GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/07/19

KONFIANTZA BERRIKASI (Lukas 11,1-13)
Urteko 17. igandea C 2016-07-24

Lukasek eta Mateok, nork bere ebanjelioan, Jesusen hitz batzuk dakartzate, dudarik gabe haren ikaslerik hurbilekoengan sakon ezarriak gelditu zirenak. Segur aski, ikasleekin Galileako herrixketan zebilenean esango zituen, jatekoaren eskean, ostatu bila edo bertakoen artean ate joka zebilenean.

Apika, ez zuten beti nahi bezalako erantzunik jasotzen, baina Jesusek ez zuen etsitzen. Erabatekoa zuen Aitarekiko konfiantza. Ikasleek ere Aitagan konfiantza izaten ikasi behar

2016/07/15

Urteko 16. igandea C 2016-07-17
HOMILIA

Anai-arrebok!

Lehenengo irakurgaian entzun dugu, Abrahamek harrera ona egi diela kanpadendara hurbildu diren hiru pertsonaiei, zein diren jakin gabe.
Ebanjelioak ere, Martak eta Mariak Jesusi egin dioten harrera ona azpimarratu du.
Dudarik gabe, honek guztiak aukera emango liguke gure artera datozen arrotzei zer harrera egiten diegun arakatzeko. Baina badirudi, ebanjelioa beste zerbaiti egindako harreraz ari zaigula. Jesusen hitzak dira hauek: «Marta, Marta, estu eta urduri zabiltza

2016/07/15

URTEKO 16. IGANDEA OHARRAK (2016-07-17)

SARRERA

Senideok. Bai lehen irakurgaiak, bai ebanjelioak, pertsona batzuek Jaunari eskaini dioten harrera ona agertzen digute. Abrahamek batetik; Martak eta Mariak bestetik. Bai jarrera gizakoia eta atsegina kasu bietan.
Jarrera horren azpian edo hondoan dagoenaz gogoeta egitera garamatza horrek. Abrahami bere berezko gizatasunetik sortu zaio eman duen erantzuna; jakin du berezkotasun on hori gordetzen; Kreatzaileak bihotzean txertatu dion ontasuna da. Martak eta Mariak ere berezko ontasun

2016/07/13

Urteko 16. igandea C ABESTIAK 2016-07-17

SARRERA Argiaren lehen xirrinta (Bened 465)

R/.- Argiaren lehen xirrinta
zuregandik sortu baita,
denak, Jauna, gaiten bil
eta zure aintza daigun kanta.

Zuk emanik dugu bizia,
Zuk emanik eguzkia.
Kantuz jaiki, mundu guztia;
Jauna baitan bozkaria.- R/.

AINTZA ZERUETAN JAINKOARI (Gora Jainkoa-7,14)

Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.

1.-Hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu,
bedeinkatua Zu,
eskerrak zuri.

Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.

2.-Jainko Jauna,
zeruko

2016/07/12

URTEKO HAMASEIGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Jainkoak Abrahami seme bat hitzemaiten )

Hasiera liburutik 18, 1-10a

1 Jauna agertu zitzaion Abrahami, Manbreren haritz-pean.
Abraham oihal-etxolaren sartzean jarria zagon,
eguneko beroaren handienean.
2 Begiak altxaturik, hiru gizon ikusi zituen bere ondoan xutik.
Ikusi orduko, lasterka joan zitzaioten biderat,
eta ahuspez emanik, erran zuen:
3 “ Jauna, gogoko banauzu, ez zaitela iragan
zure zerbitzariarekin gelditu gabe.
4 Ura ekarriko dautzuet, oinak garbituko,
eta zuhaizpean

2016/07/12

Emakume guztiak Jesusen aurka
Urteko 16. igandea C (2016-07-17)

Tituluak ez du akatsik. Ez naiz ari gizonezkoez, baizik emakumeez. Emakume bakar bat ere ez dator bat Jesusekin. Ezagutzen ditudan emakume guztiek aurpegiratzen diote Jesusi Maria goretsi izana Marta ahizpari laguntzera sukaldera bidali ordez.

Abrahamek otordura gonbidatu du Jauna (Hasiera 18,1-10)

Gaurko ebanjelioa jendea otordura gonbidatzeaz ari delako, lehen irakurpentzat Abrahamen eszena sonatua aukeratu dute: kanpadendara iritsi diren hiru pertsonaia misteriotsuak gonbidatu

2016/07/12

BEHARREZKOA ETA PREMIAZKOA (Lk 10,38-42)
Urteko 16. igandea C 2016-07-17

Ikasle-taldea bere bidean aurrera doala, bakarrik sartu da Jesus herrixka batean eta asko maite dituen bi ahizpen etxerantz hartu du. Jesusen aurrean erreakzio desberdinak izan dituzte bi emakume horiek.

Maria -segur aski, bietan gazteena- dena bertan behera utzi eta «Jaunaren oinetan eseri da». Hari entzutea du bere ardura guztia. Benetako ikasleari dagozkion ezaugarriez deskribatu du ebanjelariak Maria: Maisuaren oinetan, hari

2016/07/08

Urteko 15. igandea C 2016-07-10
HOMILIA

Anai-arrebok!

Ebanjelioak irakurtzean, gauza bat oso nabaria ikusi ohi dugu: Jesusek askotan hitz egiten du. Baina behin ere ez du botatzen diskurtso handi bat. Gehienbat parabola bidez hitz egite du, ipuinak kontatuz. Gaur ere, parabola bat entzun dugu. Diskurtso luzeenak baino hobeto adierazi digu horrek Jesusen ikuspegia.

Geure bizitzan ere, garrantzizkoa ez da liburu mardul bat irakurtzea. Inportanteena, mezuak gure bihotza uki dezan bilatzea da.

2016/07/08

URTEKO 15. IGANDEA C ohar (2016-07-10)

SARRERA

Senideok! Gaurko ebanjelioak geure kristau-bizitzaz gogoeta serios bat egitera gonbidatzen gaitu.
Samariar onaren parabolaren bidez, adierazten digu zer egin. Adierazten digu, Ebanjelioa ezagutzea faltsukeria gerta daitekeela, baldin eta gure sentimenduak kutsatzen ez baditu, baldin eta Jesusek agertu zituen sentimenduen antzekoak bizitzera eragiten ez badigu.
Jesusen garaiko juduek ondo ezagutzen dute Legea. Baina bihotza ez die ukitzen. Legearen mezuak ez die ezer esaten bizitzarako.

2016/07/07

Urteko 15. igandea C ABESTIAK 2016-07-10

SARRERA

Goiz argia,
hilik zirenen eguzkia:
itsuengana etorria,
goza dezaten argi berri pizgarria.
Zatoz, Jesus Jauna,
diren guztien argia.

R/. Heldu da; hona,
Jaunaren eguna.
Ongi etorri,
Jaunak igorri
Salbatzaileari.

Goiz argia,
hilik zirenen eguzkia:
itsuengana etorria,
goza dezaten argi berri pizgarria.
Zatoz, Jesus Jauna,
diren guztien argia.

R/. Heldu da; hona,
Jaunaren eguna.
Ongi etorri,
Jaunak igorri
Salbatzaileari.

AINTZA

GLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO (Gora Jainkoa-7,20)

R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo!

Page 165 of 218