GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/09/12

URTEKO 24. IGANDEA B (2015-09-13)

SARRERA

Senideok, urteko 24garren igandea ospatzen dugu gaur. Pertsona guztien bizitzan agertu ohi dira galdera funtsezkoak, erabakitzaileak. Horietako bat, behin batean Jesusek ikasleei egin ziena da; eta, haien bitartez, mundu osoari egin diona, eta, jakina, guri ere bai. Hau da Jesusen galdera: «Zein eta zer naizela ni uste duzu?» Galdera honek badu bere arriskua: txikitan kristau-ikasbidean memoriaz ikasitako erantzuna ematekoa. Jesusek, berriz, bihotzari darion erantzuna eskatzen digu.

2015/09/10

Mesias aintzatsutik Jainkoaren Seme sufrimenduzkora
Urteko 24. igandea B (2015-09-13)

Markosen ebanjelioa bi zati handitan banatu ohi da, banalerroa gaurko pasartea delarik. Lehen zatian, Jesus nor den enigmaz jardun da; gaurko pasarte honetan, Jesusek berak egiten die galdera ikasleei: ni nor naizela dio jendeak?

Jendeak zer uste duen

Jendearentzat, Jesus ez da pertsonaia erreal bat; hildako bat da, bizira itzulia; Joan Bataiatzailea dela, Elias dela edota beste profetaren bat. Iritzi hauetan «teologikoena», eta

2015/09/09

Urteko 24. igandea B ABESTIAK (2015-09-13)

SARRERA BAT DENON JAUNA BAT SINESMENA Bened 423
(honen antzekoa da “Kristorekin guk fede bera” in GORA JAINKOA-2,93; Bened 723)

R/. Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

2.-Espiritu batean gorputz bat garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

3.-Kristorengan itxaropen bakar bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

AINTZA GLORIA GLORIA IN

2015/09/08

JESUS KRISTO EZAGUTU
Urteko 24. igandea B (2015-09-13)

Gaurko pasarte hau erdigunea da eta funtsezkoa Markosen kontakizunean. Ikasleek denboralditxoa daramate jada Jesusekin bizitzen. Iritsia dute beren hautua argi eta garbi egiteko ordua. Zeinen jarraitzaile dira? Zer da Jesusengan aurkitu dutena? Zer atzeman dute haren bizitzan, haren mezuan, haren egitasmoan?

Harekin ibiltzen hasi diren momentutik, galde eta galde ari dira Jesusen nortasunaz. Hau da haren baitan sumatu duten gauzarik harrigarriena: hitz egitean nabari

2015/09/05

Urteko 23. igandea B 2015-09-06

SARRERA

Anai-arrebok! Gaurko ebanjelioak nork bere buruari galdera hau egitera garamatza: «Zer espero duzu Jainkoagandik?» Gaitzetik libra nazala? Sendatzen lagundu nazala? Hipoteka ordaintzeko laguntza eman diezadala?
Okerrena, zer eskatu ez jakitea izango litzateke. Halere, Jainkoak ez luke etsiko. Gaurko ebanjelioan Jesusek sendatu duen gormutua ez da gauza izan bere gisa Jesusengana joateko. Lagun edo familiarteko batzuek eraman dute Jesusengana. Eta Jesusek sendatu du.
Ikasleei asko kostatu zaie

2015/09/04

Urteko 23. igandea B ABESTIAK 2015-09-06

SARRERA Jesus munduko argia (Gora Jainkoa-2 51) Bened 428

Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona!
Zuri, gure bizia;
hartu, gure Jaun ona,
gu geraden guztia.

Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Gure bihotz barruan,
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
argi Jainkoz betia.

Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

AINTZA AINTZA ZERUETAN JAINKOARI (Gora Jainkoa-7,14)

R/.-Aintza zeruetan Jainkoari,

2015/09/04

Omenaldia Teresa andreari 1910-1997

2.- “Uste dut munduak gaur ez duela burua sano. Uste dut munduak gaur hainbeste sufritzen badu, etxean eta familia-bizitzan maitasuna txikia delako dela. Ez dugu astirik geure haurrentzat, ez dugu astirik besteentzat.
Ez dugu astirik batak bestearekin gozatzeko”. “Maitasuna sukaldean hasten da; maitasuna sukaldean bizi ohi da; horregatik da gaurko egunean halako sufrimendua eta halako zorion-falta… Ematen du jende guztiak bizi duela presa izugarri hori, garapen handiosak

2015/09/04

Urteko 23. igandea B 2015-09-06
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko irakurgaietan, alderdi asko ageri dira eta mami mamitsuak. Igandeko irakurgaien iruzkin edo komentarioak egiten dituztenek beren lanari ezartzen dioten izenburuak irakurri besterik ez. Hona adibide batzuk:
● Vicente Martinez: Goi-mailako jatorria duen eskalea. Liburu Santuek, lurreko zereginetan buru-belarri murgildurik agertzen dizkigute Isaias profeta eta Jesus. Biek agertzen dute beren erlijiotasuna –beren bizitza– marjinatuari, behartsuari, baztertuari hurbilduz; beren burua pobre eginez, beren pobretasunaz gu aberasteko.

2015/09/01

GURE GORRERIA SENDATU
Urteko 23. igandea B (2015-09-06)

Israelgo profetek sarritan erabili ohi zuten «gorreria» hitza metafora probokatzailetzat, herriak Jainkoari bere bihotza itxi eta eragozpenak jarri izana adierazteko. Herriak «baditu belarriak baina ez du entzuten», esaten ari zaio Jainkoa gorreria hitz horren bidez. Horregatik, profeta batek bihotz-berritzeko deia egin die guztiei, hitz hauekin: «Jende gorra, entzun eta aditu».

Alde horretatik, ebanjelioetan kontatzen diren gorren sendatzeak «bihotz-berritzearen kontakizun» bezala har daitezke; hain zuzen

2015/08/28

Urteko 22. igandea B (2015-08-30)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Joanen ebanjelioa utzirik, Markosekin jarraituko dugu. Garrantzizkoa da Jesusen gaurko proposamena: bihotzera itzuli behar du pertsonak; bihotzera, norberaren barne-txoko sakonera. Horixe da gaurko ebanjelioaren muina.

Adierazpen hori egiteko, fariseuek agertu duten jarreraz baliatu da Jesus. Badakigu: fariseuak legearen betetzaile zorrotzak ziren. Une honetan Jesus bizi den inguruan, Galileako aintziraren inguruan, jendea ez da hain estua lege hori betetzeari dagokionez. Baina Jesusen berri entzunik, Jerusalemgo fariseu batzuk

Page 135 of 164