertatu zen, gaur egun gertatzen den bezala.

Aldez aurretik hiru oharpen ebanjelioaz

1) Hirurogeita hamabiak bidaltzearen eta itzultzearen artean, Jesusen beste hitz batzuk tartekatu ditu Lukasek (Korozainez

2016/06/28

EBANJELIOAREN EROALEAK (Lukas 10,1-12.17-20)
Urteko 14. igandea C (2016-07-03)

Jesusen hitzaldi inportante bat moldatu du Lukasek, Hamabiei ez baizik ikasle-talde handi bati zuzendua, Jainkoaren erreinuaren egitasmoan bere lankide izateko bidaltzen dituelarik.Jesusen hitzak gutun fundatzaile baten antzeko dira, jarraitzaileek beren zeregin ebanjelizatzailea non elikatu izan dezaten. Hona zenbait ildo nagusi.

«Ekin bideari»

Behin eta berriz ahazten dugun arren, Jesusen bidaltzeak markatua da Eliza. Horregatik, gauza arriskutsua da bere erlijioa zaintzeko eta garatzeko Jesusek

2016/06/25

Urteko 13. igandea C (2016-06-26)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioarekin, Lukasenaren bigarren zatia hasi dugu. Lehen zatian, Galilean hitz egiten aurkeztu digu Lukasek Jesus. Bigarren zati hau, berriz, Jesusek Jerusalemera igotzeko erabaki sendoa hartu duela esanez hasi du Lukasek: «Zerura eramana izateko aldia betetzera zihoala jakinik, Jerusalemera joateko erabaki sendoa hartu zuen Jesusek». Jesusek misio bat egin beharra sentitu du, bokazio bat sumatu du, Aitarekin izan dituen harreman guztietan. Jerusalem da bokazio horren

2016/06/24

URTEKO C 13 ig OHAR 2016-06-26

SARRERA

Senideok, urteko 13garren igandea ospatzen dugugaur. Lehen irakurgaian eta ebanjelioan, berari jarraitzeko deia egingo digu Jaunak. Bokazio-deiak dira. Izan dezagun gogoan, bokazioa ez dela pertsona berezi batzuen kontua. Bokazioa, gizon-emakume guztiei dagokie.
Kreatuak izate hutsak, berekin dakar bokazio bat. Izan ere, Jainkoak, kreatu gaituenean, ez gaitu kreatu ezer ez izateko edo ezer ez egiteko. Geure burua haziz edo kreatuz joan gaitezen kreatu gaitu

2016/06/23

Urteko 13. igandea C ABESTIAK 2016-06-26

SARRERA

Jaungoikoaren
hegalen pean
“zer bakean!” (bis)
Indar guztiak
dituenaren
“itzalean!” (bis).

Jaunari diot:
Nire geriza
zure baitan;
bihotz guztiaz
nago Jaunaren eskuetan.

AINTZA

Aintza ta aintza
zuri, Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan

Goresten zaitugu zu,
zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri,
Aita zerukoa.

Aintza ta aintza
zuri, Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan.

SALMOA

R/.- Zu zaitut, Jauna,
ondasuna.

Zaindu nazazu, Jauna,
babes bila bainator Zugana.
Honela diotsot Jaunari:
“Zu zaitut

Page 166 of 218