Loiolako Ignazio Santua ABESTIAK 2016-07-31

SARRERA

Argiaren seme eta
egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok
Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak
gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea
sortu digu
bihotzean.

AINTZA zeruetan Jaungoikoari (Pe├▒agarikano) (Bened 88)

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza zuri, Jauna,
ta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean Haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen Zuri, ahozpez agur, eskerrak Zuri.

Aintza zuri, Jauna,
ta eskerrak zuri.

Jainko Jauna, Zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna.
Jauna Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.

Aintza zuri, Jauna,
ta eskerrak zuri.

Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
Erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua:
Entzun gure deia.
Aitaren eskuin-aldean jarririk zaude Zu:
Erruki, Jauna.

Aintza zuri, Jauna,
ta eskerrak zuri.

Zu bakarrik Santua, Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin
Jainko Aitaren argitan. Amen.

Aintza zuri, Jauna,
ta eskerrak zuri.

SALMOA

R/.- Bai dohatsu,
gau ta+egun Jaunaren legea
hausnartzen duena.

Bai dohatsu,
gaiztoen asmoari
jarraitzen ez zaiona, /
hobendunen bidean
ez dabilena,
lotsagabeen batzarrean
esertzen ez dena.
Ostera, Jaunaren legean
atsegin duena, /
gau ta egun haren legea
hausnartzen duena.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Poztu zaitezte eta alaitu
handia izango-eta zuen saria zeruetan.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU (Gora Jainkoa 7,26)

Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak
beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunarengandik datorrena.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera
gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

R/.- Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.

Dohatsu
bihotz barnez
pobreak:
haiena baita
zeruetako erreinua.
Dohatsu otzan eta eztiak:
agindutako
lurraz baitira
jabetuko.-R/.

Dohatsu
negarretan direnak:
gozotasuna
izango dute Jaunagandik.
Dohatsu
zuzen gose direnak:
Ho(r)ien goseak
bere asea
izango du.-R/.

Dohatsu
zintzo bizi direnak:
haiek baitute
barne zoria gozatuko.
Dohatsu
lagun hurko direnak:
atsegin handiz
beti biziko direlako.-R/.

AZKENA

OHARRA: Ignazio: bertsio berria (Lorentzo Zugazagak egina, Dionisioren ukitu pare batekin) eta bertsio tradizionala. Biak ezker / eskuin eman nahi izan ditut, baina “sistemak” sistemarena egin dit.

Inazio
fededunon argia
ta gure zaindaria
gaur pozik / nahi zaitugu goratu
ta jaso / Jaunari /gure+otoitz ta kantu,
zuregan / baitugu /babes ta eredu

mundu ta / eliza elkartean /
gure kristau-bizitzan.
Santuen bizitzak / lagun izan dituzu
ta bultza dizute / Jesusi jarraiki,
lilura denak / fedez garaiturik, /
aurrera.
Maitasun bideak / urratu dituzu

hezkuntza aukerak
zabaldu mundura.
Inazio hor zaude / leial eta erne
zerbitzu bidean / otoitz sakonean
gogo-jardunean / Jauna goratu nahian;
munduan / guk guztiok /bakea dezagun,
beti izan dezagun.

INAZIO,
gure patroi handia, /
Jesusen konpainia /
fundatu / eta dezu armatu, /
ez da ez / etsairik / jarriko zaizunik
inolaz / aurrean / gaurko egunean,
nahiz betor / Luzifer deabrua / utzirik infernua.
Zure soldaduak / dirade aingeruak,
zure gidaria / da Jesus handia.
Garaitu ditu / zure konpainiak / etsaiak.
Ez dauka fedeak, / ez kristau herriak,
ez dauka beldurrik / inongo aldetik.
Inazio hor dago, / beti ernai dago,
armetan jarria / dauka konpainia,
txispaz armaturik / bandera zabalik,
gau ta egun / guk guztiok / bakea dezagun,
beti gau eta egun.