GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/07/14

Urteko 15. Igandea A (2017-07-16)
SARRERA

Senideok, beste behin elkartu gara: Jainkoaren entzun, hausnartu eta geure bizi egiteko; Eukaristia ospatzeko; Jainkoaren seme-alaba maite garela entzun eta bihotzean sakontzeko.
Gaurko ebanjelioan, ereilearen parabolaz mintzo zaigu Jesus. Gauzak adierazteko modu erraza da, bai Jesusen garaiko jendearentzat, bai guretzat. Jesusek bere esperientziatik atera dituen adibideak dira parabolak.
Gaurko ebanjelioan bi ideia nagusi ageri dira. Bata: ereileak hazi ona ereiten du, eta ugari, eta

2017/07/13

Urteko 15. igandea A ABESTIAK 2017-07-16

SARRERA

Eskerrak, Jauna, / damazkizugu
guregana / zarelako,
bai eta ere / zeure biziaz
bizitu gai / tuzulako.
Eman zaguzu / goiko indarra
gu zurekin / bat egoteko,
senideak di / tugun pertsonak
maite ahal i / zateko,
Zuk erakutsi / dizkiguzunak
gizartean / betetzeko.

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

R/.-Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean
Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua Zu,

2017/07/10

Urteko 15. igandea A 2017-07-16
Krisialdi baterako erantzunak

Krisialdi bat, bost galdekizunekin eta zazpi parabolekin

Mateoren ebanjelioko une honetara iristean (13. kap.), zeruertza lausotzen hasia da. Oso ondo hasia zen guztia: lau ikasleren segimena, Mendiko Hitzaldia entzutean jendea gogo berotua, ondoren hamar mirari; pixkana, joeraz aldatuz joan da, ordea. Egia da: Jesusen inguruan jende xumearen taldetxo bat eratu da, legearen zamak estu hartua duen jendearena, Jesusengan eta haren mezuan atsedena bilatzen duenarena,

2017/07/10

EREIN Mateo 13,1-23
Urteko 15. igandea A 2017-07-16

Ereilearen parabolaren kontakizuna bukatzean, dei hau egin du Jesusek: «Entzuteko belarririk duenak, entzun dezala». Parabola arretaz entzuteko esan nahi digu. Baina zertaz behar dugu egin gogoeta? Ereileaz? Haziaz? Lur-mota desberdinez?

Tradizioz, hazia hartzen duten lur-alorrei erreparatu izan diegu, kasik bakarrik; ebanjelioa entzutean, zein jarrera izan ohi dugun aztertzeko. Halaz guztiz, garrantzizkoa da ereileari eta ereiteko moduari erreparatzea.

Hau dio lehenik eta behin kontakizunak: «Irten zen

2017/07/08

Urteko 14. igandea A 2017-07-09
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaur, mezako irakurgaiak irakurri eta arnastu aurretik, Irakurgaien Liturgian, 131 ”. salmoa hausnartu ahal izan dugu: «Jauna, nire bihotza ez da handi min, ez nire begiak gora zale; ez nabil gauza handien atzetik, ez neurriz gainekoen atzetik…».

Zenbat aldiz otoiztu ote zuen salmo hori Zakarias profetak! Hona nolako Mesias, nolako salbatzailea iragartzen digun: zuzena eta garailea, baina apala eta umila; ez da etorriko zaldiz eta harroputz;

2017/07/07

URTEKO 14. IGANDEA A 2017-07-09

SARRERA

Senideok, gaurko irakurgaiek pozik bizitzera eta poza agertzera eragiten digute. Itun Zaharrean berean, dei hori nabarmen ageri da askotan. Baina zergatik poztu?
Hona zer esaten digun Isaias profetak, Mesiasi buruz ari dela: «Zuk ugaldu egin duzu alaitasuna; handitu egin duzu poza» (9,2). «Oihu egin bezate pozik eta garrasika» (12,6) dio Isaiasek berak.
Beste horrenbeste agertuko digu gaurko lehenengo irakurgaian Zakarias profetak.
Eta ebanjelioan, Jesus gonbit eta

2017/07/06

Urteko 14. igandea A ABESTIAK 2017-07-09

SARRERA

Goazen elkarturik,
piztuta fedea,
argitan zabalik
maitasun-bidea.

Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren hitza,
bere hitzetan gure egia,
gure indarra, gure bizia.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan
Aintza zeruan
Aintza zeruan
Jaunari!
“eta pakea
eta pakea
lurrean gizonari” (2).

SALMOA

Jauna, zure maitasuna
abestuko dut betiren beti.

Goratuko zaitut,
ene Jainko, ene Errege,
bedeinkatuko dut
zure izena beti ere.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Egin otoitz eraso
egiten dizuetenen alde,
zeruetan dagoen
zeuen Aitaren seme-alaba
izan zaitezten

2017/07/03

Jende jakintsua eta jende xumea (Mateo 11,25-30)
Urteko 14. igandea A (2017-07-09)

Zenbait gotzain eta kardinalek, arranguratsu Frantzisko aita santuarekin, hau dio, hein bateko mespretxuz: Frantzisko «ez da teologo bat». Halako horiei komeniko litzaieke jakitea, zer uste duen Jesusek teologo eta jakintsu ustekoez.

Ebanjelioaren testuingurua

Gaurko honen aurreko hiru igandeetan (11-13), Jesusek apostoluei zuzendutako diskurtsoaren zati bat irakurri dugu, misiora bidali dituenean (Mateo 10). Mateok ez digu adierazi, ez ikasleen itzulera, ez beraien

2017/07/03

JESUSEN HIRU DEI
Urteko 14. igandea A (2017-07-09)

Mateoren ebanjelioak Jesusen hiru dei jaso ditu. Haren jarraitzaileok arretaz entzun beharrekoak. Izan ere, eraldatzen ahal baitute gure elkarteetako sektore batzuetan arnasten den giroa, etsipen, neke, asperraldizko giroa.

«Zatozte nigana nekaturik eta larri bizi zareten guztiok. Nik neuk lasaituko zaituztet».

Hauxe da lehenengo deia. Erlijioa zama astun bezala bizi dutenentzat da. Ez dira gutxi beren kontzientziak estuturik dituen kristauak. Ez dira bekatari handi. Soil-soilik, honela

2017/06/30

Urteko 13. igandea A OHARPENAK 2017-07-02

SARRERA

Anai-arrebok! Uda hasi dugu. Eta jende askorentzat, aldaketa handia ekarriko du horrek: oporrak gogoan, haurrak etxean etab. Jainkoaren Hitzak ez du deskantsurik. Edozertan eta nonahi ari garela, geurekin izango dugu Jauna, modu ezkutuan eta isilean bada ere. Ikusten eta entzuten jakin behar. Asko hitz egiten da, nola agertu zitzaien Andre Maria Bernadetari Lourdesen, hiru haurrei Fatiman. etab. Agerpen nabarmen eta ageriko horiek, seinale edo

Page 136 of 218