GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/10/12

Urteko 28. ig. ABESTIAK 2017-10-15

SARRERA

Zure erreinua oihukatzen dugu, Jauna,
zure erreinua, zure erreinua, Jauna.

Zuzentasun (e)ta / bakearen erreinu,
bizitza eta egiaren erreinu. –R/.

Maitasun eta / graziaren erreinu.
gu guztiongan bizirik den erreinu.-R/.

Munduko ez, ta / munduan den erreinu,
indarra bide iristen den erreinu.-R/.

Kristorengandik / sorturiko erreinu,
eta amairik inoiz ez duen erreinu.-R/.

AINTZA

Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!

1.-Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder

2017/10/09

Akabera txarra izan duen eztei-otordu bat
Urteko 28. igandea A (2017-10-15)

Joan den igandean, mahasti-langile hiltzaileen parabola, mahastia «bere fruituak emango dituen beste herri bati emango diola» jabeak (43. txatala) esanez bukatu zen. Antzeko zerbait dio gaurko parabolak ere, eztei-otordura gonbidatuenak, Mateoren eta Lukasen eskutik iritsi zaigunak. Mateoren fokapena ulertzeko, funtsezkoa da kontuan hartzea, ez Isaiasen testua bakarrik, baita Lukasena ere.

Abiapuntua: janari gozo bikaineko jai-otordu bat (lehen irakurgaia)

Ezteietara gonbidatuak izan

2017/10/09

GONBITA Mateo 22,1-14
Urteko 28. igandea A (2017-10-15)

Jesusek oso ondo zekien, Galileako landa-jendeak asko gozatzen zuela herrixketan ospatzen ziren ezteietan. Dudarik gabe, bera ere partaide izan zen haietako batean baino gehiagotan. Zer esperientzia hobeagorik jende harentzat ezteietara gonbidatua izatea baino?, eta auzokoekin mahai berean esertzea baino ezteietan elkarrekin parte hartzeko?

Txikitan bizi izandakoaren oroitzapen honek ondo asko lagundu zion kasuren batean, Jainkoarekin izandako bere esperientzia era berri eta harrigarri batean komunikatzeko.

2017/10/07

Urteko 27. igandea A 2017-10-08
HOMILIA

Anai-arrebok!

Joan den igandeko parabolak, gaurkoak eta datorren igandekoak batasun bat eratzen dute. Gogoan dugu joan den igandekoa: aitak bi semeei mahastira lanera joateko esan die, eta biek erantzun desberdina eman diote. Gaurkoan, errenteroek ez diote ordaindu nahi mahasti-jabeari uzta-zatia. Datorren igandekoan, eztei-otordura gonbidatuak izan direnek ez dute joan nahi izan.

Hiru parabola bat datoz «ez» esatean: seme batek «ez» esan dio aitari, errenteroek «ez» esan diote

2017/10/06

URTEKO 27. IGANDEA A (2017-10-08)

SARRERA

Gaur, urteko 27garren igandea ospatzen dugu. Ebanjelioan, joan den igandeko testuinguru bera ageri da. Gogora dezagun joan den igandekoa: Jesusek, lurreko bere azken egunetan, Jerusalemgo Tenplua garbitu nahi izan zuen, handik merkatariak kanpora botaz; orduan, apaizek eta gainerako agintariek galdetu zioten, haserre: «zein aginpidez egiten duzu hori?»
Beren artean, esanahiari dagokionez, aski antzekoak diren hiru parabolen bidez erantzun zien Jesusek. Lehena joan den igandean entzun genuen:

2017/10/04

Urteko 27. ig A ABESTIAK 2017-10-08

SARRERA

Igandean du sortarazia
Jaun zerukoak argia.
Igandean du maitez egina
munduko lehen eguna.

“Denek batean eskerrak eman
zeruan eta lurrean” (2).

Igandean du Kristok hasia
piztu beharren Bizia.
Zu-e-i bake! Zuekin nago,
munduak mundu dirauino.

“Denek batean eskerrak eman
zeruan eta lurrean” (2).

AINTZA

Aintza, aintza, aleluia (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.- R/.

SALMOA

R/.-Jauna, zure onginahia

2017/10/02

Urteko 27. igandea A (2017-10-08)
Maitasun-kantutik hilketa-kantura

Lehen ekitaldia: Jerusalemeko tenpluaren ataria. K.a. 735. urte inguruan.

Murmurioa isildu da pixkana. Bildua den jendeari hitz egiten hasi zaio Isaias: «Maitasun-kanta abestuko dut. Nire adiskideak mahastiari dion maitasunaz». Jendetzak irribarre egin du, sinesgabe. Ez du imajinatzen profeta maitasun-kantari. Gauzarik ohikoena harengan salatzea da eta deitoratzea.

Isaiasen adiskideak mahasti bikain bati eskaini dion gogobeteko lanaz ari da kanta: lurra aitzurtu, babestu, landare ona landatu, begiratoki

2017/10/02

KRISI ERLIJIOSOA (Mateo 21,33-43)
Urteko 27. igandea A (2017-10-08)

Jainkoak bere herri aukeratuarekin bizi izan duen historia adierazi nahi digu Jesusek «Mahasti-langileen» parabola honetan, ezaugarri alegoriko batzuez baliatuz. Historia tristea da. Jainkoak, hasieratik, maitasun osoaz zaindu zuen bere herri hori. Bere «mahasti kutuna» zuen. Herri eredugarri bihurtu nahi izan zuen, zuzentasunaren eta leialtasunaren eredu. «Argi handi» izango zen herri guztientzat.

Alabaina, herri horrek uko egin die eta hil egin ditu, bata bestearen

2017/09/30

Urteko 26. igandea A (2017-10-01)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko bi irakurgaien, lehenengoaren eta ebanjelioaren, gai nagusia, esan genezake, BEREIZMENA dela: gizakiaren bihotz-gogoeta egitea, une honetan Jainkoak niri zer eskatzen didan bilatzea; hitz batean, nire aukera Jainkoarekin batean egitea. Bereizmena. Aukera askoren artean bat aukeratzea, egokiena, gizakoiena. Honek, jakina, gizakiak barne-askatasun handia izan eta askatasun handiz bizitzea eskatzen du. Bereizmenak askatasuna eskatzen du.

Lehen irakurgaiak, Ezekiel profetaren kezka eta biziera dakarzkigu. Bi etapa bereiz ditzakegu

2017/09/29

MEZAKO OHARPENAK
URTEKO 26. IGANDEA A (2017-10-01)

SARRERA

Anai-arrebok, urteko 26garren igandea ospatzen dugu gaur. Urtekoa! Aspaldi samar utzi genuen atzera Pazkoaldia; esateko modu bat da hori; izan ere, Eukaristian igandero ospatzen dugu Pazkoa: Jesusen misterio handia: heriotza eta piztuera. Bai. Baina Pazkoaldiaren ondoren, Urtekoa esaten dugun aldia ari gara bizitzen. Eta zer berezitasun du urtealdi honek? Ez al zara konturatu? Igandero-igandero, apurka-apurka, Jesusen ebanjelioa irakurtzen eta entzuten ari gara. Eta

Page 129 of 218