GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/09/11

Urteko 24. igandea A (2017-09-17)
Bihotzez barkatu

Frantzisko aita santuak Kolonbiara egin duen bisitak gauza oso jakin bat nabarmendu du: bakearen akordioaren eta barkatzearen zailtasunaren arteko aldeak. Antzeko zerbait gertatu zen eta jarraitzen du gertatzen Espainian ETArekin; baita beste lurralde batzuetan ere. Igande honetako irakurgaiak barkazioaz mintzo dira. Ez maila altuetan, baizik eta norbanakoaren eta pertsonaren mailan, jendearen gehiengo handi bati dagokion maila horretan.

Barkatzeko arrazoiak (lehen irakurgaia: Eklesiastikoa 27,33−28,9)

Lehen irakurgaia Eklesiastiko

2017/09/11

BARKATUZ BIZI
Urteko 24. igandea A 2017-09-17

Egundoko gauzak esaten entzun diote ikasleek Jesusi: etsaiak maitatzeaz, pertsegitzaileentzat Aitari otoitz egiteaz, kalte egiten dietenei barkatzeaz. Dudarik gabe, mezu miresgarria iruditu zaie hori guztia, baina errealismo eskasekoa eta oso problematikoa.

Pedro, oraingoan, planteamendu praktikoago eta zehatzago batekin hurbildu zaio Jesusi: adieraz diezaiela nola konpondu beren artean sortzen zaizkien arazoak: errezeloak, bekaizkeriak, aurkaritzak eta gatazkak. Nola jokatu behar dute beraren jarraitzaile diren familia haietan? Zehazki:

2017/09/09

Urteko 23. igandea A 2017-09-10
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko bi irakurgaiek, lehenak eta ebanjelioak, gai nagusi hau dakarkigute: Jainkoaren seme edo alaba bat ezin mugatu da bere buruaz arduratzera; bere izaeraz, Jainkoaren seme edo alaba den aldetik, gizadi osoarekin dago konprometitua. Gai nagusi hori, arazo zehatz eta jakin baten inguruan argitu digu gaurko ebanjelioak: batetik, zer egin elkartearen aurka bekatu egin duen pertsona batekin?; bestetik, zer egin behar du kristau-elkarteak bere burua elkarte

2017/09/08

URTEKO 23. IGANDEA A 2017-09-10

SARRERA

Senideok, Jaun Berpiztuak deitzen gaitu, beste behin, bere heriotza eta piztuera ospatzera. Kristo da gure fedearen oinarria, gure indarraren iturburua, bidean argi egiten digun argia.
Kontuan har dezagun, alabaina, Jaunak deitzen gaituela bere misterio nagusia ospatzera, ez bakarka, baizik elkartean. Gaurko irakurgaiek, lehenak eta ebanjelioak, elkartearen garrantzia azpimarratzen digute; baita guztiok eta bakoitzak dugun erantzukizuna ere, elkarte hori benetakoa izan dadin.
Gizon-emakumeon artean, batak bestea

2017/09/06

Urteko 23. igandea A ABESTIAK 2017-09-10

SARRERA

1.- Bihotz batez elkarturik,
zugana gatoz, Jauna,
zugana gatoz, Jauna.

R.- Emaguzu zure argi,
grazi ta maitasuna.
Entzun, arren, Jauna.

2.-Emaguzu zure sena:
dezagun elkar maita,
dezagun elkar maita.-R/

AINTZA

Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!

1.-Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu, / bedeinkatua zu.
Gorespen zuri, / ahuspez agur,
eskerrak zuri.
Jainko Jauna, / zeruko Errege
Jaungoiko Aita

2017/09/05

Urteko 23. igandea A (2017-09-10)
Zein erraza den kritikatzean, zein zaila zuzentzea!

Ikasleen formazioa

Nekaldi-piztueren lehen iragarpenik eta Pedroren aitorpenik, Jesusek ikasleak formatzeari ekin dio buru-belarri. Ez hitzaldi batez bakarrik, 18. kapitulukoa bezalakoaz adibidez, baita gertatzen ari diren gertaeren bidez ere. Gaiak hiru ataltxotan saila ditzakegu:

1.-Ikaslearen arriskuak:
* handinahia (18,1-5)
* eskandalua (18,6-9)
* axolarik eza txikienez (18,10-14)
2.-Ikaslearen eginbeharrak:
* anai-arreba arteko zentzarazpena (18,15-20)
* barkazioa (18,21-35)
3.- Ikaslearen nahasmendua:

2017/09/05

GURE ARTEAN DAGO (Mateo 18,15-20)
Urteko 23. igandea A 2017-09-10

Jesusen hitzak, Mateok dakartzanak, joan-etorri handikoak dira kristau-elkarteen bizitzarako; halaz guztiz, arreta txikia eskaintzen diete askotan iruzkingileek eta predikariek. Hona Jesusen promesa: «Nire izenean bi edo hiru lagun elkartuko diren lekuan, han nagoke ni haien artean».

Jesusek ez ditu buruan ospakizun jende-jendetsuak, Erromako San Pedro plazakoak bezalakoak. Bi edo hiru bakarrik badira ere, han dagoke bera haien artean. Ez da beharrezkoa han

2017/09/02

Urteko 22. igandea A 2017-09-03
HOMILIA

Anai-arrebok!

Lehen irakurgaiak, profeta baten eredua aurkeztu digu: Jeremias profetarena. Barruak, alde batetik, bere lana uzteko eskatzen zion; izan ere, lan horrek bere herritarren burla, mespretxua eta pertsekuzioa besterik ez zekarkion; bestetik, ordea, bere barru horretan sua sentitzen zuen: bere lanari eutsi beharra.

Ebanjelioan, Jesusek gogor egin behar izan dio Pedrori. Honek bere lana uztera eragin nahi dio Jesusi. Eta honek esaten dio: gizon-emakumeek bezala pentsatzen duzu

2017/08/31

URTEKO 22. IGANDEA A (2017-09-03)

SARRERA

Anai-arrebok, urteko hogeita bigarren igandea ospatzen dugu gaur. Jesusen ikasleei asko kostatu zitzaien Jesusen biziera, bizitzeko era, ulertzea. Jesusek, Mateoren arabera, lau aldiz iragarri zien ikasleei Jerusalemen hilko zutela. Iragarpen haietako batean, Pedrok kontra egin zion Jesusi: «hori ezin gerta dakizuke». Eta Jesusek gogor erantzun zion.
Pedroren hitzak tentazio handi izan ziren Jesusentzat: bere egitekoa alde batera uzteko eskatu zion Pedrok Jesusi. Jesusek baino lehen, Jeremias

2017/08/30

Urteko 22. irakurgaia A ABESTIAK 2017-09-03

SARRERA

R/. Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Zure egarriz,
daukat gogoa,
Jauna,
ene Jainkoa.

Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zure egarriz daukat gogoa,
zure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur

Page 131 of 218