GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/08/30

ERREALISMO ARDURATSUA (Lukas 14,25-33)
Urteko 23. igandea C (2016-09-04)

Jesusek darabiltzan adibideak oso desberdinak dira, baina haien irakaspena beti bat bera: egitasmo bati modu arduragabean ekiten dionak, gogoan duena lortzeko baliabiderik eta indarrik ba ote duen aurrez aztertu gabe, porrot eginez amaitzeko arriskua du.

Inongo laborarik ez dio ekiten, mahastia babesteko, dorrea eraikitzeari, aurrez kalkulatu gabe hura arrakastaz gauzatzeko ahalmenik ba ote duen, hasitakoa bukatu ezinik gelditu beharra izan ez

2016/08/30

Kontrako hauteskunde-kanpaina
Urteko 23. igandea C (2016-09-04)

Bere hauteskunde-kanpaina soldatak jaitsiz, zergak igoz eta langabezia handituz hasiko lukeen politikoak gogo-berotasun kaxkarra eragingo luke. Gainera, «Botoa emango didana, kartzelara joango da» gehitzen badu, bera bakarrik geldituko da dudarik gabe. Kanpaina hau baino are zoroagoa burutu zuen Jesusek. Beraren ikasle izateko, eskatzen du, atzera uzteko maitasunik handienak (familiari eta norberari dagozkienak), fama eta bizia arriskatzeko, orori uko egiteko. Arrazoizkoa da pentsatzea,

2016/08/27

Urteko 22. igandea C. 2016-08-28 (Lk 14,1.7-14)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Joan den igandean esan genuen, ebanjelioaren mezua jasoko badugu, ezinbestekoa dela testuingurua kontuan hartzea. Gaurkoari gagozkiola, garrantzi handiagoa du horrek.

Gaurkoan bi parabola labur dakarzkigu ebanjelioak. Lehena: otordu batera gonbidatzen zaituztenean, ez hartu lehen eserlekuak. Bigarrena: norbait gonbidatu behar duzuenean, ez gonbidatu gonbitearekin ordainduko dizuena, baizik ezin ordainduko dizuena.

Larunbat batean gertatu da guztia. Jesus Jerusalemen dago; han ospatuko du itun berriko elkargoko eukaristia; han

2016/08/24

URTEKO 22. IGANDEA C (2016-08-28)

SARRERA

Senideok, urteko 22garren igandea ospatzen dugu gaur. Ebanjelioan, lehen postuen bila ez ibiltzeko eskatzen digu Jesusek. Gainera, doan ere lan egiteko gai izan gaitezela, beti sari edo esker on baten zain ibili gabe.
Gure mundu honetan, gainerakoak baino gehiago edo handiago izaten saiatzen ez dena, zorotzat jo ohi da askotan. Dena lehiaketa da: bai eguneroko bizitzan, bai politikan, bai kirolean etab. Dena da hierarkizazioa,

2016/08/23

Otordua, irakaspena eta aholkua
Urteko 22. igandea C. 2016-08-28

Kontatzen du Lukasek, buruzagi fariseu batek bazkaltzera gonbidatu duela Jesus. Eta hau otordukoan, jendea mahaian lehen postuak hartzen saiatu dela ikusirik, abaguneaz baliatu dela bertaratuei irakaspen bat eta gonbidatu duenari aholku bat emateko.

Lehen zatia: irakaspen bat

Lehen eserlekuen bila korrika dabiltzanei dagokienez, azken poztuan jartzeko aholkua eman du Jesusek; hartara, beheratu ordez, goratu egingo dute kategoriaz. Hitz hauek nahasgarri gertatzen dira

2016/08/23

Ordainetan ezer espero gabe (Lukas 14,1.7-14)
Urteko 22. igandea C. 2016-08-28

Jesus bazkaltzen ari da lurralde horretako fariseu handiki batek gonbidaturik. Lukasek diosku fariseuak etengabe zelatan dituela Jesusek. Halaz guztiz, libre ikusten du bere burua Jesusek lehen eserlekuen bila dabiltzanak kritikatzeko eta, are, gonbidatu duenari esateko aurrerantzean zein gonbidatu behar duen.

Gonbidatzaileari egindako interpelazio hau harritzekoa da egiaz. Hitz argi eta xumez, nola jardun esaten dio Jesusek: «Ez gonbidatu zeure

2016/08/23

Urteko 22. igandea C ABESTIAK 2016-08-28

SARRERA

Zein gozo ta eder den
anaiok elkartu
eta denok batera
Jainkoa goratu.

Zabal gogoak
Jaunaren hitza entzuteko,
bere nahia jakinik
zuzen ibiltzeko.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Eman diezu,
Jainko maite,
behartsuei
zure etxe.

Zintzoak pozten dira,
Jainkoaren aurrean alaitzen:
Pozetan dira asetzen.
Kanta Jainkoari,
egin gorazarre

2016/08/19

Urteko 21. igandea C 2016-08-21
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioaz ere, testuingurua gogoan hartu beharra dugu: Jesus Jerusalemera bidean doa. Esan nahi da, han eskainiko duela bere bizia gizon-emakume guztien salbaziorako. Toki eta une garrantzitsuenak biziko ditu Jerusalemen.

Buruan eta bere jardunean Jerusalem duela, norbaitek galdera egin dio: «Asko al dira salbatuko direnak?» Beste askotan bezala, egin dioten galderari ez dio erantzun Jesusek. Ez da hori kezkatu behar zaituzten arazoa. Kontua ez da asko

2016/08/18

URTEKO 21. IGANDEA C (2016-08-21)

SARRERA

Senideok. Urteko 21garren igandea ospatzen dugu gaur. Ate estuaren izena eman ohi zaio; ebanjelioan irudi hori ageri delako. Nolanahi ere, anekdota hutsean gelditzeko dugun joera gainditzen jakin beharko genuke. Gaurko ebanjelioa ate estua delako irudi hori baino askoz gehiago eta aberatsagoa da. Ate estu hori ez da Jainkoak ezarri nahi digun zigorra; ez da propioki apalak izateko deia. Jesusen asmoan, bizitzan ditugun zailtasunei aurpegi

2016/08/17

Urteko 21. igandea C ABESTIAK 2016-08-21

SARRERA GORA ZAITZALA LUR GUZTIAK (Bened 407)

R/. Gora zaitzala lur guztiak, Jauna;
kanta, aupa dezala
zure izena, Jauna.

1. Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari /
egin eresi haren izen ederrari,
eman gorespen eder berari. R/.

2.-Zatozte eta entzun /
Jainko beldur zaretenak
esango dizkizuet nire alde hark eginak. R/.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,

Page 161 of 218