GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/07/26

Bi jakintsu aberastasunen aurrean
Urteko 18. igandea C 2016-07-31

Joan den igandean, Lukasentzat joan-etorri handikoa den gai bati erreparatu zion: otoitzari. Igande honetan bere ebanjelioko funtsezko beste gai bat dakarkigu: aberastasunen aurreko jarrera.

Irakaspen bitxi bat: lehen irakurgaia

Itun Zaharrean, aberastasunak, batzuetan, Jainkoaren bedeinkazioaren seinaletzat hartu ohi dira (Abrahamen eta Salomonen kasuak); beste batzuetan, arriskutzat, Jainkoaz ahaztea ekarri ohi dutelako eta harrokeria eragiten; profetek, sarritan, jendea zapaldu eta ustiatzearen ondoriotzat eman

2016/07/26

ZORAKERIA MOZORROTIK ATERA (Lukas 11,13-21)
Urteko 18. igandea C 2016-07-31

«Aberats zoroaren» parabola labur honen protagonista Jesusek Galilean ezagutu zituen lurjabe handi haien antzekoa da. Jende boteretsua, nekazariak errukirik gabe ustiatzen edo esplotatzen zituena, bere ongizatea handitu beste asmorik ez zuena. Jendeak beldurra zion eta inbidia: dudarik gabe, zoriontsuenak ziren. Jesusentzat, berriz, zoroenak.
Bere usteak gainditu dituen uztaren handitasunaz harriturik, gogoeta egin beharrean gertatu da gure lurjabe aberats hori:

2016/07/22

SANTIAGO APOSTOLUA (2016-07-25)

SARRERA

Senideok, Santiago apostolu eta martiriaren jaia ospatzen dugu. Dakizuenez, Jesusek, jendaurreko bere bizitza hasi orduko, hainbat jende aukeratu zuen. Era berezian «eskolatu» nahi zituen, laguntzaile berezi izan zitezen. Hamabi apostolu aukeratu zituela esan ohi dugu. Beti bezala, «hamabi» zenbaki hori sinbolikoa da: Israelgo hamabi leinuak adierazten ditu. Esan nahi du, Israel osoari hots egin behar diotela Berri Ona Jesusen jarraitzaileek.
Aukeratu berezi horietarik bat,

2016/07/22

Santiago apostolua ABESTIAK 2016-07-25

SARRERA

Apostoluak mendi gainean
Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren,
Aitarengana igo zen.

Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz: bat / poz handitan,
Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

Galilearrak, / zertan zaudete
zeru aldera / begira?
Berriz etorri / behar zaizue
gaur igoa den / antzera.

Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz: bat / poz handitan,
Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,

2016/07/22

SANTIAGO APOSTOLUAREN JAIA
2012ko uztailaren 25a

1.-Santiago Joanen anaia zen: biak apostolu, Zebedeoren seme. Boenerges deitzen zieten: trumoi-semeak; hain suhar zirelako. Santiagori Handia esaten zaio, Santiago Txikiagandik bereizteko.

2.-Ebanjelioetan hainbat aldiz aipatzen da Santiago, Jesus hil aurretik. Ondoren, ez dakigu ezer hartaz, martiri hil zela baizik.

3.-K.o. 41 eta 44 urte bitartean hil zuten, Jerusalemeko kristauek sufritu zituzten pertsekuzioetako batean. Herodes Agripa I.ak, Herodes Handiaren bilobak, hilarazi zuen ezpataz.

4.-Tradizio erlijioso batek dio Compostelako

2016/07/22

Urteko 17. igandea C 2016-07-24
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko bi irakurgaien, lehenengoaren eta ebanjelioaren, gaia otoitza da. Lehen begiratuan, esango litzateke, eskari-otoitz soila dutela mintzagai. Baina sakonkixeago erreparatzen badiegu, askoz ere sakonago mintzo dira. Adibidez, ebanjelioak Jainkoari ABBA / AITA esaten irakatsi digu. Ondo, bihotz-hondoan, benetan hausnartzeko hitza dugu: AITA.
Eta Jainkoari eskatu beharko geniokeen gauzarik inportanteena, horixe da: eman diezagula Espiritu Santua, Jainkoa AITA bezala zer den ikusteko, bizitzeko eta

2016/07/21

Bautismo de Iker Cid (2016-07-23)

Hermanos y hermanas, todavía no hace muchos años, en nuestro mundo occidental, estaba de moda bautizar casi a todos los niños y niñas. Hoy, al contrario, parece que está de moda, aunque no en la misma medida, no bautizar a nadie.
Vosotros, padres, habéis decidido bautizar a Iker. De mi parte no puedo menos que felicitaros por ello. Al mismo tiempo, desde el fondo de mi

2016/07/21

URTEKO 17. IGANDEA C (2016-07-24)

SARRERA

Senideok, bi irakurgaiak ─lehena eta ebanjelioa─ eskari-otoitzaz mintzo zaizkigu. Autore bat hau esateraino iritsi da: Biblian eskari-otoitza bakarrik ageri dela. Dudarik gabe, gehiegi esatea da hori; izan ere, adorazio- eta gurtza-otoitza ere ageri da, baita esker onaren otoitza ere. Halere, egia da, Biblian garrantzi handia ematen zaio eskari-otoitzari. Horren lekuko dira gaurko bi irakurgai hauek.
Eta gure artean eskari-otoitza egiten dugu gehiena. Baina arazoa ez da

2016/07/20

URTEKO 17. IGANDEA C Abestiak (2016-07-24)

SARRERA Bihotz batez elkarturik

Bihotz batez elkarturik
Zugana gatoz, Jauna,
Zugana gatoz, Jauna.

Emaguzu zure argi,
Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.

AINTZA zeruetan Jaungoikoari (Peñagarikano) (Bened 88)

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza zuri, Jauna,
ta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen zuri, ahuzpez agur, eskerrak zuri.

Aintza zuri, Jauna,
ta eskerrak zuri.

Jainko Jauna, Zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna.

2016/07/19

Tratuan lehiatsu
Urteko 17. igandea C (2016-07-24)

Lukasen ebanjelioan gai berezi-berezia da otoitza; paganismotik datozen kristauentzat idazten baitu, otoitz egiteko ohiturarik ez dutenentzat. Mundu hori azaldu egin behar zaie, eta Lukasek erarik sinpleenean eta konbentzigarrienean egiten du:ereduak eskaintzen ditu.

Tratuan alferrik (Hasiera 18,20-32)

Lehen irakurgaiak otoitz-mota guztiz bitxia aurkezten du: erregua tratua bihurtuz. Mendebaldekook galdua dugu ohitura hau, semitarren munduan funtsezkoa dena. Hauek ez dute erosten hasierako prezioa onartuz. Hura jaisten

Page 164 of 218