GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/11/17

URTEKO 33. IGANDEA A 2017-11-19

SARRERA

Anai-arrebok, urteko 33garren igandea ospatzen dugu gaur. Datorren igandean, Kristo errege eguna ospatuko dugu; urte liturgiko azkena.
Lehenengo irakurgaia emazte jatorraz, emazte ariaz, aritzen denaz, mintzo da. Emazte hori Jainkoaren Jakinduriaren sinbolotzat hartzen da, batez ere. Baina ez da sinbolo hutsa. Gainera, emakumea bera goraipatzen du. Biblia ez da esaten den bezain antifeminista, nahiz garaiko giro patriarkala nabari ageri duen.
Ebanjelioa, berriz, jaso ditugun abildadeez,

2017/11/16

Urteko 33. igandea A ABESTIAK 2017-11-19

SARRERA

Zeru-lurren egile zeran
Espiritu Santua:
zatoz eta bete bihotzak,
“piztu gugan maite-sua” (2).

Behartsuen Aita zaitugu,
lanpean atsedena.
Nahigabean gure barrengo
poza sortutzen duena” (2).

EDO

R/. Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Gure bihotz barruan,
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
argi Jainkoz betia.

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Bai dohatsu
gau ta+egun

2017/11/13

BILAKETA SORTZAILEA (Mateo 25,14-30)
Urteko 33. igandea A

Itxurazko bere xalotasuna eta guzti, talentuen parabolak karga lehergarri handia du. Harrigarria da ikustea, hirugarren morroia gaitzetsia dela inolako ekintza txarrik egin gabe. Bere oker guztia ezer ez egina du: ez du arriskatu bere talentua, ez dio fruiturik emanarazi, osorik gorde du leku seguru batean.

Argia da Jesusen mezua. Ez kontserbatismoari, bai sormenari. Ez bizitza antzu bati, bai Jainkoari emandako erantzun eginkorrari. Ez segurtasun-obsesiboari,

2017/11/13

Urteko 33. igandea A (2017-11-19)

Enplegatu beldurtia eta emakume enpresari ereduzkoa (Mateo 20 25,14-30)

Joan den igandeko parabolak (hamar neskatilenak) pertsona azti eta begiratu izateko eskatu zigun. Gaurkoak ekintzaile izateko eskatzen digu, Jainkoagandik hartutako dohainei kutsua ateratzen saiatzeko. Jesus lehentxeago, beste parabola batean, nagusiaren eta beronen enplegatuen irudiaz baliatu da. Berriro hartuko du irudi bera, baina kultura hiritar eta aurre-kapitalistako testuinguruan jarriz. Oraingoan, jaunaren aberastasuna ez datza lur, soro eta abere eta

2017/11/10

URTEKO 32. IGANDEA A 2017-11-12

SARRERA

Senideok, urteko hogeita hamabigarren igandea ospatzen dugu gaur. Hiru igande gelditzen dira, gaurkoa barne, 2016-2017 urte liturgiko hau bukatzeko.
Mateoren ebanjelioaren arabera, Jesusen predikua bukatzeko, hiru parabola gelditzen dira: hamar neskatxena, talentuena eta azken auziarena. Horiek izango dira azken hiru igande hauetako irakurgaiak.
Prediku honek guztiak oharpen hau dakar: egon erne, hartu kontuan denbora, fruitu emanarazi hartu dituzuen talentuei.
Testuinguru honetan dator gaurko parabola, hamar neskatxena:

2017/11/08

Urteko 32. igandea A ABESTIAK 2017-11-12

SARRERA

[Ez dakit ondo osatzen garen (Arratiako Eliza 2017-11-08)
Behartsuen egunerako bertsoak
Bertsoak: Angel Mari Peñagarikano
Kantaria: Martina Elizpuru (Doinua. Nirean WONDERSHARE)
Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko. https://www.youtube.com/watch?time_continue=98&v=kjHUP9M26F0 +

1.-Ez dakit ondo osatzen garen
sinesmenez edo fedez,
Aita Santuak esan dauena
ausnar dagigun mesedez,
gaurko mundua ipini dogu
hankaz gora ta aldrebes,
pobreak holan geratu dira
ez laguntza ta ez babes,
mundu hontako ondasun gehien
gitxi batzuk

2017/11/06

Azken azterketa prestatzen (Mateo 25,1-13)
Urteko 32. igandea A (2017-11-12

Hurbil da ikasturte bukaera

Urte liturgikoaren bukaerara hurbiltzen ari gara; abenduaren 2an amaituko da. Ikasturtearen bukaera balitz bezala da, azterketa bat egitera gonbidatuko bagintu bezala, eta sakon eta garaiz presta gaitezen nahi du Elizak. Horretarako, azken hiru igande hauetan (32., 33. eta 34. igandeetan), hiru parabola entzungo ditugu, bata bestearen osagarri: hamar neskatxak, talentuak, Azken Auzia. Parabola hauek Mateok bakarrik dakartza, eta

2017/11/06

PIZTU FEDE AHITUA (Mateo 25,1-13)
Urteko 32. ig A 2017-11-12

Lehen kristau-belaunaldia konbentziturik bizi izan zen Jesus, Jaun berpiztua, laster batean itzuliko zela biziaz blai. Ez zen, ordea, horrelakorik izan. Pixkana, Jesusen jarraitzaileek prestatu beharra izan zuten luzaro zain-zain bizitzeko.

Ez da zaila irudikatzea buruan sortuko zitzaizkien galderak. Nola eutsi bizirik hasiera hartako espirituari? Nola bizi esna Jauna etorri arte? Nola elikatu fedea itzaltzen utzi gabe? Eztei batean gertatuaz Jesusek esandako kontakizun

2017/11/04

Urteko 31. igandea A 2017-11-05
HOMILIA

Anai-arrebok!

Bada gaurko mezako bigarren irakurgaian esaldi bat oso kontuan hartzekoa. Europan, gaur egungo Grezian zegoen eta dagoen Tesalonikan, sortu zuen lehen kristau-elkarteari Paulo santuak esandakoa da: «Maitasun samurrez tratatu zaituztet, ama batek bere seme-alabak zaintzen dituen bezala» (1 Ts 2,1). Bai. Lehen irakurgaian eta ebanjelioan salatzen den buruzagi erlijiosoen jokabidea ez bezala, Paulo santua eredu handi ageri da: ez da baliatzen jendeaz bere probetxurako;

2017/11/02

URTEKO 31. IGANDEA A (2017-11-05)

SARRERA

Senideok, urteko hogeita hamaikagarren igandea ospatzen dugu gaur. Gaurko ebanjelioa laburtzeko, egokia da esaldi hau: « Etsenplua ez da modurik hoberena besteei zerbait irakasteko. Modu bakarra da».
Fariseuen kontrako kritika zorrotza dakar gaurko ebanjelioak. Besteak beste, esan die ikasleei Jesusek: egizue haiek esaten dutena, baina ez egin haiek egiten dutena; hain zuzen, ez dute egiten esaten dutena.
Guk ere, adibidez, ezin irakatsiko diegu haurrei gezurrik ez

Page 126 of 218