GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/10/08

Urteko 28. igandea B ABESTIAK 2015-10-11

SARRERA Zure erreinua oihukatzen dugu Jauna (Bened 508)

R/.-Zure erreinua oihukatzen dugu, Jauna,
zure erreinua, zure erreinua, Jauna.

Zuzentasun (e)ta / bakearen erreinu,
bizitza eta egiaren erreinu. R/.

Maitasun eta / graziaren erreinu.
gu guztiongan bizirik den erreinu.-R/.

Munduko ez, ta / munduan den erreinu,
indarra-bide iristen den erreinu.-R/.

Kristorengandik / sorturiko erreinu,
eta amairik inoiz ez duen erreinu.-R/.

AINTZA

“Aintza ta aintza / zuri Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan”.

2015/10/06

GAUZA BAT DUGU FALTA
 Urteko 28. igandea B 2015-10-11

Pasadizoari aparteko bizitasuna eman dio kontalariak. Jerusalemerako bidea hartu du Jesusek, baina leku hartatik urrundu baino lehen, ezezagun bat iritsi zaio «korrika» eta «belauniko jarri aurrean», bertan eusteko. Jesusen premia gorria du.
Ez da sendatu beharra duen gaixo bat. Maisuagandik argia lortu nahi du bere bizitza norabidetzeko. «Zer egin behar dut betiko bizia ondare izateko?» Ez da arazo teoriko hutsa, baizik existentziala.

2015/10/03

Urteko 27. igandea B 2015-10-04
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gai atsegin batez mintzo zaizkigu gaurko lehen irakurgaia eta ebanjelioa. Gizon eta emakume kreatu zuen Jainkoak gizadia: bata bestearen osagarri, bata bestearen adiskide. Biak bat izateko.

Alabaina, gizontasun eta emakumetasun horiek ez dira behin betikoak, ez dira une batekoak. Bien batasun hori ez da behin betikoa, ez da une batekoa. Gizontasuna eta emakumetasuna beren betera eramatea konkista bat da. Bien batasuna bere betera eramatea

2015/10/01

URTEKO 27. IGANDEA B (2015-10-04)

SARRERA

Senideok, urteko 27garren igandea ospatzen dugu gaur. Ezkontza eta, zehazkiago, dibortzioa da gaurko irakurgaien, lehenengoaren eta ebanjelioaren, gai nagusia.
Maitasunean, atseginean eta azkenik gabeko zorionean du zentzua ezkontzak. «Azkenik gabeko» hori azpimarratu behar da; izan ere, ezkontzak bere oinarri duen maitasunak mugagabeki handitzera jotzen du, betiko egiteraino. Maitasunari denboraren muga bat jartzea, maitasuna ukatzea da.
Benetan elkar maite duten ezkontideek beren zoriona eta familiarena betiko izatea

2015/09/30

Urteko 27. igandea B ABESTIAK 2015-10-04

SARRERA

R/.- Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.

• Dohatsu bihotz-barnez pobreak,
haiena baita zeruetako erreinua.

• Dohatsu otzan eta eztiak,
agindutako lurraz baitira jabetuko.

R/.- Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.

• Dohatsu negarretan direnak,
gozotasuna izango dute Jaunagandik

• Dohatsu zuzen gose direnak,
ho(r)ien goseak bere asea izango du.- R/.

AINTZA AINTZA ZERUETAN JAINKOARI (Gora Jainkoa-7,14)

R/.-Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.

1.-Hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua Zu,

2015/09/29

TXIKIAK ONARTU
Urteko 27. igandea B 2015-10-04

Pasadizo honek gauza ezdeusa ematen du. Halere, inportantzia handiko hondoa du Jesusen jarraitzaileentzat. Markosen kontakizunaren arabera, zenbait jendek Jesusengana eraman nahi ditu han inguruan jolasean ari diren haur batzuk. Jende horrek nahi duen gauza bakarra Jesusek uki ditzan da, bere indarrez eta bere biziaz apur bat kutsa ditzan. Itxuraz, uste herrikoia zen hori.

Ikasleei gogaikarri gertatu zaie, eta saihestu egin nahi dituzte haurrak. Hesia eratu

2015/09/26

Urteko 26. igandea B 2015-09-27
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko lehenengo irakurgaiak eta ebanjelioak mezu bera dakarkigute, edo oso antzekoa. Lehenengo irakurgaian, Moisesek dio: «Nahiago nuke Jaunaren herri osoa profeta balitz». Ebanjelioan, berriz, Jesusek dio: «Gure kontra ez dagoena gure alde dago». Oso esanahitsuak dira bat datozen bi mezu hauek.
Alde batetik, lehenengo irakurgaia. Moisesen esapide horrek testuinguru berezia du. Moises Israel herriaren buruzagi da. Baina eginkizun handiegia dela sentitzen du, berak bakarrik gauzatzeko.

2015/09/25

URTEKO 26. IGANDEA B (2015-09-27)

SARRERA

Senideok, Urteko 26garren igandea ospatzen dugu gaur. Markos ebanjelariak esaten digunez, Jesusen ikasleek berentzat nahi dute monopolioa: mirariena, egiarena, ongiarena, fedearena, salbazioarena, baita Jainkoarena bera ere. Izan ere, beren taldekoa ez den bat ikusi dute Jesusen izenean hitz egiten. Eta ikasleek ezin hori onartu. Dena berek antolatu eta erabaki nahi. Horren azpian, nagusi izatea eta pribilegioen jabetza daude. Eta ez gizakiaren zerbitzari izatea eta haren salbazioa.

2015/09/25

Urteko 26. Igandea B ABESTIAK 2015-09-27

SARRERA GORA ZAITZALA LUR GUZTIAK (Bened 407)

R/. Gora zaitzala lur guztiak, Jauna;
kanta, aupa dezala
zure izena, Jauna.

1.Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari /
egin eresi haren izen ederrari,
eman gorespen eder berari. R/.

2.-Zatozte eta entzun /
Jainko beldur zaretenak
esango dizkizuet nire alde hark eginak. R/.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

2015/09/22

Adiskidez eta arerioez
Urteko 26. igandea B 2015-09-27

Jesus, irakasteko, esaldi laburrez baliatu ohi zen sarri. Buruz erraz ikasteko modukoez. Adibidez: «Gizonaren Semea ez da etorri jende zuzenari dei egitera, baizik bekatariei». Gerora, ebanjelariek elkartu egin zituzten esaldi haiek. Edukiaren arabera nahiz errepikatzen zuten hitz giltzarri baten inguruan. Gaurko ebanjelioan honako esaldi hauek bereiz ditzakegu:

1.- «Gure aurka ari ez dena gure alde ari da»

Joan oso harro azaldu da Jesusen aurrera, Jesusen

Page 133 of 164