GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/01/07

JAUNAREN BATAIOA (C) 2016-01-10

SARRERA

Senideok, gaur ospatzen dugu Jesusen benetako jaiotza. Berak, lurrean bizi zela, Nikodemori esanez (Jn 3,5), gaur guri esango digun bezala, garrantzizkoena uretik eta Espiritutik jaiotzea da.
Eguberri egunean Jesus haurra artzainei agertu zitzaiela ospatu genuen, hau da, Israel herriaren salbaziorako etorri zela. Epifania egunean, berriz, Jesus haurra magoei agertu zitzaiela ospatu genuen, hau da, mundu osoaren salbaziorako etorri zela. Gaur, azkenik, bataioa hartuz eta zeruko

2016/01/06

Jaunaren Bataioa C ABESTIAK (2016-01-10)

SARRERA

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu…

BATAIOA BERRITZEA

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire
Jaungoiko eta
salbatzaile,
lasai nago ni,
beldur gabe.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jainkoa baita
nire indarra
(e)ta kemena;
bera, salbatu
ninduena.

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2).

SALMOA

Jauna da gure

2016/01/06

Jesusen Bataioa C (2016-01-10)
Isiltasunaren ele-edertasuna

Ospatu berria dugu Epifania jaia, bi urtez beheko Jesus haurrarekin, eta bat-batean adin nagusiko ageri zaigu, bataiokoan. Bitarteko urteez, Lukasek dakarren tenpluko bisita salbu, ez digute ezer esaten.

Oso deigarria da isiltasun hori. Ebanjelariek gauza interesgarriak kontatzen ahal zituzten urte haietaz: Nazaretez, lurpean egindako bertako etxe bereziez; 5 kilometrora bakarrik zegoen erregioko hiriburu zen Seforis-ez, Jesus haurra zela erromatarrek eraso zioten hartaz alegia, bertako jendetza esklabo

2016/01/06

ESPIRITUALITATE BERRIA
Jaunaren Bataioa C (2016-01-10)

«Espiritualitatea» ez da hitz jatorra. Batzuei baliorik ez duen zerbait iradokitzen die, bizitza errealetik at dagoen zerbait. Zertarako dateke on? Axola duena gauza zehatza da, gauza praktikoa, materiala, eta ez espiritualik ezer.

Halaz guztiz, pertsonaren «espiritua» baliozkotzat emana da egungo gizartean, zeren haren bizitzako gauzarik sakonena eta erabakitzaileena adierazten baitu: hura animatzen duen sua, haren inspirazio sakonena, gainerakoei kutsatzen diena, pertsona hori munduan ezartzen

2016/01/05

Epifania eguna C (2016-01-06)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Epifania jaia ospatzen dugu. Jaunaren agerpena mundu osoari. Itun Zaharrean, juduek ikuspegi oso murritza zuten Jainkoaz: berena bakarrik balitz bezala hartzen zuten.
Itun Berrian goitik behera aldatu da ikuspegia. Jesus gizon-emakume guztiak salbatzera etorri da.
Mateoren ebanjelioko pasarte bat entzun dugu gaur. Mateo egoera berezi batean gertatu da: kristau egin diren juduei hitz egitean, argitu beharra du eta animatu beharra elkartean judu ez direnak

2016/01/04

Epifania C ABESTIAK 2016-01-06

SARRERA

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA ZERUETAN JAUNGOIKOARI (Bened 88) (Peña)

Aintza zeruetan Jaungoikoari.
Aintza, Zuri, Jauna,
Eta eskerrak Zuri

Eta bakea

2016/01/04

KONTAKIZUN TXUNDIGARRIA
Jaunaren Epifania C (Mateo 2,1-12) (2016-01-06)

Jesusen aurrean jarrera oso desberdinak har daitezke. Hiru lagun-taldek izan duten erreakzioaz mintzo zaigu magoen kontakizuna. Batetik, pagano batzuk Jesusen bila dabiltza, izar baten argi txiki batek gidaturik. Bestetik, Tenpluko erlijioaren ordezkariak ageri dira, haurraren arazoa bost axola zaiela. Hirugarren, Herodes errege boteretsua, soilik arriskua ikusten du Jesusengan.

Magoak ez dira Israel herri aukeratuko kide. Ez dute ezagutzen Israelgo Jainko bizia. Ez

2016/01/04

Errege magoak ez dira gurasoak, gu geu gara
Epifania jaia (2016-01-06)

Lehenengo ebanjelioaren idazleak (Markosenak), segur aski Siriako Antiokian bizi denak, urteak daramatza esperientzia oso berezi bat bizitzen: Jesus judua den arren, judu gehienek ez dute onartu Mesiastzat; bitartean, gero era handiagoa da kristau-elkarteko egiten diren paganoen kopurua. Zenbait jendek, era gizatar huts bezala har lezake gertaera arraro hau: konbertitzen diren paganoak pertsona otoizlari dira, juduen sinagogari oso atxikiak,

2015/12/30

EPIFANIA (C) 2016-01-06

SARRERA

Senideok, Epifania ospatzen dugu gaur, Jesus mundu osoarentzat agertu izana. Kontuan hartzeko detailea da hau: Lukasek lehentasuna Jesus haurra artzainei agertu izanari ematen dio; Mateok, berriz, hau nabarmentzen du: pagano batzuk, Ekialdeko mago batzuk (ez dira erregeak) izan direla lehenak Jesusi harrera egiten.
Berez, Ekialdeko Elizan Eguberriari ematen zioten Epifania izena. Mendebaldeko Elizan, erromatarrean alegia, Epifania jaia 5garren mendean hasi ziren ospatzen. Azken batean, Eguberri jaiaren ezaugarrietako

2015/12/30

Eguberri ondoko 2. igandea c (2016-01-03)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Eguberri-misterioa hausnartzen eta bizitzen jarraitzen dugu. Misterio horren beste alderdi bat proposatzen digu gaurko ebanjelioak. Jainkoa, sortu zuenetik gizadiari hitz egin dion Jainkoa da, eta egiten dion Jainkoa. 147. salmoak ere hala esaten digu: «Jaunak bere hitza lurrera bidali, eta arin lehiatzen da bere helburura… Bere hitza iragartzen dio Jakoben herriari…».

Bai. Jainkoak etapaka hitz egin dio gizadiari. Hitz horrek historia luzea du munduan.

Page 137 of 176